Academia.eduAcademia.edu
GOGOETAK EUSKAL DIALEKTOLOGIA DIAKRONIKOAZ: EUSKARA BATU ZAHARRA BERRERAIKI BEHARRAZ ETA HAREN BANAKETAREN IKERKETAZ Joseba A. Lakarra UPV/EHU Laburpena1 Euskararen dialektologia historikoaren inguruko lanetan mugarri dugu Mitxelenaren 1981eko «Lengua común y dialectos vascos». Geroztik dialekto modernoen abiapuntua ez K. aurreko aitzineuskara, baizik eta K. ondoko V-VI. mendeetan garatutako hizkuntza batasuna genuke eta batasun horrek Barbero eta Vigil-ek deskribatutako eszenario historikoan luke oinarri. Gure lanak bi helburu nagusi ditu: batetik Euskara Batu Zaharra linguistikoki definitu beharra erakustea, Mitxelenak ez baitzuen egiteko hori bete. Gainetik, egiteko hori enparatuko tradizio linguistiko garatuetan bezala burutu behar genukeela aldarrikatzea, hots, aurretiko aitzinhizkuntza estandarrari buruz (aitzineuskara modernoari buruz) izandako berrikuntzak erabiliaz; horretarako aztertu dira, abiapuntu bezala, bi dozena berrikuntza fonologiko eta morfologiko. Bigarren helburua hizkuntza batasun horren haustura ez behingoan (8, 12 edo 6 dialekto garaikideren bidez) baizik eta —nonahi bezala— etengabeko zatikatzearen bidez, adarkatze bitarraren ondorio gisa azaldu behar dela aldarrikatu nahi izan dugu. 1 EJ-ren “Lingüística histórica e historia de la lengua vasca” [GIC07/89-IT-473-07 eta GIC.IT486 -10] ikerketa talde kontsolidatuaren, MICIN-eko “Monumenta Linguae Vasconum (III-IV)” [= FFI2008 -04516 eta FF 2012-37696] ikerketa egitasmoen eta UPV/EHU-ko UFI 11/14aren barnean kokatzen da honako lan hau. Eskerrik beroenak eman behar dizkiet argitaratzaileei, ez soilik 2011ko uztaileko hitzaldirako egindako gomiteagatik baina, batez ere, testu hau jasotzeko orduan izandako eroapenagatik ere. Lan honetako zenbait ideia eta pasarte azken bospasei urteotako lizentziatura, master eta doktoregoko eskoletan erabili izan dut eta baita hitzaldiren batzuetan ere (Iruñea 2008 = Lakarra 2011b, Baiona 2008 = Urgell & Lakarra 2008, Donostia 2010 = Lakarra & Mounole 2010), liburu honi dagokion Donostiako 2011ko uztailekoa baino lehen. Entzuleria guztiei eskertu nahi dizkiet beren harrera eta iruzkinak; are gehiago dut eskertzekorik era askotako laguntzagatik Celine Mounoleri. Dialektologiaz, filologiaz eta diakroniaz hainbat elkarrizketako solaskide izan ditut urteetan Iñaki Camino eta Blanca Urgell: Blanca eta bion 2008ko hitzaldiko hainbat ideia errepikatzen eta zabaltzen dira hemen, atal gehienak eraldatuak eta hedatuak izan arren, erantsi ditudan gai berriez landa. Ez ditut ahaztu nahi Juanjo Larrea historialariarekin 80ko hamarkadaren amaieratik aurrera EBZ-aren alderdi historikoez noizean behin eta aukerarik bitxienetan izandako elkarrizketak —ikus orain 150. oharra— eta biziki estimatzen diet Adur Larreari zenbait figura prestatu izana eta Ander Egurtzegiri laburpenarekin emandako laguntza; baita Borja Ariztimuño, Ricardo Gómez eta Urtzi Reguerori ere ia azken orduko zuzenketa eta oharrengatik. Bi euskaltzain osori (Patxi Salaberri Zaratiegiri eta Mikel Zalbideri), eskerrik beroenak nire idazkera traketsa asko hobetu duten astinaldi eta garbiketa hain zehatzengatik eta baita hainbat ohar interesgarrigatik ere. Esan gabe doa lagun eta adiskide hauek ez dutela erantzukizunik segidan eriden ahal diren era guztietako ahulezia eta akatsetan. 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 155 29/10/13 09:24:53 156 JOSEBA A. LAKARRA Azkenik, erakutsi nahi izan dugu euskal dialektologia diakronikoa ere, ez egoera modernoa betidanikotzat ukronikoki ulertuaz, baizik eta hizkuntzak berezko duen aldakortasuna oinarritzat hartuaz aztertu behar dela, beste zeinahi ikerketa historiko eta filologiko legez. Abstract The work on the historical dialectology of the Basque language finds its milestone in Mitxelena’s «Lengua común y dialectos vascos» from 1981. Ever since, we don’t consider Proto-Basque the starting point of the modern dialects but the common language (= Old Common Basque) developed in the 5th-6th centuries AD instead. This linguistic unity would be grounded on the scenario described by Barbero and Vigil. Our work has two primary aims: first, we want to show the need of defining Old Common Basque linguistically, given that Mitxelena didn’t fulfill this task, as well as showing the need of doing this in the wake of other developed linguistic traditions, i.e., making use of the innovations developed from the previous stage of the language, namely (Modern) Proto-Basque. To this end, two dozens of phonological and morphological innovations have been studied to get started. Second, we want to state that the fragmentation of the aforementioned unity was not produced all of a sudden (by means of 8, 12 or 6 contemporary dialects), but by means of endless fragmentations due to binary branching —as elsewhere—. Eventually, we want to show the need of grounding the research not in understanding the modern picture as an everlasting uchronian setting, but in the variability inherent to any language, even within Basque diachronic dialectology itself. 1. Sarrera Peut-être apparaîtra-t-il ainsi que la fixation d’une chronologie devra être la préoccupation dominante des comparatistes (Benveniste 1935: 1-2). L’arbre généalogique n’a d’autre statut que de métaphore… L’arbre généalogique est un artefact et un modèle, susceptible d’altérations éventuelles requises par des données nouvelles (Watkins 1997 apud Bowern & Koch 2004: 8, 6. oh.). One aspect that can never be reconstructed by the comparative method is the internal diversity within Proto-Mongolic. Like all real languages, and like all protolanguages, Proto-Mongolic was certainly no uniform linguistic entity. It must have had some areal and social variation, part of which may survive in the synchronic material of the Modern Mongolic languages. Also, due to the distorting efect of the comparative method, it may well have had more grammatical and lexical idiosyncrasies and irregularities than can be reconstructed on the basis of the synchronic material. However, for methodological reasons we have no alternative to defining Proto-Mongolic as a maximally uniform and regular idiom, from which the actual synchronic diversity within Mongolic can be derived (Janhunen 2003b: 2). El hecho de que los dialectos del quechua denuncien una fisionomía común transparente es el testimonio más patente de que la desmembración de la lengua madre que los “prohijó” ocurrió en tiempos relativamente no muy lejanos (Cerrón-Palomino 1987: 81). 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 156 29/10/13 09:24:54 DIALEKTOLOGIA DIAKRONIKOAZ ETA EUSKARA BATU ZAHARRAZ 157 Badira 30 urte dagoneko Mitxelenaren “Lengua común y dialectos vascos” argitaratu zenetik —ustekabean eta miraz (aulkian ezin kabituz) entzuteko aukera izan genuen zenbaitek, irakurtzekoa baino lehen—, eta aitortu behar dut aipagarri egiten zaidala hainbat lagun soilik orain-bereon hastea artikulu horrek hizkuntzaren periodizaziorako edo dialektalizazio prozesurako duen erabateko garrantziaz ohartzen; nolanahi ere den, UPV/EHU-ko Euskal Filologia Lizentziaturako “Euskararen Historia” ikasgaian azken 25 urteotan edo, irakurgai beharrezkoetarik izan da eta horrek, astiroegi bada ere, noizbait etekinen bat izan behar. Labur esanda, Mitxelenaren lan horrezaz geroz euskal dialekto modernoak (zeinahi ere diren) ez dira aitzineuskararen (AE) dialekto, ezta euskal tribu zaharrei legozkiekeenak ere, hori baino zortzi edo hamar bat mende geroagoko Euskara Batu Zahar (EBZ) batenak baizik, izatekotan ere; alabaina, ezta horrenak ez horretatikoak ere, hots, ez guztiak ezta gehienak, ikusiko dugunez. Izan ere, AE ez da EBZa, ez kronologian ez izaeran: bata berreraikitzerakoan euskararen egoerarik zaharrena bilatzen dugu; bestea egitekoan, ordea, lehen banaketa dialektalaren aurreko garairik modernoena, bakarrik. Zehaztu beharrik bada, noski, baina 8-10 mendeko etena eta —ikusiko dugunez— oraindik miatu gabe diren bilakabide nabarmenak ditugu tartean, fonologian, gramatikan zein lexikoan. AE-ren berreraiketan eta euskararen historiaurrearen azterketan saio dialektologikoek erakutsi duten pisua urria izan da, ia hutsaren hurrengoa. Gertakari hau ez zaio zor soilik esparru bakoitzaren (edo bion) garapen eskasari: bada arrazoi objektiborik edo berezkorik dialektologiatik datu, oinarri edo bide gutxi eskuratu baitugu iragan urrunik argitzeko. Adibide nabarmenena Mitxelenaren Aro aldaketa inguruko berreraiketarako dialekto modernoetatik ateratako informazioaren ekarpen edo ekarpen-faltan izan genezake: ez da Bonaparteren euskalki guztien lekukotasunaren beharrik eta, areago dena, horietako bakar batekin emaitza bertsuak atera bide zitezkeen. Mitxelenaren AE (gure AEM[odernoa]) ia soilik fonetikoa da eta morfologian ikerketa askozaz atzeratuagoa doa, baina harentzat ere antzeko zerbait susma litekeela deritzot. Dialekto modernoen sailkapena AE-ren berreraiketa (1957/1961) baino 90100 urte lehenago egina (1863ko karta famatuetan) aurkitzen dugu, hizkuntzalaritza erromaniko, germaniko edo indoeuroparrean dakusagunaren alderantziz; sailkapen horri, gainera, balio pankronikoa aitortu izan zaio, euskararen kasuan euskalkiak aldatuko ez balira bezala, ez beren ezaugarriei, ez horien geografiari dagokienez; are gutxiago, jakina, dialekto kopurua garai batetik bestera. AE-ren berreraiketarako eta hizkuntzaren historiaurrearen ezagutzarako jokabide honek dakarrena begi-bistan dugu: dialekto moderno hutsetarik abiatuaz, historiaurreari buruz edo AE-ren inguruan ateratako edozein ondorio kutsaturik eta oinarri ahulen gainean altxatua da. 1950 aldera Mitxelenak berpiztu eta azken hamarkadetan (OEH lekuko nagusi, jakina) garatu ikerketa filologikoek (RS, Landuccio, Lazarraga)2 asko aldatu zuten euskal hizkera modernoen iragan hurbilaz —gure testurik zaharrenak ere ez dira za2 Pena da Fidel Altunak GZ-eko testu-bilduma oraindik ez argitaratua, Lakarra (1985) eta Patxi Altunaren (1992) lanek ezin baitute hori ordezkatu. Urtzi Reguerok ere badu lan argitaragabe bat GZeko aditzaz baina testuak eskuratzeak ekarriko luke hainbat onura. Egunotan ari da Koldo Ulibarri amaitzen B hegomendebaleko xviii. mendearen akabuko sermoi bilduma bat —arestiko Viva Jesus eta 1619ko poema aberats eta kilikagarriaren ondotik— eta aurki izango ahal dira, orobat, ikertzaileen eskura 16161617ko Z-Err-ko gutunak. 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 157 29/10/13 09:24:54 158 JOSEBA A. LAKARRA harregiak— artean genuen ikuspegia. Berrikiago, erro teoriak eta tipologia holistikoak AEM osatu beharra ekarri dute (morfologian bereziki) eta baita Mitxelenaren 1950-60etako eraikuntzaren irakurketa dinamikoa egiteko premia ere, dagoeneko AEZ-az eta AEM-az ikertzera eta AEM ondoko garaiez mintzatzera bultzatuaz. Garai ezberdin horietako hizkuntza ez zen ez bera, ezta bakarra ere, jakina, eta uste izatekoa da hizkuntzaren kronologiaz arduratzen direnentzat ez ezik haren geografiaz zaletuentzat ere jalgiko dela gogoeta axolazkorik. Dakikezuenez, ni ez naiz dialektologoa: aspaldi egin nituen inkesta urriak ere ez ziren —zuzenean eta agerian bederen— hizkerak aztertzeko asmoz eginak eta ez dut eztabaidatu honako edo harako herri edo bailaratako euskara euskalki honetako edo hartako den edo behar lukeen. Ez dut izan horretarako gaitasun ez asmorik eta gaur ere ez dut holakorik. Izatekotan, aldakortasun historikoaz (eta, beraz, testualaz eta geografikoaz) interesaturiko ikertzailea naiz, filologo legez, lehenik, eta diakronista gisa, gero. Halere, alor batean eta bestean aurkitu dut arrazoirik —hobeto esan, arrazoi horiek egin dute topo nirekin—, pentsatzeko Euskal Herrian ere dialekto kontuak ez direla soilik dialektologoenak eta on litzatekeela enparatuok ere horietaz arduratzea, zaletasunak, ustezko jabetzak eta ohiturak alde batera utziaz. Uste dut, gainera, gehiegikeria handirik gabe —are Postek (prestatzen) edozein deskribapenetarako diakroniak duen ezinbestekotasunaz arestian egin aldarrikapena baino lehen—, dialektoak hizkuntzaren bilakabide etengabearen emaitzetarik baitira, “dialektologia diakronikoa” esapidea (ia) pleonastikoa dela eta dialektologiazko ikerketak —anekdota eta azalkerietarik urrunduaz azalpenak bilatzen baditugu, bederen—, diakroniaren barne-barnean direla,3 ez guztiz urruti, hortaz, ni bezalakoen ohiko lanbide eta langaietarik. Nolanahi ere, ondoko orriotan ez da zer itxaron alor txikiago edo handiagoaren arazoentzako behin betiko konponketarik; soluzio gutxi dakart, bada, galdera eta ikerketa galde ugari. Izatekotan ere, nire ustez arazoak non izan diren eta oraindik non diren markatu nahi nuke, arazoak identifikatu egin beharko baititugu konponketetara eta are konponbide hutsetara iritsiko bagara. Aitzinekookin amaitzeko, esan dezadan hemen azaleratuko ditudan gaiak ez direla euskal dialektologiak —ezta euskal dialektologia diakronikoaren esparru itxuraz txikiagoak ere— dituen arazo guztiak eta, esan gabe doa, beste irakurtzaile batzuek (ofizioko dialektologoek, esaterako) beste asko eta bestelakoak aipatu gogo bide lituzketela. Hala biz; ez diet nik horrelakorik ukatuko ez oztoporik jarriko, baina, nik neuk argitaratzaileek eman didaten eskuaz baliatuaz, euskal dialektologia diakronikoak —edo euskararen gramatika historikoak dialektoez diharduelarik— bere lana egokiro betetzeko oinarrizko begitantzen zitzaizkidan zenbait arazo ukitu nahi izan ditut, bestek —gogoko izanez gero— noizbait nik baino urrutiago sakonago eta are jatorrago joko duen esperantzarekin. Hara ondoren lanaren egitura: §2.ean Mitxelena (1981a)-eko EBZ-ri [euskaroa deitzen du berak] buruzko teoriaren oinarriak azaltzen dira: honelako eraikuntza zergatik suposatu beharra den, 3 Lan honetako hainbat puntutarako argigarri da Camino (2008); egilearen ohiko zehaztasun eta egokitasunarekin “dialektologiaren alderdi kronologikoaz han eta hemen agertu diren iritzien aurkezpen ahalik eta objektiboena ere ekarri nahi izan dugu orriotara” (209) esaten zaigu bertan. Orobat, haren azken urteotako lanetan, bereziki (Camino 2012)-n edo berton (Camino 2013-n), bildu datu eta argudioen laguntzarekin —nik hemen ez ditut horietarik gutxi batzuk baino erabiliko—, Ekialdeko Euskara izan zela gainerakoetarik lehenik berezia askozaz garbiago iruditzen zait (cf. §5). 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 158 29/10/13 09:24:54 DIALEKTOLOGIA DIAKRONIKOAZ ETA EUSKARA BATU ZAHARRAZ 159 noiztsu kokatzen den eta zein gizarte edo historia ereduz baliatu zen Mitxelena hizkuntzen historian berez gertatu ohi ez den bateraketa zuritzeko. §3.ean aitzinhizkuntzen hausturez eta dialekto eraketaz zenbait gogoeta egin nahi izan dut, EBZ eta AE-ren arteko erlazioari horietako zenbait egokitu aurretik: §3.1.ean hizkuntza tradizio aurreratuenetan aurkitzen ditugun banaketa bitar etengabeen eta euskalaritzan kausitu banaketa moduaren (hots, modu bakar, betiereko eta betirakoaren) artean diren diferentzia nagusiak; §3.2.ean aitzinhizkuntzaren aldakortasun eta dialektalizazioaz gramatika konparatu garatuenetan izan diren hurbilketa garrantzitsuenak aurkeztu ditut; §3.3.ean Koldo Zuazoren 1998ko sailkapenean erabilitako irizpideez ohar batzuk egiten dira hurbilketa horrek dialektologia diakronikoarekiko dituen ezberdintasunak erakutsi asmoz; §3.4.ean Garrettek IE mendebaleko dialekto eraketaz egin gogoetak laburtu ditut (difusioa, dialektologia eta nazionalismoaren arteko lotura…), etorkizuneko aztergai gisa; baliteke hemen bertan ere horien izpiren bat ikustea. §4.ean (eta halaber §5.ean) EBZaren eraketaz hainbat ohar enpiriko eta metodologiko biltzen dira: §4.1.ean Mitxelenaren EBZ-aren kritikaren ondoren —ez baitzuen eraikuntza berriaren ezinutzizko justifikazio linguistikorik aurkeztu—, ondokoetan behar hori betetzeko EBZ-ak AEM-arekiko izan zitzakeen berrikuntza zenbait dakartzagu, EBZ dialekto historikoen hurbileneko jatorri bilakatzen dutenak: §4.2.ean hitz hasierako herskariak, §4.3.ean diptongoak, §4.4. eta §4.5.ean AEM ondoko hainbat berrikuntza fonologiko eta morfologiko; §4.6.ean aditz laguntzaileak eta, atala itxiaz, erro monosilabikoa soilik AEZ-ean izan ote den eta EBZ-aren analisiak eta dialektalizazio eredu berriak azterketa horretan duten eragina eztabaidatzen da laburki (§4.7.). §5.ean ohiko euskalkiak zatiketa bitarrera eramateak lituzkeen beste zenbait ondorio eta arazo aurkezten dugu, tartean EBZ-ren haustura ondoko lehen adarrez (§5.2.) hainbat gogoeta edota Err-ren berrikuntza larri askoren modernotasunaz datu berri ugari; atal honen izaera egokiro uler dadin, esan dezadan §5.1.en egindako zuhaitzak oro adibide metodologiko gisa egindako saio hutsak direla. §5.3.en adarkatze bitarra, isoglosa zaharrak eta aitzin-aberriaren azterketa lotzen saiatu gara, horretarako beste hizkuntza familietako paraleloak gogoratuaz (uralikoa bereziki, baina baita noiz edo noiz tania ere). Itxaron dezagun beharrezko diren ikerketa ugarien aitzinamenduak aurki zilegi egitea proposamen sendoagorik eta zehatzagorik aurkeztea. §6.ean behin-behineko zenbait egiteko eta ondorio orokor aipatzen dira eta §7.ean erabilitako bibliografia. Amaitu baino lehen, lau Eranskin datoz (§§8.1-8.4.): §8.1.ean euskal dialektologia diakronikoaz 1981 arte izandako zenbait hurbilketa ezagun laburtzen dugu lehendabizi (Bonaparte, Lacombe, Uhlenbeck eta 1961-1964ko Mitxelena bera); ondoren (§8.2.) euskal dialektologia pankronikoak eta filologia ukronikoak dialektalizazioaren ikerketan izandako eragin gaiztoaren adibide bat eman dugu (Urkixo [eta Guerra!] RS-eko hizkeraren jatorriaz mintzo); eta (§8.3.) euskararen inguruan hain ugari izan diren hala-holako erkaketetan unean-uneko berreraiketarik hoberena (Mitxelenaren 1957-1961koa) erabili beharrean zeinahi hizkera edo dialekto moderno erabiltzeak —gehi ageri-ageriko arbitrariotasun puntutxoak, jakina— ekarri dituen desbideraketa eta xelebrekerien adibide bat: Federiko Krutwigen guantxe-bizkaieraren “berreraiketa”; azkenik (§8.4.), etorkizunean landu beharreko alderdi batez (metodo kuantitatiboez) hitz bat erantsi da. 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 159 29/10/13 09:24:55 160 JOSEBA A. LAKARRA 2. Mitxelena EBZ-az Beharbada diakronia-gai guztiek gure artean duten atzerapenagatik eta baita euskararen aldagaiztasunaren mito hedatuagatik (cf., esaterako, Gorrochategui 2011), askoz gehiago dakigu —ustez bederen— euskalki modernoez, horien jatorriaz eta euskara zaharragoak horietara iristeko izandako bilakabideaz baino. Areago dena, teorian ez bada praktikan, oso zabaldua da direlako euskalkiok oso zaharrak eta betidanikoak bailiran jardutea, euskarak bai baina (haren zati diren) haiek —dela osagaiei, dela mugei dagokienez—, aldaketarik jasango ez balu bezala.4 Alabaina, ezagun denez, hizkuntzalaritzan hizkuntza, dialekto eta isoglosa berbak hartzen baditugu, soilik lehena eta azkena izan litezke absolutuak edo oinarrizkoak, ez dialekto, hori beti izango baita beste zerbaiten (hizkuntza baten) menpeko eta beste zerbaiten (isoglosa bat edo batzuen) zordun, zerbait horren gainean eraikia baita, eta harako edo honako hizkuntzalariren irizpideen arabera eraikia, gainera: En efecto, la existencia de los dialectos no implica la existencia de límites dialectales, así como negar estos límites no implica afirmar la no existencia de los dialectos. Los dialectos no existen antes, sino después de la comprobación de las áreas en las que se registran los fenómenos concretos del hablar; no son cosas sino abstracciones, sistemas de isoglosas que se establecen por encima de la multiformidad del habla. Y entre los dialectos puede haber, naturalmente, interferencias y características comunes; es decir, que ciertas isoglosas abarcan más de un dialecto: todo depende de las isoglosas que, por convención, se adopten como límites dialectales (Coseriu 1957: 137).5 Hemendik ateratzen da beren definizioan erabiltzen ditugun ezaugarrien arabera —eta ezaugarri horiei eman pisu eta garrantziaren arabera, jakina—, dialekto gehiago edo gutxiago eta muga hauekin edo besteekin aurkituko ditugula, eta are isoglosa berberak erabiliaz ere dialekto kopurua eta dialektoen mugak alda litezkeela eta aldatu ere egin ohi direla, sinkronian nahiz diakronian.6 Euskalaritzan, diakronisten artean bederen, aspalditik zabaldua da euskalkien arteko bereizkuntzak (Bonapartek bere mapetan islatuak, kasurako) txikiak direla oso eta, beraz, haien jatorriak ezin duela oso zaharra izan, beren baitan gordetzen duten informazioak ez baikaitu urrutiegi eramaten. Adibidez, i- / u- edo -er- / -ar- dira bokalismoan diferentzia dialektal zaharrenetarikoak (cf. Mitxelena 1981a), baina Erdiarora arte ez dugu horrelakorik aurkitzen —egia da aurreko lekukotasun ia bakarrak Akitanian ditugula— eta gainetik sistema zahar oso ezberdina berreraikitzeko 4 Ikus Lakarra (1986a)-n eta hemen §8.2ko Eranskinean Urkixoren hurbilketa RS-ren jatorria aztertzerakoan; leinuez eta euskalkiez Caro Barojak edo Irigarayk zituzten iritziak toki askotan aipatu eta bildu izan dira (Mitxelena edo Zuazoren lanetan, demagun) eta ez dut ikusi hemen errepikatu beharrik, dagoeneko ez ikerketari baizik eta honen historiografiari baitagozkio. Bestalde, Caminok (2008: 243) dioen legez, lehengo eta oraingo dialekto sailkapenetan ez da soilik euskara aldatu: hori adina aldatu dira irizpideak ere; bidenabar, hizkuntzalaritza IE-ean ditxo zabaldua da azken bi mendeotan gehien aldatu den hizkuntza (“eraberritu” dena esan behar usu) aitzin-IE dela. 5 Testuko aipamena eta Coseriuren laneko beste hainbat pasarteren isla eta haren gogoetekiko kidetasuna nabarmena da Mitxelenaren argudiaketan (1981a: 293-295). Mitxelena (1976)-n ere badira zenbait ohar dialekto banaketa aztertzeko metodologiaz; baita hemen §§3-4-5.etan ere, sistematikotasunik bilatu ez dugun arren. 6 Ikus §3.4-n Garretten oharrak dialekto sorreraz eta Lakarra (1986b) B eta gainerakoen arteko ustezko diferentziez. 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 160 29/10/13 09:24:55 DIALEKTOLOGIA DIAKRONIKOAZ ETA EUSKARA BATU ZAHARRAZ 161 aukerarik ez digute eskaintzen: i- / u- txandaketek ez dute bost bokal ezagunetako euskalkiek gorde ez duten ezeren lekukotasun erantsirik (§4.3); e > a bilakatzea dardarkari baten aurrean hain da arrunta hainbat hizkuntzatan eta hizkuntzon garai ezberdinetan —baita euskal hizkeretan ere—, non ezin balio lezakeen zatiketa dialektalari sakontasun diakroniko apartekorik aitortzeko.7 Antzeko zerbait gertatzen da xviii. mendera arte lekukotzen ez den gintzazan-ekin (~ ginean, zinean, zirean), dauz-ekin (~ dituz, zituzan) eta besterekin.8 Ezaugarri nagusienetan —deklinabidean,9 erakusle-artikuluetan,10 izen-ordainetan,11 aditzean,12 hitz eraketan,13 hiztegian14 eta fonologian15— Mitxelenak (1981a: 301-304) —historikoki bata bestearengandik etengabe urruntzen kausitu arren—, beren artean hurbil dakuski dialektoak eta, beraz, hurbil behar luke izan haien guztien iturburuak. Gainera, AE-tik ez datozen zenbait berrikuntza —ozenen bilakabideak bokalartean, herskariena hasieran eta bokal nahiz kontsonanteena lehen osagaiaren akabuan (fonologiari dagokionez), gehi artikuluaren sorrera eta plural berria, morfologian— dialekto guztietan berdin edo berdintsu jazo dira (Mitxelena 1981a: 304-307). 7 OEH-n igarri-ren aldeko ahalegin nabarmenak egiten direla badirudi ere, garbi da igerri aldaera zaharragoa dela: hori dioskute B-ko lekukotasun gehienek ere (Garibai eta gainerakoetarik hasiaz), etimologiaz landa. X-berri genuen bai hor, bai aztertu-n eta ikertu-n eta baita igerri-ren jatorri bera duen (< *edun-berri) ulertu-n ere; ikus Lakarra (2010b). Antzeko zerbait gertatzen da B-n -bel-en eratorriekin: ubel, gibel, sabel…, baina baltz dugu forma aske bakarra. 8 Mitxelenak dioskunez, “De acuerdo con las convenciones universalmente aceptadas en lingüística histórica y en la comparación en concreto, no se pueden tomar en consideración para establecer relaciones interdialectales antiguas hechos cuyo carácter moderno queda de manifiesto al consultar los textos” (cf. hemen §3.3 nahiz §6 irekitzen duen aipua); hor bertan gogoratzen denez, iraganeko z- gorde egin dute (ez erantsi) B zaharreko zeustan, zidin eta antzekoek gehi Eibar-Bermeo bitartean oraintsuago gordeek eta, horrenbestez, gainerako euskalkietako kideek; honek ez du esan nahi, noski, ez 3.ekoak ez gainerako pertsona-komunztadurak “betidanikoak” direnik (cf. Trask 1977, Gomez 1994, Gomez & Sainz 1995). 9 Deklinabidea edo dena delakoa, berbera da nonahi; -rean-en kideak mendebaletik kanpo ere badirela eta -gaz (< -ga + -z orokorrak) soziatiboaren aldean -kin ere agertzen dela diosku (1981a: 301). 10 B-k ez du bereizten abs./gainerakoak 3. gradukoan (hura : har-); aldiz, lehen mendeetan hiru erakusleak artikulu gisa erabiltzerakoan, bat datoz guztiak (cf. Manterola 2006, 2009). 11 Neurk, zeurk, etab. B-tik kanpo ere lekukotzen dira —batez ere orain Lazarragaren testuan (ikus Bilbao et al. 2010)— eta -r- gora behera (cf. B nok, ak, etab.), forma hauek berdintsu eratuak dira nonahi (1981a: 302); bidenabar, neroni, neronek, eta gainerakoek *neur eskatzen dute (Peñafloridak oraindik neurk darabil) eta nihaur, zuhaurk eta enparatuek forma berreginak edo analogikoak dirudite. 12 “En el verbo no se acabaría de contar coincidencias y, cuanto más antiguos los textos, mayor sería el número de aquellas” (Mitxelena 1981a: 302-303). Horien artean denbora eta moduen sistema, forma trinko eta perifrastikoen distribuzioa, laguntzaileak, alokutiboak, -te/-ke atzizkiak eta -i- datiboko laguntzailea aipatzen ditu; azken honen jatorriaz ikus Lakarra (2008a) eta beherago (§4.6) egin/*ezan/*iro-z. 13 Jokabide nagusi zaharrak berberak dira, batez ere Euskal Herri osoko toponimian ageri diren -aga, -eta, -zu atzizkiak berariaz aipatzen dituelarik (1981a: 303; cf. Mitxelena 1971). (h)eta-z ikus Manterola (2006) eta Lakarra (2012c) eta (prest.-4, prest.-5) -aga-z; bidenabar, “Si consideramos la compacta distribución de los topónimos en -aga (…) no se puede menos de sospechar que la abundancia y la compacidad apuntan más bien a fechas relativamente recientes” eransten du berrikuntza komunez aritzean (Mitxelena 1981a: 305). 14 Bere balioa urria izanagatik, hemen a contrario baino ez dihardu eta B eta G-ren arteko ezberdintasunak G eta ekialdekoen artekoak baino handiago ez direla defendatzen du (304). 15 I- : u- txandaketa “iluna” izan bide liteke, izatekotan, B eta gainerakoen arteko diferentzia zahar bakarra Mitxelenaren ustez eta ez berri > barri edo beltz > baltz “arruntak” (304); ikus 7. oh. eta §4.3. 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 161 29/10/13 09:24:55 162 JOSEBA A. LAKARRA Honenbestez, AE-k —are AE-rik modernoenak, erromatarrak EH-ra iritsi aurrekoxeak— ez digu euskalki historikoen jatorritzat balio; izan ere, euskalariek (Vogt eta Mitxelenak inork baino lehen) uste dute euskara modernoa AE-tik zuzen hel baledi —hizkuntzek berezko duten berezko aldakortasun hutsean murgildurik, alegia—, egun ez litzatekeela hizkuntza bakarra izango eta bai hizkeren arteko ulergarritasuna askozaz zailagoa eta ezberdintasunak ere arrunt larriagoak: L’unité primitive des parlers basques ne fait aucun doute. La structure phonétique et morphologique est sensiblement la même partout, et derrière la masse énorme d’emprunts, surtout romans, on entrevoit un vocabulaire basque assez homogène. Le basque commun —l’origine commune des parlers actuels— ne doit pas être très different de ce que ces parlers sont de nos jours (Vogt, apud Mitxelena 1981a: 297). Argudioa guztiz estandarra dugu eta nonahi ditugu horren paraleloak; hara, esaterako, lan honen hasierako Cerrón-Palominoren aipua kitxuaren inguruan16 edo Janhunenen ondokoa aitzin-mongolieraz: Compared with many other Eurasian protolanguages, Proto-Mongolic is nevertheless relatively easily accessible due to the fact that the genetic relations between the Mongolic languages are even synchronically fairly transparent and, consequently, chronologically shallow (2003b: 1).17 16 Orrialde horretatik bertatik atera gabe, bada gauza jakingarri haboro euskal dialektologiaren ikuspuntutik: En el caso del quechua, el lingüista histórico se encuentra en una situación relativamente poco complicada. En efecto, en líneas generales, nadie duda en este campo sobre el parentesco entre tal o cual variedad quechua: las semejanzas formales y semánticas saltan de inmediato a la vista (…) Lo dicho en relación al carácter transparente de la identidad formalsemántica de los dialectos quechuas es cierto para los especialistas y quizás también para los pocos aficionados de buen tacto lingüístico (después de todo, el parentesco entre el sánscrito y las lenguas clásicas fue descubierto por un célebre aficionado). No ocurre lo propio, sin embargo, entre el común de la gente. 70. oharrean egile berarengandik aipatua ere ez bide zaio inori ezezagun egingo Euskal Herrian. Beharbada, hobeko zuen “Common Mongolic” erabili izan balu eta ez “P.M.”, baina deitura horrek “can also comprise Post-Proto-Mongolic features shared by the Mongolic languages on an areal bases” (2003b: 3) dioenez, “C.M.” hau gure “euskara komunarekin” erka genezake, hots, AE-tik edo EBZtik jarauntsiez gainera, beranduago modu ezberdinen bitartez —berrikuntza paraleloak ere gehi bide dakizkieke Janhunenek aipatu arealei— lortutako ezaugarrien bilduma. “Proto-Mongolic” delakoaren garapen, kronologia eta hausturaz zera diosku Janhunenek: 17 Prior the time of Chinggis Khan, the speech of the ancient Mongols may be assumed to have been a conglomeration of geographically dispersed tribal idioms, including those of Naiman, the Kereit, the Mongols proper, and others. These tribal idioms seem to have been mutually intelligible, and they may therefore be classified as dialects of Late-Pre-Proto-Mongolic. However, in the absence of factual information we will never know what the actual degree of diversity was. In any case, with the victory of Chinggis Khan, intensive linguistics unification took place, and, as a result, the primary dialects were lost in favour of a more homogeneous Proto-Mongolic language. The latter, in turn, yielded a number of PostProto-Mongolic secondary dialects, to which the Modern Mongolic languages can be traced (2003b: 2-3). The absolute dating of Proto-Mongolic depends on when, exactly, the linguistic unity of its speakers ended. For historical reasons it is commonly assumed that this happened only af- 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 162 29/10/13 09:24:55 DIALEKTOLOGIA DIAKRONIKOAZ ETA EUSKARA BATU ZAHARRAZ 163 Gogoeta hauek eraman zuten Mitxelena (1981a) guk “Euskara Batu Zaharra” deituko duguna proposatzera, hizkuntzaren garai berezi eta ezinutzikotzat, K. ondoko v-vi. mendeetan: Si postulo, pues, un éuskaro, (trato de evitar confusiones molestas con protovasco18 o con vasco antiguo, que podrían tener distinta definición) como base hasta cierto punto unitaria de las variedades vascas históricas que nos es dado conocer a lo largo de la historia, lo hago sólo en el supuesto de que se trataba de una koiné, de una lengua común que aproximó y unió una dispersión y una diversidad que habían sido mucho mayores. Luego, ¿cómo no?, esta lengua común se diferenció en variedades cada vez más divergentes, que no llegaron a constituirse en lenguas diferenciadas porque, por la continuación del contacto material entre las varias zonas dialectales, y los fenómenos de convergencia que se siguen inevitablemente de él, lo impidieron. ¿Hasta qué punto intervienen también en esto la exigüidad de espacio y de número de hablantes? (Mitxelena 1981a: 307-308).19 Labur esateko, bai AE —edo AAEEak oro, hauek ere bat baino gehiago baitira— eta bai EBZa hizkuntzaren garai ezberdinei dagozkie20 eta, biak ere soilik berreraiketaren bitartez eskura litezkeen arren, beren artean alde kronologiko eta metodologiko handia da: bata, AE, berariaz berreraiki litekeen garairik zaharrena dugu, eskura diren lekukotasun eta lanabesek baimentzen diguten (ahalik) urrunena; bestea, EBZ, aldiz, dialektalizazio historikoaren aitzinxeko aldia dugu edo horrela nahi genuke, alegia, dialekto historikoak azaltzeko aukeratzen dugun lehen isoglosa sortu zenekoa, ez bost edo hamar mende lehenagokoa, AE bezala. Mitxelena (1981a)-tik aurrerako ikerketa eredu honetan euskalki modernoak —zein ere diren— ez datoz zuzenean AE-ren zatiketatik (K. aurreko azken mendeetan) baizik eta izatekotan EBZ-ren zatiketatik, ia mila bat urte geroago.21 Tarte ter the geographical dispersal of the ancient Mongols under Chinggis Khan and his heirs, in any case not earlier than the thirteenth century. This means that the present-day differences between the Mongolic languages are likely to be the result of less than 800 years of divergent evolution (2003b: 1). Janhunenek hor bertan segidan dioenez, hizkuntza familia honek hain denbora laburrean izan duen aldaketaren azterketarako laborategi-balioa du; are gehiago esango nuke, gure kasuan EBZ-ren eraketa eta hausturarentzat… gure artean Chinggis Khan-en parekorik izan ez bide den arren. 18 Zorigaitzez, bere artikulutik atera gabe —eta are orrialde horretatik bertatik!— eriden ditzakegu nahasketa horiek: “Creo que, de acuerdo con lo que llevo expuesto, es razonable suponer que en algún momento, aún por fechar ni siquiera aproximadamente, existió algo que con todo derecho podemos llamar protovasco (…) la fuente unitaria dentro de lo posible de los dialectos vascos históricos” (307). Hara beste hau 10 orrialde gorago, testuan egin berri dugun Vogten aipuaren segidan: “O, en otras palabras, por resumir en vista de lo que sigue, a juicio de Vogt los dialectos vascos aún en nuestros días están poco diferenciados, y la coincidencia en las estructuras subyacentes (fonología, morfología, vocabulario) se debe a que proceden en común de un protovasco cuyas características más importantes casi podemos tocar con los dedos”. Ikus beherago (§4.3) diptongoei buruzko atalean. 19 Azken honetaz ikus liteke Linguistic Typology-ko hondar urteotako Trudgillen artikulu baten inguruan sortutako eztabaida; badirudi iritzi nagusia kontrakoa dela (cf. Camino 2012: §6.1). 20 Ikus §3.2 Petit (2007) Meid-en ideiez. 21 Gero (§§3.1, 5.1-5.2) ikusiko dugun behin eta berriz gauzatutako banaketa bitarraren eta askotariko baina behin betiko bakarraren arteko eztabaidarako, interesgarri bezain argia da hurrengo pasartea: “Se puede intentar algo para fechar, en el sentido de fechar documentalmente, los dialectos vascos históricos? Como término ante quem, se puede asegurar con confianza que un fonema /h/, la aspiración, ya 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 163 29/10/13 09:24:55 164 JOSEBA A. LAKARRA horretan gauzatu bide zen batasun prozesua, lehenagoko bereizkuntzak ematuaz eta berrikuntza komun garrantzitsuak jasoaz. Hizkuntzek berezko dute etengabeko barnebereizkuntza eta zatikatzea, ez bateratzea —pidginen eta kreoleen lehen garaiak direlarik salbuespen ezagun bakar— eta antzeko gertakariak ezagutzen diren hizkuntza eta garai guztietan bezala, sistemaz kanpoko indar edo gertakarien eragin zuzenen bidez baino ezin azal liteke EBZa: Si tuvo que existir una especie de lengua común como raíz de los dialectos conocidos y si esa lengua común no está demasiado lejos de nosotros22 (…) habrá que preguntarse entonces cómo llegó a constituirse. En efecto, tal hecho no pudo darse por sí mismo, ya que las lenguas no se unifican motu proprio, sino que son unificadas por alguien o por algo, por hombres que operan dentro de ciertas condiciones históricas (Mitxelena 1981a: 309).23 Paleolitikoa eta are neo-eneolitikoa ere [Boch-Gimpera eta Pericot-en izenak berariaz aipatzen ditu] zaharregitzat joaz, Mitxelenak Erromatar Inperioaren erorikoaren ondotiko baldintzak ikusi zituen egokien hizkuntza bateratze horren oinarri estralinguistikoak erideteko; zehatzago, (…) es seguro que la romanización lingüística (la latinización) en zonas éuskaras de lengua tuvo que suponer, como ya con anterioridad la indoeuropeización prelatina, una reducción drástica del area de habla vasca que, como foco de atracción de gentes inadaptadas, tuvo que recibir sobre todo en épocas de violencia y de inseguridad población de zonas separadas del núcleo central, con el inevitable brassage de hablantes de dialectos y de variedades muy diversas. Aquí se alude a un proceso que pudo durar hasta mediados del siglo ii de nuestra era, en la cronología más corta, y bastante más, según las estimaciones más probables. Lo que se quiere subrayar es que, con intermitencias y remisiones, el sentido general de la evolución tuvo que ser el mismo: reducción del territorio y, por ello mismo, alguna concentración de la población cuya procedencia, y esto es lo más importante, no podía menos de ser diversa (Mitxelena 1981a: 311).24 no existe hacia el siglo x en la Navarra alta, al menos en las zonas de donde procede la documentación” (Mitxelena 1981a: 308). Geroxeago zera diosku, “la isoglosa [i- / u- txandaketaz ari da], indicio de diversidad dialectal, ya estaba establecida por el año 1000. Lo estaba posiblemente antes, pero esto no es un hecho, sino una mera conjetura” (Mitxelena 1981a: 309). 22 Cf. “El postular un vasco común relativamente próximo en el tiempo parece punto menos que necesario en el orden de la realidad y no meramente como una exigencia teórica de los métodos de reconstrucción comparativa” (Mitxelena 1981a: 310). 23 Cf. “Having discussed ways in which a language may split into two, we can now consider the opposite question. Suppose that we have two languages in contact, in an equilibrium situation for a considerable time, influencing each other and borrowing back and fort. Could they conceivably merge? The answer to this question is basically ‘no’. (Under (5) in §2.1.1. I mentioned that mergers only take place when there is deliberate language enginering, which is no reported for Australia” (Dixon 2002: 41-42). Ez dut hemen beta ez aukerarik Dixonek biologiatik hizkuntzalaritzara eraman (cf. Dixon 1997, 2002) “equillibrated punctuation” delakoaz aritzeko (bada oihartzunen bat Reguero 2012-n); ikus, halere, Bowern & Koch (2004), Evans (2005), Campbell (2000) eta Watkins (2001) kontrako analisi eta iritzi jakingarri batzuetarako. 24 Hizkuntza bateratu horretatik kanpo gelditzen dira izendatuki (1981a: 311) Corominasen ustez (1960) Pallars eta Ribagorzan x-xi. mendera arte iraun zuen hizkera misto euskara-erromanikoa eta gu- 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 164 29/10/13 09:24:55 DIALEKTOLOGIA DIAKRONIKOAZ ETA EUSKARA BATU ZAHARRAZ 165 Barbero eta Vigil-en (1965) eredu historikoan oinarriturik —“El caos que se produjo en la Península a raíz de las invasiones bárbaras facilitó e hizo que se consolidara la independencia de los cántabros y de los vascones”, zioten—, Mitxelenak uste zuen v. eta vi. mendeetan kanpoko aginteekiko loturak are laxoagoak bilakatu zirela eta barneko indar eta antolamendua sendoago, ondorioz, hizkuntzarekiko, Lo que tuvo que crecer es el intercambio, la tendencia a una mayor unidad y centralización, con consecuencias inevitables, inmediatas o mediatas, sobre la lengua, desfavorables a la fragmentación y al aislamiento dialectal y favorables al establecimiento de formas comunes de la lengua, capaces de saltar por encima de las barreras comarcales y regionales (Mitxelena 1981a: 313).25 EBZ-ren ondorio diakroniko nagusietarik genuke dialekto = leinu26 berdintasunaren ahulezia nabarmentzea: badira zenbait muga bat datozenak edo hurbil bederen Aro hasierako leinuenak eta 1863ko mapetakoak erkatuaz, Irun-Hondarribietako bardulo eta baskoiena gehi Deba eta Urola ibaien banalerroan barduluek eta karistioek omen zutena eta Bonapartek G eta GN gehi B eta G modernoen artean ezarriak batez ere. Alabaina, horietatik urrun joan gabe, badira arazo latzak ere: zer izan du ikustekorik politikoki Oñatik Bizkaiarekin han, ustez, Jaurerriko euskara hartzeko? Bestalde, Nafarroa Garaian bizkaieraz landako euskalki guztiak mintzatuko lirateke,27 ez soilik Hegoaldeko eta Iparraldeko GNak. Badirudi holako azalpenak soilik euskalkien eta horien ezaugarri eta mugen betierekotasuna aldarrikatuaz justifika litezkeela. Nola azal, bestela, azken mendeetako berrikuntzen arabera eratutako dialektoek —ikus §5.2 G eta Err-z, esaterako—, Bonaparteren euskalkien mugekin bat egitea? Eta nola horiek 1500 urte lehenago edo desagertutako leinuen hizkeren mugekin? Bide bakarra ikusten dut horretarako: euskara delako milurte eta erdi honetan ez asko eta ez gutxi ez aldatzea. Beharbada norbaitek noizbait esan ahalko digu, halaber, zein ezaugarri linguistiko ote zen —bat, gutxienez— duela bi mila urte eta orain bereon barduluen eta karistioen hizkerak bereizten zituena eta dituena?28 Orobat, zeinek banatzen netik urruti ziren enparatukoak. Josu Zugasti ari da orain horren inguruan lanean bere master tesirako; artean, cf. Salaberri (2011). 25 Azken ahapaldiak ere —erretorika punttua alde batera utzirik— zatikatze bakar eta adarkatze askotarikoaren alde egiten duela dirudi: (…) no parece aventurado pensar que fue Vizcaya la región vasca que tuvo y retuvo una personalidad más acusada, y que fue más refractaria a influencias llegadas desde Pamplona u otros centros situados fuera de su territorio. En esto, sumado al carácter lateral, se podría encontrar una explicación de esa acusada personalidad del dialecto vizcaíno que todos, y yo el primero, le reconocemos, siempre que no se trate de convertir autonomías en independencias (Mitxelena 1981a: 313). Honen oihartzuna edo Zuazorengan (2010: 163, 192); ikus 139. oharra. 26 Hitz hau erosotasunez edo ohitura (txar) hutsagatik darabilt; hertsi-hertsian, nekez onartuko lukete honelakorik historiagileek Antzinateko autoreek inguruetako jendeak sailkatzeko eman etnonimoez. 27 Nafarroa “euskal animatzat” hartzeaz landa edo, ez zaio, dakidala, etekin linguistiko zehatzik atera kontu honi; ikus §5.3ko oharrak. 28 Iglesiasek (2009) muga dialektalak, —batez ere “iparraldeko lau dialekto historikoenak” (2009: 20-21)— substratuaren bitartez azaldu nahi ditu. Hipotesi hori, izan, ez da ezinezkoa balizko munduren batean, baina zaila da gure kasuan kontuan hartzea lan osoan zehar (1) ez delarik hizkuntza ezauga- 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 165 29/10/13 09:24:56 166 JOSEBA A. LAKARRA ote zituen orduan eta orain BN ekialdekoa eta mendebalekoa edo L eta GN, demagun? 3. Aitzin-hizkuntzen hausturez 3.1. Banaketa bitarrak eta besteak Blažek-ek (2007) bildu eta erkatu zituen II. Mundu Gerraz geroztiko IE hizkuntzen sailkapen garrantzitsuenak;29 labur esateko, ez da hor aurkitzen Bonaparteren nahiz Zuazoren zortzi edo sei adarreko (nahiz Mitxelenaren hamabiko) eta adabegi bakarreko zuhaitzik: PIE Anatolian North IE Tocharian West IE Italo-Celtic Celtic Central IE Italic 1. Figura. IE-ren zuhaitza (Ringe 2006: 5) rri edo hizkuntza bilakabide bakar bat ere aztertzen, eta (2) Koldo Zuazoren lanak eztabaidatzen direlako edo (?), haren ondorio nagusiaren —“euskalkiak Erdiarokoak dira”— oinarrian den Koldo Mitxelenaren analisi eta ondorioak berariaz saihesten eta ezkutatzen baitira. Bide batez, jakinik xix. mendearen bigarren zatian Bonapartek —eta gai hori ukitu duten guztiek egungo egunera arte— BN bitan banatzeko izan zituen zalantzak, ez dakit Iglesiasek jarraitzaile samaldarik izan lezakeen (hizkuntzalarien artean bederen) ondokoa eransten duenean ia bi mila urte lehenagoko egoeraz: L’idée selon laquelle l’existence même des quatre dialectes historiques du Pays Basque continental ainsi que la présence de leur prolongement natural au-delà des Pyrénées (“sousdialectes” baztanais, aezcoan, salazarais et roncalais) résulteraient d’un phénomène de substrat, c’est-à-dire que ces dialectes reflèteraient l’existence des quatre tribus tarbelliennes de l’époque romaine dont l’éxistence serait attestée par l’expression Tarbelli quatuorsignani, aurait au moins le mérite d’apporter un début d’explication à un fractionnement dialectal à bien des égards énigmatique ou, pour le moins, d’éxplication malaisée (2009: 20). Azalpena (explication) zerena, ordea, azalgai (linguistiko) bakar bat ere aipatzen nahiz ukitzen ez duenean? Urrutitxo dago Andersen-ek ezarri eta edozeinek onartuko lukeen hatsarritik: A scholar who posits a substratum to explain observed features in a given language can fairly be asked to demonstrate that the given substratum language was spoken and did possess whatever features are alleged to have entered the supposed matrix language (2003: 9). Aurreko oharrek balio dute Banús y Aguirre (1990) jaunaren “euskara karistioa” eta “euskara barduloaren” iraupenarekiko ustekizunen aurka ere. 29 Egia esan, antzeko emaitzak lortuko bide genituzke Ringeren lan ezagunetan edo McMahon & McMahon-en (2005) eskuliburu argian. Bidenabar, bada hor (7. eta 8. ataletan) glotokronologiari etekin interesgarririk ateratzeko eta lexikoaz kanpoko datuekin zuhaitzak egiten hasteko saiorik; ikus §8.4. 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 166 29/10/13 09:24:56 167 DIALEKTOLOGIA DIAKRONIKOAZ ETA EUSKARA BATU ZAHARRAZ Antzera austronesiera,30 kartveliera edo bantu familiaren zuhaitzekin ere: Proto Austronesian Formosan languages (possibly more than one first-order subgroup) Proto Malayo-Polynesian Western Malayo-Polynesian languages Proto Central/Eastern Malayo-Polynesian Central Malayo-Polynesian Proto Eastern Malayo-Polynesian Proto South Halamhera/Irian Jaya Proto Oceanic 2. Figura. Austronesieraren zuhaitza (Lynch, Ross & Crowley 2002: 4) Protokartvélico Svano Lazo Mingrelio Georgiano 3. Figura. Kartvelieraren zuhaitza (Mitxelena 1964: 64) 30 Austronesieran adarkatze bikoitzarekin arazoak (oraingoz, bederen) Taiwango hizkuntza ezezagunagoekin dituzte, baina badirudi epe motxean eta ikerketa aitzinatu ahala horiek ere modu estandarrean antolatuko direla, zuhaitzak oraindik zenbait maila gorago eginaz. Bitxi gerta dakioke norbaiti irla horretako hizkuntzak milatik gora diren Pazifiko eta Indikoko, Filipinetatik Hawaira eta Ginea Berritik Madagaskarrera bitarteko guztiak baino gorago izatea familiaren zuhaitzaren hierarkian eta, hainbatenaz, garrantzitsuago aitzin-austronesieraren berreraiketan; ik. Blusten hainbat lan, Clark (1987) eta Lynch, Ross & Crowley (2002) beste askoren artean; Ross (2009) izan liteke eguneratuena. Bidenabar, ikerketa tradizio austronesiarra ez da axolarik gabekoa euskalarientzat dialektologia diakronikoa gogoko izan dezaketen neurrian: familia horren azterketarako ezinbesteko den Oceanic Linguistics aldizkariaren edozein aletan aztertzen dira horko maila ezberdinetako aitzin-hizkuntzak, honako edo harako dialekto edo hizkuntzaren kokagunea multzo labur edo zabalagoren batean, honako edo harako berrikuntzen edo arkaismoen natura edo pisua sailkapenen bat aldezteko edo aldatzeko… Egia esan, alderdi hauetan zerbait apalxeago lirudiketen arren, bada Journal of African Languages and Linguistics eta International Journal of American Linguistics-en ere gainerako kontinente horietako hizkuntza eta familietarik abiaturiko lan interesgarri eta are eredugarririk. 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 167 29/10/13 09:24:56 168 JOSEBA A. LAKARRA 4. Figura. 75 hizkuntza banturen sailkapena (Holden 2002: 796, apud Marten 2006: 48) 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 168 29/10/13 09:24:56 DIALEKTOLOGIA DIAKRONIKOAZ ETA EUSKARA BATU ZAHARRAZ 169 5. Figura. Iranieraren zuhaitza (apud Blažek 2007: 86) 6. Figura. Grekeraren zuhaitza (apud Blažek 2007: 88) 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 169 29/10/13 09:24:58 170 JOSEBA A. LAKARRA Hots, zenbat dialekto hainbat eten dira enborrarekiko, eta etenok inoiz ere ez dira altuera berean jazoak: beste hitzez esateko, IE hizkuntzalaritzan (eta austronesieran, semitikoan, bantuan, uralikoan…)31 adarkatze bikoitza aurkitzen dugu,32 ez n-koitza, dela zortzikoitza, seikoitza edo hamabikoitza. Hemendik jarraitzen da dialektoek zeinek bere data dutela eta bik —are gutxiago gehiagok edo guztiek— ez dutela halabeharrez ere data bera, edozein izanik delako bikote hori. Bonaparteren (1863), Mitxelenaren (1961/1964) eta Zuazoren (1998)-ko sailkapenetarik atera litezkeen zuhaitzak gainerako hizkuntza familia ongi aztertutakoekin erka bagenitza, diferentziak lehen begi-kolpean ikusiko genituzke: B G IGN HGN L BNM BNE Z 7.a. Figura. Bonaparte (1863) B A G IGN HGN L MBN EBN Z Aezk. Zar. Err. 7.b. Figura. Mitxelena (1961, 1964) Mend. Erd. Naf. Ek-Naf. Naf-Lap. Zub. 7.c. Figura. Zuazo (1998) IE-n (eta bere azpi-familietan), uralikoan, bantuan, austronesieran nahiz kartvelieran adarkatzea etengabea da (ez behin betikoa) eta bitarra, euskararen bakar eta zortzikoitz, hamabikoitz edo seikoitzaren aurrean. Hots, idealki bederen, ezaugarri 31 Azken honetaz ikus §5.3.ko Juha Janhunenen aipuko eskema argia. Cf. “hizkuntzalaritza historikoan hizkuntzaren banaketa dialektotan postulatzen denean, banaketa kronologikoak era bitarrean eratzen baitira, esan nahi baita dialektoak ez direla denak garai berean leherkari nuklear baten edo Big Bang-aren antzera paraleloki sortzen, su artifizialetako sonbrilen tankeran, sintaxiko arbolen zatiketa bitarren moduan baizik: dena den, honelako aferei Euskal Dialektologia diakronikoa aitzinatuago egotean ekin beharko zaie, gai hauetaz ikerketa espezifikoak etor daitezenean” (Camino 2008: 221). Hala biz, jakina. 32 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 170 29/10/13 09:24:59 DIALEKTOLOGIA DIAKRONIKOAZ ETA EUSKARA BATU ZAHARRAZ 171 garrantzitsu baten aurrean —edo, gutxiagotan, ezaugarri multzo bakar baten aitzinean—33 bi taldetan bereizi ohi dira direlako hizkera guztiak: A hizkuntza edo hizkera, delako a aldaketa hori jaso edo jasan dutenak eta B hizkuntza edo hizkera, a ez dutenak. Ezaugarri hori(ek) berrikuntza(k) d(ir)elarik, esan ohi da hori(ek) d(ir)ela bide “A hizkuntza / hizkera berezi egin da B aitzinhizkuntza edo familiatik”. Euskararen kasuan (gainerakoetan gertatzen denaren aurka), badirudi adarkatze horietako kideak behingoz definituak gelditu zirela 1863an —geroztik ez da funtsean gauza handirik aldatu—, modernoki dituzten ezaugarri eta mugetan oinarriturik, eta ez dela ageri prozesua bera, egoera moderno horretara iristeko jazo diren bilakabideen bitartez. Halaber, —eta honek duen larritasuna begibistakoa da hizkuntza historialariarentzat— IE, austronesio, uraliko, kartveliko nahiz gainerakoetan ikusi ohi dugunaren aurka, euskalkiek adin bera lukete, guztien gailurrean jarritako EBZren amaierakoa (viii-ix?, xi-xii?),34 noski.35 Nabarmena da honelako hurbilketa baten desegokitasuna, isoglosek ez soilik hedadura baizik datak ere ezberdinak baitituzte, halabeharrez eta ezin, beraz, inola ere data eta hedadura bera izan B-ren, G-ren, GN-ren… definizioetan sartzen diren (sar ditzakegun) guztiek. Hizkuntzaren sistematik atera eta hizkuntzaren geografia moldatzen duten eszenario historiko, ekonomiko edo kulturaletara bagoaz ere, zaila da onartzen EBZ-tik momentu berean 8-12-6… dialekto sortzea, gainerako familietan —askoz ere lurralde zabalagoetan, bidenabar— une jakin batean bi baino egiten ez direnean (cf. Garrett §3.4an). Hori bai, euskararena baino historia ezagunagoko familia horietan beste-bi-eta-beste-bi… amairik gabe jarraituaz doaz zatiketak, —hizkuntzalariak banaketa horietarik gutxi batzuei kasu egin nahi edo ahal izan arren—, euskalariak behinolako bakar harekin aserik edo gelditzen direlarik.36 Orain arte esandakora bagoaz, bi dialektok (ezta bi euskalkik ere), halabeharrez ere ezin du data bera izan, askozaz zailago euskalki guztiek, edozein dela ere hartzen dugun sailkapena; zehazki, soilik adabegi beretik atera eta eskaileraren maila berean 33 Interesgarriak dira Caminoren “koherentzia geolinguistikoari” buruzko oharrak (2008: 238 eta 2012: passim). Bestalde, gogora Campbellen iruzkinak (1998: 166-176) berrikuntzen pisu ezberdinaz —berrikuntza paralelo edo askeen ezdeustasunaz, esaterako— eta baita zeinahi sailkapenek duen berreraiketarekiko menpekotasunaz; ikus, orobat, Crowley (1996: 164-168). 34 Bi data hauek nik esplizitatuak dira; bata Mitxelenak eskatuari legokioke, “lehen lekukotasunak baino lehen” (cf. §1); Zuazok euskalkiak “Erdiarokoak” direla, errepikatu du hainbat tokitan (2007)-ko hitzaldiaz geroz. Orain (ikus §5) Araba eta Bizkaia gainerako lurraldeetarik lehen urrundutzat ditu baina ez du zehaztasun linguistikorik aurkezten horren froga gisa. 35 Arazo larria da hau hizkuntza historialariarentzat baina ez honentzat soilik, baizik eta baita dialektologo eta soziolinguistentzat ere, dialekto eraketak gizarte egituraren nolanahiko aldaketa edo berrikuntzarekiko zerikusia duen neurrian. 36 Banaketa bitarra ez da dialekto zatikatze hutsari (eta bakarrik horri) dagokion ikuspegi partikularren bat, edozeinek ikus lezakeen bezala, binarismoarekin lotura zuzena baitu, haren aplikazio huts (baina ez sinplea!) delarik, azken batean. Gogora Caminoren ahapaldia 32. oharrean. Arrazoi osoa du, noski, Heggarty-k (2005: 45 eta passim) dioelarik gure helburua ez dela zuhaitzak marraztea edo adarkatze bitar ederrenak eraikitzea, eta horrenbestez «no es la simplicidad analítica, sino la fidelidad a la historia real, nuestra meta en la lingüística» ondorio gisa dakarrenean. Alabaina, hortik ez da jarraitzen zuhaitzak eta adarkatze bitarrak berez txarrak direnik edota ikerketa diakronikoetako tradizio aurreratuenetan horiek utzi eta «continuum dialektalak» hobestera doazenik ere; baliteke, bestalde, hau askozaz nabarmenago agertzea —Heggartyk berak aitortu bezala— lexikoaren azterketatik fonetikarenera igarotzean. Ikus Post-en bi aipuak (146. oharrean etea 10. Figuraren iruzkinean) zuhaitzen natura eta ulerpen egokiaz. 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 171 29/10/13 09:25:06 172 JOSEBA A. LAKARRA diren bik lukete data bera, data hori bata eta bestea sortzen dituen aldaketarena baita.37 Euskalaritzan erabili ohi diren dialekto sailkapen horietarik kanpora utzi ohi da, ordea, diakronia, gainerako familietan adarkatze bikoitzaren bitartez dialektologiak eta diakroniak beren lanaren egiteko nagusitzat hartu dutelarik ezaugarrien garapenaren azterketa, aldaketan hurrenkera eta banaketa dialektalak lotuaz. Aitzitik, gure artean izan ez den jokamolde horrek ekarri ohi ditu aurrerapenak, bai datazio absolutuetan, bai (bereziki) erlatiboetan eta baita hizkuntza aldaketaren eta gizarte aldaketaren arteko erlazioaren ikerketan ere (cf. Childs 2010, esaterako), honen hizkuntzazko oinarriei dagokienez, behintzat.38 Goian IE, austronesiera, uraliko, kartveliera eta enparatuekin ikusiak euskal dialektologiaren usadio zabalduenetarik aski urruti dirudi; haatik, iruditzen zait ez ginatekeela galduan aterako diakronistak tradizio garatuagoetako ohiturak hemen ere zabal balitez: gure iraganari buruzko ustekizun eta lilura zenbait ezabatzeaz landa, historiaurrearen berreraiketarako lanabes finduagoak erdietsiko bide genituzke, batez ere Meilletek (eta Mitxelenak) hainbatetan eskatzen zuten philologie de précision harekin elkarlanean arituaz (ikus Lakarra 1997a, 1997b).39 3.2. Aitzin-hizkuntzaren aldakortasunaz eta dialektalizazioaz “Archaisme et innovation dans les langues indo-européennes” deritzon artikulu bikainean, Daniel Petit-ek (2007) hizkuntza indoeuroparren ikerketan arkaismoen eta berrikuntzen azterketaz izan diren hiru hurbilketa nagusi ditu aipagai: a) genealogikoa, “Schleicher-Leskien” deritzona, b) geografikoa, eta c) kronologikoa, “Meid-ena”. Ustez bigarrena ezagunago delarik, gainerako biak nahi nituzke aurkeztu laburki, ez baitut uste euskalaritzan arrunt ezagun eta erabiliak diren, jakinaren gainean eta beren-beregi, bederen.40 Lehendabiziko hurbilketa, usukoa eta hedatuena oraindik ere diakronisten artean, hitz gutxitan zirriborra liteke, nahiz gero bere aplikazioak arazo franko dituela ezagun 37 Beraz, eta badaezpada, zuhaitzetan adar ezberdinetan maila hierarkiko berean direnek ere ez dute adin bera eta inoiz gerta liteke maila hierarkiko oso ezberdineko atal diferenteetakoak kronologikoki hurbilago izatea zein bere adarretakoetarik baino. 38 Zuhaitzek (bitarrak izan nahiz ez izan) ezin dituzte bildu bateratze fenomenoak (Mitxelena 1976-z landa, cf., esaterako, Dimmendaal 2011: 69-70); horrek ez du ukatzen beren egokitasuna eta are lehentasuna eredu gisa (cf., hor bertan, 276-280 orr.). Hemen 109. oh. eta §5.3-ren hasieran. 39 “Dialektologo hutsek” berek ikusiko dute zer egin nahi duten, jakina. Alabaina, gainerako tradizio garatuetakoak hemen zergatik balio ez duen justifikatzea eurei dagokie eta ez alderantziz. Bestalde, Meilletengan ez zen filologiaren eta berreraiketaren arteko kontrakotasunik eta konparaketaren esparrua ez zen historiaurrea soilera mugatzen eta bai edozein hizkuntza egoeratan hedatzen, historia —lekukotasunez hornitutako hizkuntza garaia, alegia—, barne sartzen delarik. Hortaz, pasarte famatuan ez dio euskarak ez duela historiarik soilik zerekin erka ez duelako eta horrelakorik aurkitu bitartean. Hobeto esan, hori “lehen lekukotasunetatik xx. mendera aldaketa esanguratsurik” ez dela euskaraz izan esan ondoren ateratzen du ondorio gisa. “Protasi” hori (egiazko den nahiz ez den) ahaztuak dakar, ene ustez, Meilleten ideiak konparaketaz eta berreraiketaz zuzen ez ulertu izana gure artean (cf. Chambon 2007). Bidenabar, egile honek erakusten duenez, erromanistika ez da eredugarri gertatzen euskal gramatika historikoarentzat, baina liburu horretan bertan bada hainbat eredu erabilgarri IE familiatik landa ere. 40 Caminoren dialektologiaren alderdi kronologikoari buruzko lanean (2008: 214hh) bada Leskienen aipurik eta baita berrikuntzen nagusigoari buruzko hainbat ohar zuhur ere; gogora lan honen 3. oharrean bildutako haren asmoak. 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 172 29/10/13 09:25:06 DIALEKTOLOGIA DIAKRONIKOAZ ETA EUSKARA BATU ZAHARRAZ 173 izan Leskienek berak xix. mendearen akaburantz aldarrikapena egin zuenetik: hizkuntza ahaidetuak edo dialektoak taldeka ez dira komunean dutenagatik hartzen —usuenik, aitzin-hizkuntzatik datorrenagatik, alegia— baizik eta batzuk (baina ez enparatuek) jatorriko egoeraz geroztik hartu dituzten ezaugarriengatik. Hortaz, berrikuntzak izango dira ikergai nagusi, hautapenen eta arkaismoen kaltetan. Alabaina, aski goiz —Meilletek 1908rako, argiro egiten ditu bereizkuntza horiek— ikasiko dute ikertzaileek berrikuntza guztiek ez dutela pisu bera: berrikuntza bera bi dialektotan izatetik ez da beti jarraitu ahal noizbait izan dela X aitzinhizkuntza, zeinetarik bi dialekto horiek atera diren eta ez gainerako guztiak. Horrela litzateke soilik berrikuntza komuna dela erabakitzen balitz, baina sarritan gertatzen da garapen paraleloak, askeak, izatea bai bata bestetik hurbil, bai urruti, diren dialekto zein hizkuntza ahaideen artean.41 Are gehiago, Meilletek hiru murriztapen eransten dizkio Leskienen hatsarriari: “contrainte d’antiquité”, “contrainte de singularité”, “contrainte de proximité”. Horien artean lehena bide da garrantzitsuena: sailkapenetarako, aitzinhizkuntzak dira kontuan hartzen direnak eta ez duela lau milurteko historikoki lekukotutako hizkuntzak eta dialektoak; indoiranioa, demagun, ez da berreraikitzen hindi modernoa eta kurduera erkatuaz, ezta duela hiru bat mila urtetako sanskritoa eta avestikoa alderatuaz ere, aitzin-indioa eta aitzin-iranioaren gainean baizik. Euskararen kasuan, ikustekoa litzateke zer AE modu berreraikiko genukeen, demagun, xxi. mendeko Altzürükü eta Arratzuko euskara soiletan oinarriturik, eta ez (gutxienez) B zaharrean eta Z zaharrean edo, hobeki, aitzin-B-n eta aitzin-Z-n. Bakantasunaren irizpideak, gainera, behar du frogatu delako ezaugarri komunak ez direla arruntegiak eta, horrenbestez, ezin direla halabehar hutsez azaldu;42 azkenik, beharrezkoa da hurbiltasuna momentu egokian izatea, berrikuntzak dialektoen edo hizkuntzen artean garapen paralelotzat, asketzat, hartu ez daitezen.43 Geroztik, beste muga eta oztopo asko jarri izan zaizkio Leskienen hatsarriari: 1. Berrikuntza positiboen, negatiboen (= galeren) eta eraldaketen artean, lehen sailekoek eta azkenekoek dute pisua, baina ez bigarrenek, horrelakoetan halabeharraren (→ garapen askearen) aukera % 50ekoa baita. Adibidez, GN-k /h/a x. menderako galtzea berrikuntza dugu, bai, baina horregatik ez digu asko balio dialekto hori gainerakoetarik bereizteko; gorde edo galdu, aukerak % 50ean baitziren; are, gutxiago, h-gabeko aldameneko erromantzearen eraginez izan bada galera,44 Mitxelenak iradoki bezala. 41 Hau ehunka urteko diferentziak dituzten familia bereko hizkuntzetan gerta liteke, “deribaz” ere inoiz hitz egin izan delarik honelako kasuetan; cf. LaPolla (1992, 1994) tibeto-burma familiako zenbait kasuz eta Fortescue (2006) Ameriketako hizkuntza batez (wakashan). 42 Meilletentzat —arrazoi osoz— erkaketan beti halabeharra zen arrisku eta are etsai nagusi (cf. 1925, passim eta beste hainbat lan); hortik lat. duo : arm. erku ezagunak bezalako kognatu antzik gabeei emandako garrantzi erabatekoa, begi-kolpe hutsez ustez nornahik antzeman litzakeenen gainetik; hau da De Lamberterie-k (1998) “la loi Meillet” deitu duena. Hots, Mitxelenak usu errepikatu bezala, homologiak dira axolazko diakronian, ez analogiak. 43 Meilletek, bestalde, berrikuntza / arkaismo erabakitzeko garatu eta famatu zuen erregulartasun / irregulartasun irizpidea ere; euskarazko adibide batzuetarako ikus Mitxelena (1963) eta (1964). 44 Cf. “[In evaluating features] they may represent an innovation diffused into both languages from a source external to both; this situation is also not of any use in establishing a subgroup” (Bowern & Koch 2004: 10). 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 173 29/10/13 09:25:06 174 JOSEBA A. LAKARRA 2. Ezaugarrien naturari dagokiona: lexikoak ez du asko balio dialektoak bereizteko, oso aldakorra eta mailegaerraza baita. Bestalde, definizioz, hitz bat aitzinhizkuntzan ez dela izan frogatzea ia ezinezko da eta, beraz, baita segurtasunik izatea ere hori geroztiko berrikuntza dela esateko. 3. Lekukotasunen natura: oso garai diferenteetako lekukotasunak dira hizkuntzetan eta hizkuntza familietan eta, beraz, horien balioa ere ezberdina da aitzinhizkuntzaren eredu gisa. Adibidez, guztiz nahasgarri litzateke K. aurreko II. milurteko anatolikoaren edo grekeraren berrikuntzak eta soilik K. ondoko xv-xvi. mendeko lituanieraren edo albanieraren lekukotasunetakoak erkatzea: Pour évaluer correctement les innovations de chaque groupe linguistique, il faudrait pouvoir fixer l’image des langues indo-européennes à une époque identique pour toutes les langues, idéalement à l’époque de leur différenciation initiale, mais notre documentation ne nous permet pas de le faire avec précision (Petit 2007: 25). Gure kasuan lekukotasunak oso asimetrikoak dira, dakigunez: xvi. mendean baditugu B-n, A-n, L-n eta BN-n, xvii.ean (hasieran) GN-an eta (amaieran) Z-an, xviii.ean G-n (luzera batekoak, bederen) eta xix-aren bigarren zatian Err-en. Gainetik, xvi. mendearen akabuko RS-en euskara beren ohiko datak baino mende bat edo mende eta erdi lehenagoko bide da, orobat Bela, Zalgize edo Oihenarten errefrau bildumetakoa.45 Beraz, B-ko eremu bateko (mendebalde muturreko) euskarak 500 urtetik gorako historia du, zerbait gutxiago Z-ek, G-ko eremu askotakoak 200-300 ingurukoa eta Err-koek 150ekoa. Honi gehitu behar zaio barneko eten zenbait: BN-ekialdekoa 1545ean lekukotzen da, bai, baina gero bi mende eta erdian (Lopezganaino) ia berriro ageri gabe; aurki, antzeko zerbait esan ahalko da Err-ri buruz, 1616ko gutunak erabilgarri bilakatzean (ikus Bilbao et al., prestatzen).46 Gertakari hauek ez ote dute izango edo izan beharko, bederen, inongo eraginik —alde batera zein bestera— euskal dialektologia diakronikoan? (cf. Camino 2012: 5).47 4. Hurbiltasuna: bi hizkuntza edo dialekto aitzinhizkuntza partikular beretik badatoz, noizbait bata bestearen aldamenean zeuden. Hori frogatu ezin bada, berrikuntza paraleloak bide dira.48 45 Bada honen erakusgarririk Céline Mounoleren 2011ko tesian lekukotasun horietako aditzaren azterketan; cf. Lakarra (1996c), (1997a) eta Lakarra & Mounole (2012). 46 Ez naiz ahanzten Garibairen eta Isastiren bildumez (ikus Lakarra 1996c) baina horietan —Garibairenetan, bereziki— arkaismo gutxiago aurkitu uste dut. “Bretañako Kantorea” bere egituragatik ez eze bere hizkuntzagatik ere (egitura eta metrika-eza landa) nabarmena iruditu zait beti (cf. Lakarra, Urgell & Biguri 1983: I, 31), ezin izan litekeela xv. mendearen akabuan sortu eta mende bat geroago paperean jasoa. 47 Cf. Schmidt (1992) aurkikuntza berrien eraginaz aitzin-IE-ren eta horren barneko azpifamilien berreraiketan. Gure kasuan zaila da ikusten zein aurkikuntzak eragin duen AE-ren berreraiketan aspaldiko Luchaireren akitaniera eta Erdiaroko lekukotasunenaz geroz: RS-ren aurkikuntza xix. mendearen akabuan, Landucciren hiztegiarenak xx.aren erdialdean eta Lazarragaren eskuizkribuarenak xxi.aren hasieran izan dute aparteko eraginik Mendebaleko euskara zaharraren eta, beharbada, EBZ-ren berreraiketan. 48 Irizpide hau, bidenabar, ez dakit zergatik ezin aplika dakiekeen urruneko mailegutzaren edo “antzekotasun indeterminatuen” azterketei. Ikus, adibide argi baterako, Traskek (1996) aipatu hawaierazko eta greziera zaharreko formen antzekotasunak; de Hozek (2005, 2009, 2010-11, 2011) arrazoi badu iberierak ama-hizkuntza bezala betetako lurraldeaz (Alacant eta Valentziaren zati bat, ez gehiago) antzeko zerbait esan ahal da euskarazko eta iberierazko paralelismoez ere; ikus Lakarra (2010a) eta abian diren (2012d-e). 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 174 29/10/13 09:25:06 DIALEKTOLOGIA DIAKRONIKOAZ ETA EUSKARA BATU ZAHARRAZ 175 5. Datu atomistak: usu, ezaugarri solteetan bat etortzea lehenetsi ohi da, sistema osoaren erkaketaren gainetik. Zer zentzu luke, esaterako, beste dutelako biek, Z eta B bateratzeak? Hasteko, ez dira bakarrak (hor dira Err zati bat, A eta G, gehi Luzaide bederen) —gainetik, Z-k badu enparaturik— eta, batez ere, beren fonologia eta morfologia, geografiaren logika jarraikiz, enparatuko edozein dialektorenak baino urrutiago dira —arkaismoak baztertu ditugunean, bederen— eta inori ez zaio bururatu, dakidanez, noizbait B eta Z mugaide izan direnik. Zer pisu du, beraz, aipatu anekdota horrek?49 6. Ez dira ezberdintasun eta dibergentziak kontuan hartzen berdintasun eta konbergentzia hutsak baizik. 7. Berrikuntza hutsetan oinarritua da sailkapena; alabaina, Watkinsek erakutsi zuen lan klasiko batean inoiz arkaismo zenbait gordetzeak dialekto edo hizkuntza batzuek gainerakoen aurrean duten nortasuna erakuts lezakeela: “If two languages agree in mantaining the productivity of a given structural feature, rather than replacing it by something else, we may well have in this retention a primary dialectal datum” (apud Petit 2007: 27). Egia da Watkinsen hatsarri honek bere indarra kasu mugatuetan gordetzen duela, funtsean dialekto gehienek berrikuntza negatibo bat egin dutenean eta gutxi batzuek hori gorde; arkaismo garrantzitsua litzateke gutxi horiek lotzeko. Horrela dirudi, esaterako, euskaraz /l/ eta /n/ ondoko ahoskabea ahostuntzea: nafarreraz hasi eta mendebalerantz, berrikuntza hori gauzatu da ohiko ikuspegian, ez aldiz, zubereraz eta erronkarieraz; gorde omen duten arkaismo honek gainerakoen aurrean nolabaiteko —oso aspaldiko— batasun bat erakutsiko luke (cf., ordea, §5.2 Mitxelenak aurkeztu zuen azalpen alternatiboaren garapenerako; orain Z eta Err berritzaileak izanik beren arteko lotura are sendoagoa da). Meidek “denbora-espaziokoa” deitu ereduaren bitartez aurreko hurbilketen zenbait akats saihestu nahi izan zuen,50 aitzinhizkuntzak (berarentzat IE) benetako hizkuntza gisa ikertuaz. Hots, metodo konparatuak, halabeharrez, aitzinhizkuntzei ematen dien itxura bakar eta bateratuari aitzi, Meidek aitzinhizkuntza horren heterogeneikotasuna nahi du plazaratu hasieratik bertatik. Izan ere, premia hori aspaldidanik ezaguna den arren konparatisten artean, ez da behar bezala gauzatu ikertzaileen lanean eta Meidek, urrats bat aitzina emanaz, praktikara eraman nahi izan ditu gogoeta edo analisi teoriko horiek. Aitzin-IEak, edozein hizkuntza naturalek legez, hiru eratako ezaugarri linguistikoak izan bide zituen: 1) norma linguistikoari dagozkionak, 2) arkaismoak eta 3) berrikuntzak. Meiden ustez, hizkuntza historikoen arteko ezberdintasun nagusiak hiru sail horietako ezaugarriek hizkuntza jakin batean izan duten konbinaketen bilakabideei zorko litzaizkioke: batek (H1) arkaismoak eta normari dagozkionak galdu eta berrikuntzak garatu ditu; besteak (H2) bai normare49 Bidenabar, esan dezadan beste B eta Err-Z-n ageri delarik eta ber(t)ze erdi aldean “muturretako irizpidearen” euskarazko salbuespenik ezagunenetarikoa dugula, ez baita ikusten nolatan lehena izan litekeen bigarrena baino zaharrago. Alabaina, ez bide da horrelakorik: *ber-tz-te batetik abiatuaz eta tarteko *berzte-tik bi emaitza ezberdin onartuaz (*berste / berze, cf. guzti > guzi); ez da, beraz ez euskal fonetikaren ez neolinguisten irizpide horren aurkako ezer. 50 Espainian inoiz antzeko ideiak —baina ez horren landuak, dakidanez—, aurkeztu izan ditu Adrados-ek, eta are aldarrikatu ere du bere lehentasuna Meidekiko (ik. 1987: 37, 398, etab.). 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 175 29/10/13 09:25:07 176 JOSEBA A. LAKARRA nak eta bai berrikuntzak gorde, arkaismoak galduaz; hirugarrenak (H3) arkaismoak eta norma galdu eta berrikuntzak gorde eta garatu eta azken batek (H4) bai arkaismoak, normak zein berrikuntzak gorde.51 Adibide ulerterraz baterako, har dezagun nork-aditz irrealetako laguntzaileen banaketa historikoa, batetik, eta B, L eta Z dialektoak —zaharrak eta modernoak, hauen lekukotasunetan aukera baita, zorionez— bestetik; xehetasun gehiago hurrengo baterako utziaz, ondoko taula ateratzen zaigu: (1) *ero (2) *ezan (3) egin BZ BM LZ LM ZZ ZM – + + – – + + + – – + – + + – + + – Dialekto horietan gertatu ezaugarri konbinazioak ondokoak lirateke: BZ BM LZ LM ZZ ZM 2/3 3 1/2 2 1/2 1/2 Hots, Meiden irakurketa diakronikoa honelatsu bide litzateke: BZ-ak EBZ-ren norma eta berrikuntza hartu du eta BM berrikuntza hutsarekin gelditu da, norma galduaz; LZ-k EBZ-ren arkaismo zein norma hartu du, baina LM-k arkaismoa utzi du, norma hutsa gordeaz; ZZ-k eta ZM-k, azkenik, gorde egin dituzte EBZ-tik hartutako arkaismo eta norma.52 Aurrekoa osatuaz, Meidek hurbilketari kronologia eransten dio: hizkuntzen ezberdintasunaren arrazoi nagusietako bat horietako bakoitza aitzinhizkuntzatik momentu ezberdinetan banatzea da; izan ere, Meidentzat banaketa guztiak bitarrak dira eta, horrenbestez, hizkuntza bakoitza IE-tik berezi denean honek eraketa ezberdina luke (hots, norma, arkaismo eta berrikuntza konbinazio ezberdinak) une bakoitzean. Esaterako, A bereiztean aitzinhizkuntzan joera berritzailea zen x, beranduago aitzinhizkuntzatik B urruntzean, x norma bilakatua zen; C-k bereiztean berarekin eraman zuen y arkaismoa D enparatuetarik urrundu zenean ez zuen dagoeneko holakorik aitzinhizkuntzak eta, beraz, ezin hark jaso; E-n normatzat hartu zen w geroztik banatutako F-n arkaismo gisa jasoko da… Horrenbestez, delako fenomeno bat hizkuntza bakoitzak zein une eta egoeratan hartu duen ikertu beharra dago eta horrela hizkuntza familiaren hierarkia eta kronologia lortu. Berriro ere nork-aditzetako laguntzaile irrealen adibidera jo bageneza eta haren irakurketa diakronikoa egin, ondoko hurrenkera diakronikoa aterako litzaiguke: 51 Petitek markatu legez, bi eratakoak falta dira Meiden sailkapenean: H , arkaismoak baino gorde 5 ez dituena eta H6, arkaismoak eta berrikuntzak baino gorde ez dituena, norma galduaz; izan ere, egiantza gutxieneko konbinaketak dira eurok. 52 Ikus §4.6ko zenbait ahapalditan antzeko analisi bat datiboko laguntzaileez. Badaezpada ere, ezaugarri hauei buruz baino ez naiz ari eta ez delako dialekto horien “izaeraz”, ez baitakit hori zer den, zehatz aztertu eta pisatu ezaugarri banakaren joerez landa. Kasu hau hartu badut —testuan beheraxeago ikus litekeenez— “hautu” erlatiboki anekdotikoak “berrikuntza” esanguratsu eta emankorren kate bilaka ditzakegulako izan da, Meiden ereduarekin besterekin baino hobeto, beharbada. 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 176 29/10/13 09:25:07 DIALEKTOLOGIA DIAKRONIKOAZ ETA EUSKARA BATU ZAHARRAZ 177 1. 2. 3. 4. *elon [> *iro] aditzaren gramatikalizazioa laguntzaile moduan (orokorra), ra- aurrizkiaren [< *elo(n)] gramatikalizazioa (orokorra), *ezan aditzaren gramatikalizazioa laguntzaile moduan (orokorra), *ero(n) laguntzailearen galera (Mendebaleko eta Erdialdeko euskararen berrikuntza), 5. egin aditzaren gramatikalizazioa laguntzaile gisa (Mendebaleko euskararen berrikuntza), 6. *ezan laguntzailearen galera (B-ko eta A-G-ko hizkera batzuen berrikuntza).53 Ikertzaileek Meiden ereduak abantaila handia zuela ikusi dute, IE-ri bere barnetiko heterogeneotasuna aitortzen baitzaio (norma, arkaismo eta joera berritzaileekin) eta usuenik, berreraiketan ahantzi egin ohi den sakontasun kronologikoa ere analisiaren muin-muinean kokatzen baitu. 3.3. Zuazoren sailkapena eta dialektologia diakronikoa 1998ko euskalki sailkapenean jarraitu nahi zituen irizpideak hasiera-hasieratik garbitu zituen Koldo Zuazok, benetan eskertzekoa dena alde guztietarik:54 berak “berrikuntzak (edo berrikuntza izan daitezkeenak)” berezi eta “alde batera” utzi zituen arkaismoak (1998: 192).55 Bestalde, erabilitako ezaugarri kopurua (108), Bonaparterena (74, Zuazoren kontuen arabera) baino % 50 zabalagoa eta askozaz koherenteagoa dugu, Printzeak denetariko ezaugarriak (arkaismo, berrikuntza, hautapen) hartu baitzituen bere mapen oinarri. Zuazoren hainbat ondorio, dela euskalki kopuruaz —sei, bost dagoeneko, azken hiztun zaraitzuarrak desagertu ondoren—, dela euskalkien egitura orokorraz —Mendebalde [B + A + Goierri] – Erdialde – Ekialde [Z + Err + Zar]— eta, orobat, beste hainbat puntuz (eremu bakoitzaren ezaugarri definitzaileez, guztiaren buru), hain ezagun dira euskal gauzetan zaletuen artean non ez den hemen errepikatzeko premia gorririk. Esan beharrekoak ahal bezain labur eta garbi esateko, bi gauza ditut Zuazoren saio horretaz (eta horri lotutako ondoko urteetakoez) adierazteko: bata, lan erral53 Badirudi zenbait hautu berrikuntza bilakatzea egingarri dela, historia ezaguneko hizkuntzetan usu gertatu bezala (cf. Camino 2008: 228): “Eginkizun dagoen beste azterketa bat, ekialde zabaleko eta murritzagoetako ezaugarrien alderdi kronologikoa alderatzea da, hau da, aztertzea ea Zuberoa-Erronkarietan ibiltzen diren ezaugarri berriak zaharrago ala berriago ote diren ekialde zabalagoan ibiltzen diren ezaugarri berriak baino”. Eta oharrean erantsirik, “Hautuekin ere berdin egin liteke, baina hartara, hautu horiek berrikuntzak direla aitortzen arituko ginateke inplizituki” (Camino 2012: §8.5). Cf. aurreko oharra. 54 Bonaparterekin alderatuaz, esaterako; Mitxelenak eta bestek usu markatu bezala, Printzearen irizpideak han-hor-hemen bildu beharra dago (cf. Elordui 1994). Mitxelenari berari dagokionez (cf. FHV, Sobre el pasado), aski diferentea da bere irizpideen aldetiko berrikuntzei dagokienez —Aez, Zar eta Arabako euskara gehitzen ditu, Azkuek dagoeneko gehitu Err-en gainetik— eta enparatuez; hauetan Bonaparteren zordun izanik, printzeaz esandakoa aplika bide dakioke hari ere. 55 Cf. “This notion of subgroup relies on genetic relatedness and common innovation; however, there are subgrouping models which are defined not by innovation but by the common presence or absence of certain features. Such a model —Bonaparterena, demagun— is phenetic, that is, it relies on common features but not common inheritance. Crucially, cladistic linguistic classification relies on reconstruction and the relative chronology of those reconstructed changes, whereas phenetic classification simply relies on relative difference or similarity” (Bowern & Koch 2004: 3). 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 177 29/10/13 09:25:07 178 JOSEBA A. LAKARRA doi, eredugarri eta baliagarria dela guztiontzat hainbat aldetatik eta, bestea, ez naizela ados oinarrietan, hots, irizpideetan. Nago —baina hau argi eta erabaki bezate dialektologo eta hizkuntzalari sinkronikoek— ezin deskriba litekeela egokiro hizkuntza/ dialekto baten egoera sinkronikoa berrikuntza hutsen bidez, hautapenak eta arkaismoak alde batera utziaz, delako hizkera hori zenbait ezaugarri hautaturen gehiketa bailitzan hartuaz eta ez sistema oso bat. Are gehiago, sinkronian bertan ere, edozein elementuk ez du berdin balio, ezta berrikuntzen artean ere, are berrikuntza bereizleen Sancta Sanctorum-az mintzo; gutxiago diakronian, jakina, aurreko ataletan ikusi dugunez. Watkinsek aspaldi (1966) esana utzi zuen horrelako ikuspegi bat zaharkitua —estrukturalismo aurrekoa— dela.56 Baina hasieran bertan esan dudanez, ni ez naiz dialektologoa edota ez bederen dialektologo sinkronikoa; beude, beraz, arrazoiketa hauek horretan aditu direnentzat. Nire ezadostasunak pisuren bat badu, nagusia —eta ez neure burutazio hutsen bati zor zaiona, dagoeneko ikusia daramagunetik datorkeena baizik— alderdi diakronikoan datza: zalantzarik gabe, gauzak ez dira horrela egiten hizkuntzalaritza molde honetan, eta ezin uka dialektalizazioa —“euskalkien jatorria” zein beste edozerena— alor horren arduren artean sartzen dela. Hemen, hasteko, sailkapenak bitarrak izan ohi dira (ahal delarik, bederen), binarismoa baita oinarri hizkuntzalaritzan, nonahi eta zernahitan. Baina —eta hau gure artean izango da berri, izatekotan, ez ofizioko diakronisten artean— berrikuntza guztiek ez dute pisu bera, horiek oro gehienetan arkaismoek eta hautapenek baino pisu gehiago izan arren. Hots, berrikuntza zaharrenek dute pisu larriena; azken buruan delako berrikuntza zahar batek du pisu guztia, hori izan baita Xdialekto edo X-hizkuntza -X-etik bereizi duena b2, b3… eta bn-k eten hori are ebaki nabarmenago bilakatu baino lehen (cf. Bowern & Koch 2004, §5.2ean).57 Isoglosa bakoitzak bere geografia eta historia propioa baditu, nekez etorriko dira bi bat, eta are gutxiago dozena bat edo hamar dozena: hizkuntzalariak edo filologoak erabaki (eta azaldu) beharra du ezinbestean zeri lotzen zaion eta zergatik, baina hau edozein historialariren jardunaren betidaniko patu latza baino ez da. Aurrekoak aipatu ondoren, ezin amai nitzake gogoeta hauek gogoratu gabe arkaismo komunek —are dialekto bakar baten arkaismoek ere— izan dezaketen garrantzia dialekto edo hizkera jakin baten nortasuna sendotzeko orduan; alabaina, ohar bedi garrantzi hori postfactum dela, ez dialekto-sortzaile lanetan, izan ere lanbide horretan ez baita berrikuntzak —berrikuntza zaharrenak, berriro ere diot— ordezka litzakeen ezer.58 56 Hiztunentzat ere gauzak horrelatsu bide dira: gure aittitte Gregoriorentzat “Meatarrak” (= Mendatakoen erara euskaraz mintzo zirenak) astua esaten zutenak ziren eta Mungia aldekoak arean bere ziotenak; Arratzutik begiratuta —han astoa esaten da eta aspaldian ez da arean (bere)-rik— batean berrikuntza jakin bat —ez guzti-guztiak eta maila berean— baina bestean arkaismo bat ziren ezaugarri bereizleak. 57 Honek ez du kentzen delako ezaugarri hori gero galtzea, aldatzea edo beste dialekto batzuetara hedatzea eta dialekto bat bere izaera berezia eman dion ezaugarriaz gabetzea eta desagertzea ere. Hau guztia ez da harrigarri dialektoak (hizkuntzak bezala) betidanikoak eta betirakoak ez direla onartzen dugunontzat. Ikus §5.3-ko oharrak zuhaitzetako marra bertikalen eta gainerakoen arteko errotiko ezberdintsunaz. 58 Cf. “Lo que precede tendría mayor valor si, cosa que no ha ocurrido en realidad, la evolución de los dialectos vascos hubiera tenido lugar en espacios inconexos, después de su separación geográfica (…) Pero, tal como se han dado las cosas entre nosotros, las coincidencias, y esto es algo más que mera sospecha, están lejos de proceder todas de una herencia común. Bien al contrario, sabemos o creemos saber por indicios internos o externos a la lengua, que en buena parte son la consecuencia de innovaciones compartidas por todos los dialectos, vizcaíno incluido” (Mitxelena 1981a: 304-5). 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 178 29/10/13 09:25:07 DIALEKTOLOGIA DIAKRONIKOAZ ETA EUSKARA BATU ZAHARRAZ 179 3.4. Garrett dialekto eraketaz Dialektoen arteko bereizkuntza garbiak izateko horiek erabiltzen dituzten jendeen arteko eten espazial nabarmenak dira beharrezko, noski; ez dirudi, ordea, horrelakorik izan denik, salbuespenak salbuespen, euskaldun taldeen artean.59 Harrigarri ere bada, horrenbestez, difusio fenomenoez eta euskalkien arteko mailegutza prozesuez eskura dugun baino berri eta xehetasun gehiago ez izana.60 Andrew Garrettek (1999) hego-mendebaleko indoeuropar hizkuntzak aztertzean ohar gogoangarriak egin dizkio IE familiaren banaketa irudikatzen duen zuhaitzari eta hark familia horren inguruan egindako gogoetak —mutatis mutandis— baliagarriak izan litezke gurean ere. Lehenik eta behin, Garrettek zera galdetzen dio bere buruari, zenbait sailkapenetan zergatik diren hainbat adar primario: Garrettek markatzen duenez —Traskek (1996: 369) bere eskuliburuan legez, bidenabar—, ez da sinesteko inongo gertakari historiko soilek —ezta inongo aldaketa linguistikok ere, gehi genezake— delako hizkuntza egoera batu bat dozena bat edo dozena eta erdi hizkuntzatan (edo 6, 8, 12 euskalkitan) behingoan zatitzea. Bestalde, grekera, zeltikoa eta italikoa oinarri hartuaz, Garrettek erakutsi du inoiz argudia litekeela aitzinhizkuntza batetik datozkeen hizkuntzek (edo dialekto batetiko Petitek dioskunez dialektoak sortu ziren momentuan behar genituzke erkatu, hau gehienetan ezinezko edo oso zail gertatu arren: Pour évaluer correctement les innovations de chaque groupe linguistique, il faudrait pouvoir fixer l’image des langues indo-europénnes à une époque identique pour toutes les langues, idéalement à l’époque de leur differénciation initiale, mais notre documentation ne nous permet pas de le faire avec précision. (2007: 25) Hurbilketa hau Caminok (2008: 223) “aktualista” deitutakoen erabat kontrakoa da, noski. Interesgarria da Heggartyren ondoko gogoeta soilik dialektologia modernotik —edo batez ere hortik— abiatutako diakroniaz: Siempre que el análisis se enfoque únicamente en variedades supérstites de una familia lingüística se corre el riesgo de falsear la realidad histórica de la misma. Europa ha vivido en los últimos siglos un proceso similar de extinción de variedades intermedias, aunque en este caso principalmente por un proceso de estandarización en torno a una variedad de mayor prestigio social. Si comparamos únicamente las lenguas estándar que a este proceso supervivieron, nos quedamos con árboles engañosamente sencillos, compuestos de lenguas netamente distintas, para familias como la romance, la germánica y la eslava. Más bien, en cada caso la verdadera historia fue una de muy lenta y duradera fragmentación en inmensos continuos dialectales desde sus inicios hasta la muy tardía aparición de los estados nacionales (2005: 50). Mutatis mutandis, Lakarra (1986b)-n erakusten da euskaraz izandako antzeko fenomenoa literatur hizkerekin eta hortik sortu den zenbait dialektoren arteko (B eta G-ren, bereziki) urruntasunaren lilura. 59 Beti ere Ameriketako eta lehenago Sibiliako edo beste EH-tik kanpoko taldeen kasuak alde batera utziaz; orobat Corominasen (1960; ikus orain Salaberri 2011) toponimia azterketen bidez ezagutzen ditugun Erdiaroko Pirineoetako euskaldun multzoak. 60 Ez dut horien artean kokatzen Azkuek eta bestek aipatu izan dituzten aditz-laguntzaileen “salerosketak” (cf. §4.6). Hemen ere gogotan izatekoak lirateke mailegutzaren hierarkiak eta badirudi lekukotasun idatziak hor ez balira ere, marka gramatikalak mailegatu orduko aurretiaz lexikoan eta bestelakoetan zor handiak beharko lituzketela egin beren artean euskalkiek. Alabaina, izan, bada horrelakoen arrastoren bat edo beste: esaterako, zuberera zaharrean eitzi lekutzen da (Bela, Zalgize) —B-ko itxi < etxi < *eitzi-ren pareko— baina ützi dugu soilik beranduago. Z-ren lege fonetikoek lehendabizikoa dutenez jatortzat han, ez bigarrena, ützi beranduago beste euskalkiren batetik hartutakotzat jo behar genuke. 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 179 29/10/13 09:25:07 180 JOSEBA A. LAKARRA hizkerek) ez dituztela betetzen ezaugarri definitzaileak; hots, aitzinhizkuntzaren berrikuntza bereizleak ez direla agertzen haren ondoko hizkeretan, behar lukeen bezala. Gainetik, egile honen ustez, delako dialekto greko, italiko edo zeltiko batek hasieran ez zuen gero grekeratzat, italikotzat edo zeltikotzat sailkatuko zen enparatuko edozeinekin beste taldeko zeinahirekin baino lotura gehiago: What is crucial in this model is that at some early date — say, at the beginning of the second millennium BCE — the dialects that were to become Celtic, or Italic, or Greek, shared no properties that distinguished them uniquely from the other dialects. The point is not simply that innovations could spreads from one Indo-European branch to another: this is well known. The point is that while there was linguistic differentiation, the differentiation among dialects that were to become Celtic, for example, was no more or less than between any pair of dialects. At this time, there was no such thing as Celtic or Italic or Greek (Garrett 1999: 6). Haren ustez, zeltikoa, grekoa eta italikoa gero osatu dira eta ez du, bada, inongo zentzurik galdetzeak IE batasunetik zein bide eta noiz egin duten inoiz izan ez diren (edota etorkian izan ez diren) herri zeltiko, greziar edo italikoek: I am not rejecting the Stammbaum model in favor of the wave model, and I am not saying that Proto-Indo-European was a dialect continuum, or that Indo-European is the result of convergence, or anything along those lines. What I am saying is this: there is no clear evidence for a historical — that is to say, in the technical sense of the term, a genetic — Celtic or Italic or Greek subgroup of Indo-European. These do not correspond to nodes of an Indo-European Stammbaum. On the contrary, sometime in the third or second millennium BCE, the Indo-European dialects of western and southern Europe formed a continuum. (…) But there is no reason to assume that the ancestors of the later Celtic or Italic languages, or of the Greek dialects, shared any exclusive set of innovations defining them as distinct subgroups of Indo-European (Garrett 1999: 6-7). Indoeuropar familiak omen lituzkeen dozenatik gora adarrak (baina cf. §3.1) “is nothing more than a historical mirage”, bada, eta hori azaltzeko lehen aipatu bateratze eta hedadura berankorrez landa, hara Garrettek adarkatze anitz eta bakarraren gehi dialekto historikoen betierekotasunaren ziotzat dakarkiguna: It is a truism that the discovery of Indo-European and the fondation of the academic field of linguistics were substantially fuelled by nationalism. I suggest that the nationalist ideologies lurking behind our field refract the same sociological forces that shaped its object of study. Our conception of Indo-European emerged from the analysis of national literatures and cultural traditions, and the canonical branches of the family emerged through the creation of national identities. On the view of Indo-European dialectology I have sketched, the existence of Greek is a by-product of the formation of what we may call Greek national identity. Through a series of mutual linguistic influences, this facilitated the dialectological coalescence of the set of Indo-European dialects we now call Greek. The ironic point, if I am right, is that the supraregionalizing force underlying the study of Indo-European is at the same time responsible for obscuring the true nature of its family tree (Garrett 1999: 7).61 61 Ez da ahaztekoa ondokoa ere: “This approach to the Indo-European dialectology should not change the practice of historical reconstruction and analysis, but it does have several virtues apart from any purely evidentiary justification” (ibidem). Zeltikoari buruz —beste askoren artean—, ikus Sims-Williams (1998a) eta baita haren (1998b) eta (2012)-ko hainbat ohar interesgarri. 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 180 29/10/13 09:25:07 DIALEKTOLOGIA DIAKRONIKOAZ ETA EUSKARA BATU ZAHARRAZ 181 Ikerketa monografiko eta patxadazkorik merezi lukete Garretten iradokizunok euskal dialektologia sinkronikoan eta diakronikoan izan ahal duten paralelismoez eta azaldu ahalko lituzketen hainbat fenomeno bitxi “gure-gureez”. Ikustekoa litzateke, demagun, zerk bultzatuko gintuzkeen Goierriko euskara edo Urolakoa xiii. mendean gipuzkeratzat hartzera, Hernani eta ekialdeagokoarekin, eta ez Hegomendebaldekotzat edo Araba-iparraldekotzat, Araia eta Oñati aldekoarekin, hurrenez hurren; ba ote gipuzkerarik xviii. mendera arte? Lapurterak ba ote du (eta noizdanik edo noiz arte?) hizkuntzazko nortasunik (cf. §5.1-n amaierako oharrak)?62... Halaber, xix. mendearen erdi alderantz egiten den Espainiako lurralde (“provincia”) antolaketak ez ote du zerikusirik Bonaparteren sailkapenarekin, dialekto izenetarik abiatuaz?63 Geroago Sabino Aranak sei nazio euskotarrak, zein bere hizkuntzarekin (= “euskalkiarekin”) aldarrikatzen ditu, bai iraganeko eta baita etorkizuneko Euzkadirentzat: Lo que procede, en mi opinión, es componer dentro de cada región euskeriana que haya sido antes estado autónomo y se halle en la posibilidad de volver a serlo algún día, un dialecto general, formado con los elementos menos alejados de las formas orgánicas, esparcidas aquí y allá, en los diferentes subdialectos (…) y que ese dialecto así elaborado no sea patrimonio exclusivo de la literatura y la clase elevada de la sociedad, sino habla que abatiendo y matando las formas usuales desechadas, llegase a generalizarse en el país y a ser común de doctos e ignorantes (…) De esta suerte tendríamos un solo Euskera Guipuzkoano, un solo Euskera Nabarro, un solo Euskera Bizkaino, etc., viniendo a realizarse en la esfera lingüística la fórmula que en política tiene tantos y tan decididos partidarios, la variedad en la unidad, que correspondería exactamente a la que hubiese de regir en este último orden (Lecciones de ortografía del euskera bizkaino, 822). Hurrengo orrialdean antzera: Lo razonable es, pues, que dentro del Euskera se construyan, por de pronto, tantos dialectos como regiones hay dentro de Euskeria que han sido políticamente distintas en la historia, y que cada uno de esos dialectos se forme con los elementos gramaticales y lexicológicos más puros que hoy se encuentren esparcidos en los diferentes subdialectos y variedades de la respectiva región (Lecciones de ortografía del euskera bizkaino, 823). Lehen aipuan etzanak neureak dira; esan behar ote dut hitz horiek gutxitan ikusi ditudala iruzkinduak —inoiz bai?— , euskalarien artean ere, aranazale zein aranafoboez landa. Beude hauek guztiok hurrengo baterako egitekotzat; hori bai, entia non sunt procrastinanda praeter necessitatem. Bati gogoak ematen dio galdetzeko ea nondik eta nolatan izan duten desagertu eta ia 2000 urtetara horrelako indarrik euskal (?) leinu zaharrek —edota inoiz autonomo izan ez diren eskualde euskotarrek— xix-xx. mendeetako dialektoak sortzeko (cf. 28 oh.). 62 Zuazok (1998) ere ez du ia kausitzen lapurteraren ezaugarri propiorik (hots, berrikuntzarik haren irizpideetan); alabaina, hau ez da aski BN-ren barruan sartzeko, beste nonbait markatu bezala, ezaugarri (= berrikuntza bereizle) aski baitu BN-k L-tik bereizteko; ikus orain Camino (2013). Gainetik, eta diodan bidenabar, “trantsizio hizkera” edo “continuumak” ez dira ezeren azalpen (diakroniko, bederen), historia ezezagun edo aztertugabe baten ondorio baizik (cf. Reguero argitaragabea-2). 63 Cf. “...L. L. Bonaparte con su apriorismo de dar denominaciones derivadas de divisiones administrativas modernas a las antiquísimas hablas vascuences...” (Banús y Aguirre 1990: 331). 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 181 29/10/13 09:25:08 182 JOSEBA A. LAKARRA 4. Gogoetak EBZ-aren eraketaz, egituraz eta hausturaz 4.1. Zenbat aitzinhizkuntza? Euskara Batu Zaharraren beharraz64 Ikusi dugunez, Mitxelenak eta haren ondotik euskalari gehienok bi aldarrikapen egin ditugu EBZ-ren inguruan: 1. euskalkiak ez datozela aitzineuskaratik (Aro aurreko azken mendeetarik), baizik eta Aroko v-vi. mendeko aitzinhizkuntza baten zatiketatik eta 2. bigarren aitzinhizkuntza hau lehenagoko euskal hizkera ezberdin eta sakabanatuagoen bateraketa prozesuaren ondorioz sortu zela eta, horrenbestez, sistemaz kanpoko indar bateratzaile horiek gizarte egoera apropos baten ondorio direla. Dakidalarik, orain arteko ikerketak ez du (2)-ren alderdi linguistikoaren aldeko frogarik erakutsi —beharbada bilatu ere ez dituelako egin edo, bilatu baditu, trebe izan ez delako… lekukotasunek ere asko laguntzen ez dutelako…—, eta Mitxelenak ere ez zituen eman, beharrezko ere iruditzen ez bide zitzaiolako: Puesto que el postular un vasco común relativamente próximo en el tiempo parece punto menos que necesario en el orden de la realidad y no meramente como una exigencia teórica de los métodos de la reconstrucción comparativa, tenemos que pensar en las causas que llevaron a ella: no se olvide que una lengua común supone el sacrificio por extinción de los dialectos a favor de alguno de ellos. Como, por otra parte, la unificación lingüística suele ser resultado (y factor) de cohesión social, cabe muy bien pensar que un proceso de concentración sociopolítico precedió y acompañó a la nivelación dialectal (1983: 310; [etzana neurea: JAL]).65 Hots, 301-306 orrialdeetan Mitxelenak euskalki historikoek komunean dituzten funtsezko eta hizkuntzaren alderdi orotako hainbat ezaugarri (deklinabidea, erakusleak, izenordainak, aditza, hitz eraketa morfologian, ozenen tratamendua fonologian…) erakutsi zituen eta, horrenbestez, Vogtekin, euskalkiak jatorri berekoak zirela eta horien iturburua lehen lekukotasunetarik hurbil datekeela ondorioztatu, bestela beren arteko hurbiltasun hori ezinezko baitzatekeen. Alabaina, horrekin hiztunarentzat edo zalearentzat aski bada ere, hizkuntza berreraikitzailearentzat ez dugu inola ere aitzinhizkuntza berri baten, EBZ-ren, beharraren frogarik. Egia da —58. oharraren hasieran bildu legez— berdintasun larri ugari, ez hasierakoak baizik eta geroztikoak direla Mitxelenak dioskunez; hortik, AE-tik datorrena eta EBZ-tikoa bereizi beharra markatua uztea. Haatik, galbahe-lan hori ia urratu ere gabe dagoela esango nuke eta hori burutu gabe eta EBZ-ren ezaugarri nagusien irudi zehatzagoa eta, horren bitartez, bere kronologiaren gutxieneko ideia bat izan gabe, nago, Mitxelenaren aipuko gainerako ondorioak —EBZ sortzeko beharrezko zen gizarte egoera eta egiturari buruzkoak—, ez hondatu edo zalantzan jarri, baina bai gerorako utzi beharrekoak direla. 64 AEZ eta AEM berezi beharraz eta Mitxelenarena baino berreraiketa sakonago baten beharraz ikus nire 1995az geroztiko hainbat lan, bereziki (2011a) eta (2012c) eta hor aipatu bibliografia. 65 Erka bedi “no se olvide…” hori Aranaren aurreko aipuan, letra etzanez emandakoarekin; seguruenik Mitxelenak ez bide zuen hau idazterakoan Aranarena, ez begien aurrean ez burutan izan. Hots, Arana ere gai zen ulertzeko hizkuntza batasunak ez zirela berez, bilakabide naturalez, lortzen. 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 182 29/10/13 09:25:08 DIALEKTOLOGIA DIAKRONIKOAZ ETA EUSKARA BATU ZAHARRAZ 183 Goiko §2-n aipatu bateraketa linguistikoaren alderdi estralinguistikoaz historialariek beharko dute hitz egin eta orain arte badirudi haiek ez direla hizkuntzalariok Mitxelenaren hipotesiaren barnean beharko genukeen eszenarioaren alde sutsuki agertu; zehatzago, hark hizkuntzaren bateraketaren oinarritzat hartu zuen Barbero eta Vigil-en (1965) ereduari ahuldade eta desegokitasun ugari aurkitu izan zaizkio eta ez da aspaldion ikerketa historikoaren “uhin nagusian” (ikus, besteak beste, Azkarate 2002, 2004 eta 2011). Baliteke, nork jakin?, historialariek eredu historiografiko hori noizbait berreskuratzea eta baita, agian, hizkuntzalarioi antzeko eszenarioren bat aurkitzen laguntzea beste garairen baterako zein horrexetarako.66 Izan ere, diakronista legez gauza seguru bakarra zera da: bateraketa nabarmenik gertatu bada hizkuntzaren historian, hori ezin azal litekeela hizkuntzaren sistemaren bilakabide huts eta arruntez, eta sistemaz kanpoko indarren laguntza beharko zela —nahitanahiez— horrelako ezer gerta zedin eta baita guk horrelako bilakabiderik antzeman genezan ere.67 Jazoera edo gertakari pozgarrien edo hizkuntzalaritzaz atetiko oparien zain egon beharrean, iruditzen zait Mitxelenaren —eta gutariko gehienon— hurbilketaren lehen zatiari lotzea komeni dela. Hots, AEM eta euskalkien arteko hizkuntza egoera bat onartzen dugu (euskaroa,68 EBZa) baina ez dugu horren beharra egokiro (“teknikoki”) zuritu. Egia da uste zabaldua dela69 azken bi mila urteotan euskal hizkerak bereizi eta bereizi izan balira ez genituzkeela 8, 12 edo 6 dialekto eta nolabaiteko ulerpen zailtasunak alfabetatu gabeko hiztunen artean,70 baizik eta ez jakin zenbat hizkuntza ezberdin eta baita (ia) erabateko ezinulertua euskal hizkera ororen artean ere. Kontua da honako hau ustea dela, uste sendo eta arrazoizkoa, noski, datorrenarengandik datorrela, baina uste hutsa edo oinarritugabeko iritzia; uste izatetik jakitera pasatzea onuragarri litzaiguke, beraz. Izan gogoan, gainera, —glotokronologia66 [Ikus orain 150. oharra]. Jakina, EBZ zenbat eta berankorrago izan, guretzat hobe —euskalkien ezberdintasun txikiagoak itxaron beharko—; aldiz, zenbat eta gorago jarri eraikuntza hori, historialarien aldetiko oztopo gutxiago baina guretzat “okerrago” hizkuntzaren bilakabidearen emaitzen aldetik. Bestalde, haiengandik “ihes egiteko” ez du merezi K. aurreko garaietara hainbat hurbiltzea non EBZa AEMrekin berdinduko litzatekeen, batez ere §4 honetan eta ondoko ataletan bildu EBZ-ren berrikuntzak bezalakoak kontuan izanik. 67 Ez dakit (inguruotako) hainbat historialarik puntu hau ulertzen duten edota ulertu nahi ere duten, ustez euskotar nazionalisten burutazioren bat edo dela. Alabaina, hurbilketa hau da estandarra hemendik landa, dela koine zaharrarekin, swahiliarekin, aitzin-mongolierarekin (ikus 17. oh.) edo enparatuekin: gogora harako Meilleten 1925eko “langue commune suppose civilisation commune”. 68 Hitz hau aski nahasgarri gerta liteke; gogora bedi Martinetek (1950) eta bestek horrela deitu ziotela erromatarrek EH-ra iristean aurkitu zutenari, hots, orain eta hemen behar genukeena baino 7-8 mende lehenagokoari. 69 Vogtek (1955) ez dio ezer honetaz; haren asmo bakarra zera zen, euskara eta hizkuntza kaukasiarrak erkatzerakoan euskal hizkeren batasuna eta hurbiltasuna markatzea, beste parteko —kartvelieraz landako— sailkapen anabasaren eta berreraiketaren atzerapenaren aurrean. 70 Hara Cerrón-Palominok Hego Ameriketako gertakariez dioskuna: La impresión general que se obtiene es que, en verdad, el problema de la inteligibilidad es ante todo sociocultural antes que lingüístico a secas. La falta de contacto entre los hablantes de los distintos grupos dialectales y la intrusión del castellano como lengua mediadora (obviando todo esfuerzo por entender y hacerse entender a través del dialecto del otro) determinan que las barreras idiomáticas, no tan infranqueables como se suponía, se magnifiquen. De superarse tales dificultades, bien podría darse el caso de que los hablantes quechuas pudieran comunicarse en forma bi-aural, es decir, manejando cada uno su propia variedad (Cerrón-Palomino 1987: 229). 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 183 29/10/13 09:25:08 184 JOSEBA A. LAKARRA rekiko eztabaidetan aski garbi gelditu zen hau (cf. Lakarra 1997b, etab.)— aldaketen erritmoa ez dela bakarra ez hizkuntzen artean, ez hizkuntza jakin baten iraupen bereko bi garairen artean, ez hizkuntza beraren garai bereko alderdi diferenteen (fonologiaren eta morfologiaren, lexikoaren bi eremu diferenteren…) artean ere; ez da, beraz, segurtasunik esan ahal izateko mende batean zein hamar milurtekotan zenbat aldatu behar den hizkuntza bat eta, konkretuki, euskara “aski” edo “gutxiegi” aldatu den AEZ-tik, edo AEM-tik, zein 1643tik hona.71 Are gehiago, susma genezake —baina hau ere susmoa baino ez da— aldaketa kantitatea, hainbatetik hainbatean, ez dela ezinbestez berbera izango hizkera bakoitza irla batean garatzen delarik, polinesieraz edo, oro har, austronesieraz bezala, irla propiorik izan gabe ere lurralde zabaletan eta eten garbiarekin mintzo ziren hizkuntza IE zaharretan, edo azken bi mila urteetako euskaretan, hedadura geografikoari, hizkeren arteko kontaktu etengabeari eta, beharbada, bestelako hainbat zertzeladari so, aski egoera diferentean baita gure hizkuntzaren kasua gainerako horietarik, eurek ere berdin-berdinak ez izan arren. Hots, ingurune historiko egokiaz arduratzeaz landa eta hori baino lehen, diakronistak bere esparru propioan —hizkuntzaren bilakabideari dagokionean, alegia— badu zer argudia eta zer azal EBZ-aren azterketa historialarien eskuetan utzi baino lehen. Ni ondokoan hurbilketa estandarraren lehen zatiari —euskalkiak ez datozela aitzineuskaratik (hau da, ez AEZ-tik ez AEM-tik) baizik eta geroztiko beste aitzinhizkuntza baten zatiketatik— lotuko natzaio, bada; izan ere, hori da soilik hizkuntzalariek ikertu eta erabaki lezaketen bakarra eta iruditzen zait ez dela arrazoirik egin gabe uzteko, guk egiten ez badugu bestek ez baitu egingo seguruenik, eta egin baleza ere, baliteke gure helburu eta metodo estandarren arabera ez egitea. Are gehiago, guztiz premiazkoa dugu horretara jartzea eta erakustea euskalkiak ezin deriba litezkeela AE-tik zuzenean eta, horrenbestez, agerian uztea EBZ edo honen antzeko egiturak beharrezkoak direla hizkuntzaren bilakabidea zehatzago azal dezagun eta lan honen hasierako Benvenisteren kronologiaren aldeko aldarria gure egiteko nagusi eta hatsarri berebiziko bilaka dadin. Euskararen bilakabidea aztertzeko AEM-rekin ez dela aski frogatzeko eta EBZ beharrezkotzat agertzeko ongi etor dakiguke beste tradizio batzutan “tarteko aitzinhizkuntzak” bermatu (edo deuseztatu) asmoz garatutako irizpideei so egitea. Hauetan —bi kasu klasikotarako italo-zeltikoa eta balto-eslabiera (ikus Petit 2004) mia ditzakegu, baina bibliografian badira nahi adina—, tarteko aitzinhizkuntzaren beharra onartzeko ondoko dialekto edo hizkuntzen berrikuntza komun zaharrak —bigarren aitzinhizkuntzaren zatiketa aurrekoak zehazki, eta ez geroztiko berrikuntza paraleloak— dira giltzarri: aitzin-italo-zeltikoarentzat ez da horrelakorik aurkitu gehienen ustez, aitzinhizkuntza horrek, funtsean, ez baititu mendebaleko IE-ak ez dituen eta bi azpimultzoentzat balioko luketen ezaugarriak azaltzen eraikuntza hori gabe baino hobeki; aitzin-balto-eslabierak, aldiz, bai aitzin-IE-tik, bai gainerako azpifamilietarik bereizteko berrikuntza bereizleak ditu eta bertatik —ez IE-tik zuzenean— erator litezke hizkuntza baltikoak eta eslabikoak. Hots, aitzin-balto-eslabierak bere burua (haren beharra) zuritu du, baina ez aitzin-italo-zeltikoak. 71 Termino absolutuetan, jakina, erlatiboetan bai: xix. mendeko B aldatuegi zen xvi.eko G izateko, xvi.eko L gutxiegi xx.eko Z izateko… eta Veleiako idazkiak (iii-vi… [xxi]) askotxo eta gutixko —biak batera— edozertarako. 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 184 29/10/13 09:25:08 DIALEKTOLOGIA DIAKRONIKOAZ ETA EUSKARA BATU ZAHARRAZ 185 Segidan EBZ-k oraindik peitu duen justifikazio linguistikoaren oinarriak ezartzen saiatuko gara, euskalariak euskararen historiaurrea berreraikitzeko beharrezko duen eraikuntza ezberdin eta beregaina dela frogatuaz. 4.2. Hitz hasierako herskariez Nekez onar liteke, —Traskek (1998) ausarki aldarrikatzen zuenaren kontra—, euskal fonologia goitik behera inguruko hizkuntzen eraginez aldatu zela, morfosintaxian, aldiz, horrelako eraginak hizkuntzaren eredu jatorrari zirkinik ere egiten ez ziolarik eta, funtsean, euskara modernoa —eredu morfosintaktikoari dagokionez— AE-ren (AEM-ren) hurbileko dela, fonologia eta lexikoa erdarek suntsitzen eta zilipurdikatzen zuten bitartean. Komeniko da, lan gehiena AEM-z eta euskararen historiaurreaz alderdi honetan egin bada ere,72 berriro bihurtzea noizbait AEM-ren egitura fonologikoaren, horren jatorriaren eta horrek pairatu aldaketen azterketara. Esaterako, bortitz/ahul oposaketa ahostun/ahoskabe bilakatzea inguruko hizkuntzen eragin larriaren bitartez azaldu behar dela defendatzen duen ideia —ez sistema barneko arrazoi zehatzengatik— Martinetengandik dator. Gero eta harrigarriago egiten zait ustekizun hori, batez ere datorren ikertzailearengandik etorririk. Ez dirudi herskarietan bortitz/ahul sistema karratutik ahoskabe/ahostun sistema karratu berrira berehalakoan igaro zenik, tarteko zenbait bilakabideren eta hainbat urteren buruan baizik. Hor tartean dugu —EBZ-ean bai eta baita lehenago ere seguruenik— Gavelek eta gero Mitxelenak azaldu duten triangelua, ahostun soilarekin hitz hasieran eta ahostun/ahoskabearekin barnean. Bestalde, ez dirudi hirugarren sistema moderno honetako ahoskabez hasitako morfemen —AEM-ko herskari bortitzen eta Erdi Aroko ahoskabeen arteko— jarraipenik denik, herskari ahulen edo ahostunen artean gertatzen denaren aurka. Egia da lexiko zaharrean badirela koipe edo kalte bezalakoak baina gutxienak dira, bortitz zaharrak erortzen73 edo, hobe, hasperen bilakatuaz herskarien sistematik ateratzen zirelarik eta ez dute ezer frogatzen ahoskabe modernoa, barnekoaren asimilaziotik eta gainerako zenbait bilakabidetik baitator, usuenik bestetan fonosinbolismoetarik edo mailegu berri gordinetarik legez.74 Bilakabide zabal eta luze honetan ez dakust zer laguntza eman dezaketen edo zer bortxa egin hizkuntza erromantzeek; gehienez ere, momentu batetik aurrera —hainbat mende igaro ondoren— lehen ahulen (= ahostunen) bitartez euskal lexikoian bil- 72 Nolanahi ere, inoiz ere ez da ezer agortzen ikerketan; ikus, kasurako, §5.2ean FHV-n Mitxelenak plazaratu l-n ondoko herskarien bilakabidearentzako azalpen alternatiboa; berebiziko interesa izan arren bibliografian ez dut horretaz ezer aurkitu. Mitxelenak (1976) dioenez, dialektologian fonologiari lehentasuna eman ohi zaion arren, ez dirudi euskal dialektologia diakronikoa partikularzki garatua denik. 73 Cf. §5.2; gero eta froga gutxiago dugu Nafarroako zenbait hizkeratako hitz hasierako belareek (kaur, kori, geben…) AE-ko ezer gordetzen dutela pentsatzeko eta horren bilakabide estandar direla iparraldeko h- eta hego-mendebaleko ø-. Kasu egiten bazaie aldaera horien kokaguneari izen sintagman eta hainbat atzizkik hartutako herskariei, gehiketa berankor horien azalpenak aski erraxa dirudi. 74 Lehen aukera (kalte, koipe < galte, *goipe) bantuan gertatzen denaren ia aurkakoa dugu, bidenabar: “Another well-known dissimilatory process is Dahl’s Law, whereby a voiceless stop becomes voiced if the consonant in the next syllable is also voiceless. This account for the initial voiced reflexes in Nyamwezi F22 roots such as -dakún- ‘chew’ (*takun) […] is also responsible for the /t/ or /k/ of prefixes to become voiced (and sometimes continuant)” (Nurse & Philipson 2003: 56). 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 185 29/10/13 09:25:08 186 JOSEBA A. LAKARRA tzen ziren maileguetarik batzuk (ahoskabez hasiak) jatorrizko ahoskabe hasperengabea gordetzera jo zuten.75 Aldaketa hauek sortzen duten sistema hain da ezberdina inguruko hizkuntzetarik eta hain da markatua hitz hasiera (hots-sail bakarra, eta bera ahostuna!) non ez den harritzekoa handik gutxira hor soinu eta fonema ahoskabe berriak sortzea, garai modernoetako ahostun/ahoskabe sistemaren oinarriak ezarriaz:76 p-, t-, k- / b-, d-, g- : -p-, -t-, -k- / -b-, -d-, -g-. Ohar bedi, halere, ez dela kanpoko hizkuntzen eragin larri (?) soila aldaketa honen errudun: badira koipe, kalte bezalakoak jatorrizko lexikoan eta mailegu ugariez landa, badira 2. osagai eraldatu eta autonomo bilakatuak (toki, kide, etab.) eta badira fonosinbolismo franko ere ahoskabeak etxekotzen lagundu ahal zutenak puntu horretan (pidaia bezalako arrazoi argirik gabeko berantiarrez landara).77 Ez ahaztu, halaber, 400 edo 600 urte lehenago maileguetako ahoskabeek ez zutela inolako arazorik en masse euskarazko ahuletara joateko eta, beraz, historikoki ahostun agertzeko: aldaketaren arrazoi nagusiak hizkuntzaren barnekoak izan bide ziren, ez kanpokoak, hemen —inguruko hizkuntzetan, alegia— sistemak [+/–ahostun] jarraitu baitzuen lehen eta gero, menderen mendetan. p-, t-, k-z hasitako hitzen azterketak (Lakarra prest.-3) erakusten digu hots horiek ez direla, soilik, mailegu modernoetan gertatzen; are gehiago: gutxienak dira bakarrik horrelako aldaerak dituzten maileguak eta asko bake/pake bezalakoak, non lehengo ahostuna asimilazioz ahoskabe egin den, oro har, EBZ-aren zatiketaz geroztik. Berrienak dira, seguruenik Erdi Arotik aurrera zabalduak, azkenik, soilik aldaera ahoskabea dutenak. Halaber, bertakotze-bide ezberdin hauei fonosinbolismoena gehitu behar zaie; izan ere, T- erro ereduei so eginaz, fonosinbolismo eta onomatopeien artean nagusi ditugu ahoskabez hasiak: TVRV (4) burra, gale, gili, giri, guru, kara, kili, kirri, kuru, kurri, pirra, pirri, talatala, tana, tirri-tirri, tita, tarra (12/17), TVSV (4) putxe, putxi (2/2), 75 Martinetek (1950) eta Mitxelenak (1957a, FHV) karratua dute aldarrikatzen AEM-ko herskarietan baina ez du horrelakorik egiten bigarrenak txistukari eta ozenetan. Herskariei dagokienez, beraz, bere erronboa ez da zaharrena, karratuaren beranduagoko aldaketa baizik. Batetik bestera iristeko zenbait gauza gertatu behar dira, gauza larriak guretzat, eta ulerterrazak Martineten sistemaren barnean… ez bera eta ez beste ohartu arren, dirudienez: hain gogoko zuen (ik. Martinet 1955) hiperkarakterizazio batez, bortitzak bortitzago eta ahulak ahulago egingo ziren hitz hasieran. Bortiztasuna hor hasperenaren bitartez gauzatzen zelarik, are hasperendunago egin bide ziren, hainbat non herskaritasuna bera galduko zuten. Besterik gabe, bilakabide honekin berarekin, ez dugu engoitik bi herskari sail kokagune horretan, bakarra baizik (ez zen neutralizaziorik bortitz/ahul > ahostun, baizik eta bortitzaren homologoa (hasperena) herskarien azpisistematik kanpora gelditu zen). Bestalde, ahultasuna hasperen faltaz gauzatzen zelarik, ahulek izan zezaketen hasperen urria galduaz ahostun bilakatzen ziren, lehengo karratuan angelu edo erronboaren ezkerreko parteak bailiran. 76 Testuan bi ahapaldi gorago esan dugun legez, gogora bedi ahoskabe modernoak (gehienak bederen, cf. Gavel 1920 eta FHV) ez datozela AE-ko bortitzetarik, bortitz horiek desagertu eta hasperena eta/ edo zero bilakatu baitziren. 77 Hau Mitxelenak inoiz markatu zuen (/m/-z eta ezpainkariez hitz-egiterakoan, demagun) baina gaia ez da aski ikertu. Nabarmena da bere eskasiak ematen ziela, hain zuzen, aparteko balioa; ugaltzerakoan kontsonante horiek “normaldu” egin dira, garai modernoetan gainerakoetarik ezin bereiz litezkeelarik. Fenomeno bertsua da bizkaieraz sabaikariekin jazotakoa: palatalizazio automatikoa, hor inon baino gehiago hedatu delarik, Azkueren “palatalizazio semantikoak” historikoki bere lehengo indar guztia galdu du. Ondorioz, ez da sabaikarien eta ozen, txistukari zein herskarien artean lehenagoko (eta oraindik hainbat euskalkitako) ezberdintasunik (ikus Oñederra 1990). 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 186 29/10/13 09:25:08 DIALEKTOLOGIA DIAKRONIKOAZ ETA EUSKARA BATU ZAHARRAZ 187 TVTV (4) babi, babo, baka, bebe, bibi, bobo, buba, butu, dapa, dithi, goga, kada, kaka, kika, koko, kubi, kuku, papa, pipi, pupu, patta, pito, popa, pupa, pupu, purra, tada, tago, taka-taka, tapa-tapa, tata, tato, tipi, toto, tupa, tutu (25/36)78 Modu sistematiko batean ikertzea merezi lukeen fenomeno orokorrago baten zati baino ez da, beraz, herskari ahoskabeen hitz hasierako hedadura; hizkuntzaren eransletasunerako deribaz ari naiz, alegia (cf. Lakarra 2006a, 2009d); turkieraz, japonieraz edo dravidieraz bezala, ahostun/ahoskabe oposaketa berantiarra da, hizkuntzok eredu aldaketa horretan aurreratuak zirenekoa. Orobat, badirudi bide beretik azaldu behar dela kontsonante inbentarioan izandako gehiketa esanguratsua: teleguz eta beste hizkuntza dravida modernoetan hiru bat dozena kontsonante aurkitzen dugu (cf. Rao 1992), urruti aitzindravidaz ziren hamaseietarik. Euskara modernoan gehiketa ez da hainbestekoa izan, baina AE modernoko hamaseietarik —5 herskari, 4 txistukari, 6 ozen eta /h/ (cf. Mitxelena 1957)— bi dozenatara edo iritsi da hainbat hizkeratan: lapurteraz, esaterako, /p/, /t/, /k/, /b/, /d/, /g/, /h/, /l/, /l’/, /n/, /n’/, /r/, /R/, /m/, /f/, /s/, /ś/, /c/, /ć/, /š/, /č/, /t’/, /d’/, /j/.79 Aldaketa honetan —hertsi-hertsian ez baita soilik gehiketa (gogora herskari eta ozen bortitzak)— partez baino ez da “errudun” inguruko hizkuntzen eragina; beste zati handi batean sabaikariak sistema orokorrean normaltzeari zor zaio eta ezin utzi aipatzeke sabaikaritzeaz landako fonosinbolismoa: lehen gogoratu /p/, [t-], [k-] eta baita /f/80 eta /m/ ere, noski.81 Labur: badirudi EBZ-k AEM-k ez bezalako kontsonante kopurua eta inbentario horren antolamendu ezberdinak zituela tartean gertatu berrikuntza ugariren eraginez. 4.3. Diptongoak Los diptongos que son comunes a todas las variedades conocidas de la lengua y que se pueden postular como mínimo para el protovasco son au, eu, ai, ei, oi (FHV 87). Begi-bistakoa da “(vasco) común = protovasco” berdinketa okerra;82 egun, ordea, §2.ean iruzkindu Mitxelenaren 1981eko lanari eskerrak, hain zuzen, beharko genuke 78 Datu hauek Lakarra (2008b)-tik hartuak dira; “(4)” horrek fonosinbolismo-onomatopeien saileko kideak adierazten ditu; “(x/y)”-k sail horretako kopurua zati bost sailetakoa. 79 Eta hori frantsesetik azken denboretan hartutako txistukari ahostunez landa, gainera. Bi kendu behar txistukarietan B-z eta G-ren zati on batean, baita pare bat sabaikari ere (/t’/, /d’); hauetan, aldiz, /x/ bertakotua da. Z-z bada txistukari ahostun parea (maileguetan funtsean, jakina) eta bi dardarkariak neutraldu egin dira… Xehetasunak xehetasun, nabarmena da gehiketa eta baita gutxiena mailegatua. Gehiketa hori are nabarmenago genuke 11 kontsonantetako sistematik (ozen eta txistukari erdiekin) abiatuz, AEZerako Lakarra (2011b)-n proposatu bezala. 80 Honetaz gero 99. oharra; orain Mitxelenaren 1957ko argudioetarik bat —[f ]-ari dagokiona— ezingo litzateke erabili fortis/lenis oposaketaren alde ezta (cf. §4.4) EBZ-ean ere. 81 Lan horretan bokal sudurkarien garapena (berantiarra) ere ematen nuen deriba eta sistema fonologikoaren aldaketaren arteko erlazioa erakutsiaz, Doneganen austroasiatikoaren inguruko lana (1993, orobat Donegan & Stampe 1983, 2004) eta Houis (1970)-en eta beste zenbait afrikanistarenei jarraikiz. Holmer (1970)-k ikuspuntu holistikotik hainbat alderdi interesgarri dituen arren, ez du ezer esatekorik bokalismoaz. 82 Ikusi dugunez (18. oh.), horrelako gehiago bada Mitxelena (1981a)-n bertan, nahiz ideia horren aurkako pasarteak izan eta lan horrek berreraiketa eredu berri bat hasi. Iruditzen zait komenigarri ez eze premiazko ere litzatekeela FHV-n edo fonologia diakronikoan AE / EBZ sistematikoki bereiziko lituzkeen monografia bat. 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 187 29/10/13 09:25:09 188 JOSEBA A. LAKARRA esan diptongo horiek, beharbada, izatekotan ere, EBZ-koak izan litezkeela, baina ez 1.000 bat urte lehenagoko AEM-koak.83 FHV-n esaten zaigunez, euskalki askotan —are, G-k bezala, lekukotasun zaharregirik ez dutenetan— askozaz diptongo gehiago dute egun lehendabiziko lekukotasunetan baino, duela hiru mende nahiz bost izan, eta joera nagusia hori bide zen segurki historiaurrean, kontrakzio edo monoptongazioa baino arrunt ugariago.84 Mitxelenak berak erakusten du /h/ gorde duten euskalkietan gainerakoetan baino askozaz diptongo eta hiato gutxiago dela (ahuntz ~ a.untz ~ awntz) lehen bi silabetan.85 Ezaguna denez, bazen /h/ xiii-xiv. mendera arte Errioxa-Araba eta Bizkai-Gipuzkoetan, —Nafarroa Garaian (hego-ekialdean bereziki) x. menderako galdua zen arren— eta, hortaz, are gaur /h/ ez duten euskalkietan ere -h- horien erorketaren azken emaitza dira; orobat, hainbat diptongok —eta beste hainbat VgV segidak— 600-800 urte edo gehixeago ditu, inola ere ez 1000, eta are gutxiago 2000 edo gehiago.86 Diptongoen (ez soilik haien kontrakzioen) berankortasunaren adibideak ugari dira: hibai (< *hur-ban-i) lortzeko *-r > -h gehi *h-…h… > ø … h… lortu behar da, *-n- > -h- ondoren eta *h3 > h1 baino lehen eta V.V > D gero. Jausi aurretik d1 (aurrizkikoa) > ø, d2 (errokoa) > ø eta *e(C)V- > jV-.87 Hogei-ko diptongoaren aurretik *b- > ø jazo zen aurrekoez gainera eta soilik gero *h3 > h1; orein-en (< *keroin < lat. ceruu + -oin) C- > ø, -b- > ø, -u > -ø, -n- > -n eta e – oi > o – ei; laur eta gau-k -b- eta -d- galdu dituzte, hurrenez hurren, sei-k -n- > -h- > -ø-, goi-n *-n- > -n eta *-n > -ø (2. hau ediro, eramo eta bestetan legez)…88 Badira, halaber, -i berankorrak, euskaraz gehituak maileguetan (haiotz < gask. houdje ‘C. houdjade, mais moins usité; désigne aussi le hoyau, la pioche’ [Simin Palay], oihu < gask. hou! Hou! ‘Interj., cri comme oh! holà! Pour hêler ou chasser’ [ibid]), zein jatorrizkoetan (sahets > saihets); badira, orobat, metatesiz sortutako diptongoak ere (hausnar < hasnaur < *hats-labur, zauri < *zaugi < *za(n)gwui(ne) [-g- > -r-, cf. sorotsi, larunbat < *so + egotzi, *lagunen -bate], etab).89 83 Ez naiz hemen diptongo sudurkariez arituko; ikus hurrengo atalaren akabuan Igartua (2008a) eta Chambon & Greub (2002)-ren konbinazioa. 84 Badira honelakoak ere, noski (ikus FHV-ren 4. atalaren bigarren argitalpena), baina urriagoak, berankorragoak eta mugatuagoak (forma gramatikalizatuetan, lehen silaban, txistukarietarik gertu, sabaikari aurrean B-z…): degu (< deugu < *dadugu), liteke < leiteke (< *ledi-), nere < neure (< *nihaure), deraku < derauku (< *deradu-), zitu < seitu, haritz < hareitz, gexo, zeñ, oñ, etab. 85 Mitxelenak hitz akabuko diptongo asko —are Iparraldean— 3. silabak izandako /h/-aren galeraren ondoriotzat zituen: hodei < *odehi; hortaz, -h- horiek -n- > -h- > h-tik badatoz, ezin dira AE izan, baina bai EBZ beharbada. 86 Cf. Lakarra (2010a) “iberiar maileguetako” [sei, hogei] diptongoez. 87 Mitxelenak behin baino sarriago aipatu zuen aditz-erroetako diptongoak kontrakzioetarik etor zitezkeela eta (FHV 90, 2. oh.) baita horietako jau- / ja- txandaketa ez zela beharbada soilik fonetikoa. Orain badakigu aditz enborretan erroaren ezkerretara zen hainbat aurrizki fosildu eta aldatu zela eta —zerrenda hutsak egin eta kaukasiar lagunen laguntzaren zain egon gabe, Lafon (1943, 1950) bezala— horren berreraiketa emankorra dela oso morfologia zaharraren ezagutzarako; ikus Lakarra (2006c), (2011a) eta (prest.-1), esaterako. 88 Hiru ohar gorago aipatu ditugu aditz jokatuetako -g- > -ø- (legi > lei, dagi > dai, etab.) edo -d- > ø (dau, daiteke, etab.), gainerako kontrakzioetako diptongoak —hauetakoak legez— hiato aski modernoetarik datoz. 89 Ikus Lakarra (2008d), (2009c). (2010a), (prest.-3) eta (prest.-4); baita Reguero (2010) ere. 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 188 29/10/13 09:25:09 DIALEKTOLOGIA DIAKRONIKOAZ ETA EUSKARA BATU ZAHARRAZ 189 Diptongoen zahartasunaren aurkako arrazoiak ugari diren arren, baliteke diptongodun hitz guzti-guztien AE-rako etimologia zehatz eta ziurrak izan bitartean “ortodoxoenek” (ala alferrenek?) horiei eustea; nolanahi ere, azterketa aurrera doan heinean urrituaz doaz eta gutxi batzurekin gelditu gara, zenbait monosilaborekin funtsean.90 Egia esan, ez genuen besterik itxaron ahal erro zahartzat CVC proposatu genuenetik (Lakarra 1995). Bokalismoan garrantzi handiena eman izan zaie hitz hasierako i- / u- oposizioei; lehen lekukotasunetarako dagoeneko hor baititugu. Mitxelena ez zen, ordea, aitzinfonema berri bat proposatzera iritsi91 —mekanikoki arituaz legokiokeen legez—, eta nahiago izan zuen kasuan kasuko azalpenak eman aztertutako eskutadan. Azken urteotan hitz hasierako beste i- / u- ezberdintasun zenbait azaltzerakoan, ediren dugu hor ez AE-ko seigarren bokalik edo berreraiketa estandarrari erantsi beharreko unitaterik, baizik eta lehendik ezagun genuen *eu diptongoaren kasu haboro direla gehienetan:92 urten : irten : erten < *eurten… ule : il(h)e : elle < *eule < … untxaur : intsaur : eltzaur < *eu- < *beuntze-hur Alabaina, *eu diptongo horiek guztiak ez dira AE, ezta zahar ere: *eurten < *e.orten < egorten, *eule < *e.ole < *hê.ôle < *êhôle < *enon-le (cf. ilhe), etab.; baliteke EBZ izatea, ordea; hortaz, *-n- > -h- eta *h2 > h1 EBZ hautsi baino lehenagoko ziratekeen. 4.4. AEM ondoko zenbait aldaketa fonetiko Diptongo historiko gehienak, AEM-az geroztiko eta euskalki guztien jatorriko izanik, AEM eta EBZ-ren arteko ezberdintasunen lekuko dira. Ez ditugu, ordea, FHV eta (Mitxelena 1981a) aurreko oinarrizko berreraiketaren —alegia, berreraiketa fonetikoaren— berrikuspen larri edo arina eskatzen duten argudio bakarrak. Hots-aldaketa asko jazo bide ziren AE eta EBZ bitartean: 1. *b- > ø- : *borgeni > *ohgehi > … hogei; *bortzegun > ortzegun 2. k- > ø- : *kaninu > *âhîhû > … hagin;93 3. p-, t-, k- > b-, d-, g- : pace > bake, colus > gorotz 90 Hauen artean ere ez asko: goiz eta igo-ren arteko agerikoa da aspalditik, haitz *anetz/*anitz-etik eratorri zuen Mitxelenak (1950b) eta haur, laur edo gau-k ez dutela betidanik diptongo hori izan defendatu dut (cf. *han-bur, *labur, caedo) eta zail < *zal-i dela (cf. azal). Hor da gaitz eta besteren bat oraindik, baina hondar hutsak dira. 91 Txillardegi bai, ordea: (…) i/u alternantzia ikusita (…) kakoa antzinako /ü/ hau ote zen bururatu zitzaion askori; eta neroni ere bai (“Hizkuntza eta Pentsakera” liburuan, esate baterako; guztiz okerbidetik, gaur ikusten dudanez) (Euskal fonologia, Donostia 1980, 36. or.). Ez dut astirik “asko” horiek nor diren bilatzeko; nago ofizioko hizkuntzalaririk ez dela horietan. 92 Utzi/itxi-rako eu > u / ei (cf. Z zah.) eta eitz > etx > itx; hori guztia baino lehen -d - > -ø- (kon2 tuan izan d2 > ø d1 > ø baino berriago dela: cf. edan…. 93 Honetan den VøV > VgV, testuan esan bezala, EBZ ondokoa da nabarmenki. 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 189 29/10/13 09:25:09 190 JOSEBA A. LAKARRA Gorago (§4.3-ren amaieran) ikusi dugun *e(C)u- / *e(C)o- > u- —baina orain... > i-, txandaketarik gabe—, bada beste zenbait hitzetan ere: unhain, ulhain < *enonani < *edanoni < *e-da-don-i; urgatzi < *eurgatzi < *e.oragatzi < *e-da-ra-gotz-i; ugatz < *e-o-atz < *edo(n)-hatz, etab. Hortaz, euskalki guztietan (eta, beraz, EBZ-ean) genukeen u- horretara iristeko ondoko aldaketa hauek jazo ziren gutxienez: 1. 2. 3. 4. 5. 6. 7. a — o > o — a metatesia -d1- (aurrizkiarena) > Ø *eV- > jVe.o > ew ew > u VnV > V̂hV̂ -V̂ > Vn Gero, u-/i- txandaketetara iristeko dialektalki horiek eta besteren batzuk ere jazo bide ziren. Ez naiz segur, aldiz, *h3 > h1 EBZ aurretik, bitartean edo gero gertatu den; izan ere, Err-n ârea, âîtz, âr eta êzur genituen, sudurkariarekin lehen silaban; Mitxelenak *areha,94 *anetz/*anitz eta *enazur proposatuaz azaltzen ditu. Horrela, Err-k sudurkaritasuna luke h-dun euskalkiek /h/ duten silaba horietan. Alabaina, enparatuetan heuskara, hogei, hodei, heuragi, hautatu, hogen, hagin, hibai, herio eta beste dute, *h2 > h1- eta *h3 > h1-rekin eta Err-k, aldiz, ez du **êûskara, **ôgei… horien ordez. Ostera, Err-k badu zûr baina gainerakoetako zur-ek (-r ahularekin, gainera) ez du laguntzen *zunur berreraikitzea eta bai pentsarazten digu zabaldu egin direla sudurkaritasun bokalikoak etimologikoki ez dagokien silabetan; nolanahi ere, *eu (< *eCo) EBZ bada, *h3 > *h1-ek lehenagokoa izan behar du. Ibar hartzen badugu, lehen lekukotasunetarik beti h- gabe dugu (idor bezala); hibai-k, aldiz, h- du hainbat hizkeratan. Guztietan hur- izanik,95 hVr > *hVh- (cf. *hohalano > ohalano, baina *hohzar > *ohzar > ozar) ez da arazorik ibar eta idor-en *h- > ø horientzat —*h…h > ø…h—;96 aldiz, hibai-ren h- beste nonbaitetik atera beharra dago, ez hor bertan sortua. Beraz, ibar eta idor orokorretara iristeko, ondoko erregelak gertatu bide ziren: 1) *-r > -h, 2) *-huh > -uh, 3) *uh > *ih- eta 4) h > ø / _ C; horiez gainera, baita lehendik ezagutzen ditugun *-n- > -h- [nahiz *-r > -h, cf. Lakarra 2013d] eta *h3 > h1 *ibahi-tik hibai-ra.97 94 Horrela lehenik (1951b) eta gero harea (cf. Z hariña) proposatu zuen —baita *azehari > hazeari ere— ‘50etako lanen batean, gero atzera egin arren, ustez *h3 hori, inoiz izatekotan, aspaldi galduko zela (1950b: 201); ez zait erabateko argudioa iruditzen, bai dozena eta erdi *h3 > h1 aski garbi direlako eta baita berak FHV-en ere *h3 > ø suposatu beharra baitu bigarren silabako diptongoak azaltzeko are /h/ gorde duten tokietan. Bidenabar, âr < *ââr < *âhâr < *anar < *(n)a-nar, cf. ahal, ihin-tz, ohol, etab.; beraz, ez soilik rhinoglottophilia baizik eta glottorhinophilia ere euskaraz inoiz jazo izan dela pentsa bide genezake; fenomeno hauetaz ikus Iván Igartuaren (2008a) bikaina eta (2008b)-ko eranskina. 95 Lakarra (2009c)-n erakutsi dut bai honetan eta baita gainerako h-dun monosilaboetan, fonema hori etimologikoa dela (eta ez dela soilik Z), Mitxelenak, kontrakoa uste zuelarik hor hedatu egin zela ondorioztatu zuen —baita Vih testuinguruetan ere, baina cf. goraxeago aipatu nire lana—; horregatik onherran eta onhetsi-n -h- ez etimologikoa, baizik eta “konposiziokoa” dela proposatzea (cf. FHV §9.7); honetaz Lakarra (prest.-4, -5, -6)-n aritu gogo dut. 96 Hau “erro/silaba barneko Grassmann” genuke eta seguruenik hortik kanpora ematen dena (ilherri < *hil-herri, ilhotz < *hil-hotz) baino zaharrago. 97 Julen Manterolari eskerrak, Ibahi-k ez du orain izartxorik behar (CSM, 1128). 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 190 29/10/13 09:25:09 DIALEKTOLOGIA DIAKRONIKOAZ ETA EUSKARA BATU ZAHARRAZ 191 Esana dut *h3 > h1 EBZ-koa izan litekeela, baina ez, aldiz, VøV > VgV, bere baitan negu, bigun, legun, agate, hagin eta beste hainbat maileguz landa, Baztan eta beste hainbat tokitako -h- > -ø- ondoko begar, bigar, zagar, ago, etab. harrapatzen baititu, soilik /h/ gorde ez duten euskalkietan eta fonema hori galdu ondoren, jakina;98 Iñaki Caminok gogoratzen dizkidan Zar-ko VV > VgV diptongo-hausleak (begi < behi, logi < lohi, egun < ehun, etab.) are geroagokoak dira, noski, lehen lekukotasunak (eguzten ‘utzi’) 1727ko dotrinan edo direlarik. Hualdek (1997a) erakutsi bezala *wh/ßh-tik badatoz [f ]ak afari eta ifar-ek badute EBZ-ren kronologiarako interesik: afari *gau-hari-tik datorrela jakinik —cf. askari < *arrats-hari, jan-hari, ba(ra)zkari < *bara-tz(e)-hari—, eta Z-n aihari dugula (Err. aigari), bistan da *aw > ai *wh > f baino lehen egin dela (cf. §5.2).99 *hVR- > VRh- da, seguruenik, h-aren metatesi ugarien artean azkena: horrek azal lezake hainbat mailegu gaskoi bere baitan hartzea: elhe, olha, olho, enhe, onhest, unhatu, unhil, arhin, orhoit (< orheit), etab.100 Orobat, hor dira onherran, onhetsi eta onheritzi101 ere eta ezin nahas ditzakegu horiekin ilhargi, ilhun… ezta, noski, ilherri, ilhotz… Grassmannen legearen alderdi modernoaren —hots, bisilaboaren artekoa, ez *hVh > øVh— pekoak. Baina VRh- egiturakoen artean interesgarrienak —kronologia erlatiboari dagokionez— erho edo anhoa bezalakoak begitantzen zaizkit: bi kasuetan *h3 izan bide zuten (*e-ra-non > *eraho(n), annona > *aNoha) baina hortik ez ziren zuzenean erhan/erho eta anhoa atera ahal: cf. *baleha > **balhea/balea, *areha > **arhea/harea, etab.102 Hots, lehenik *hero (cf. haragi < *hero-gi), *hanoa bilakatu ziren, gero beste askorekin *hVR- > VRhgerta zedin. Erregela hau, beraz, /h/-ren metatesirik modernoena dugu eta seguruenik EBZ baino beranduagokoa. *Ardano bide da FHV baino lehen berreraikitako euskal hitz zaharren artean ezagun eta famatuenetarik eta bere segurtasunaz zalantza gutxien sortzen dutenetarikoa. Dialekto historikoetan diren alomorfoen gainean (ardo, ardao, ardâô, arno, ardan-) 98 Hots, soilik xiv. mendeaz geroz B, A eta G-n; Nafarroan x.erako galdua dela dirudi baina lehen hor ere hots hori bazela lekukotzen dute Lergako Era hasierako ummesahar eta abisunhari izenek. 99 Ifar if-ra *ewh- batetik iritsi bide zen: *edona(n)-(b)ar > *ewha(b)ar > *iwhar > ifar; zerikusi gutxi du, beraz, ibar nahiz ipar-ekin edo, nolanahi ere, ezin horietarik atera, Mitxelenak uste zuenaren aurka. Erregelei dagokienez, oraingoan soilik *b- > ø erantsi diegu gorago aipatu AE ondokoei; zahar antza du (cf. *bor-gen-i > hogei, *(b)its-(b)aso > itsaso, etab.) eta EBZ aurrekoa edo are lehenagokoa izan liteke. 100 Ikus Lakarra (2013d); horiezaz landa h-dun maileguen artean hainbat dira gaskoitik hartuak: herabe, hami, hein, hobi, hodi, etab; bestalde, eme-k galdu egin du gaskoieraz (zenbait dialektotan bederen) zuen h- hori. 101 Ez da hauetan, beraz, inongo “h morfologiko” edo “konposiziokorik”; Mitxelenak horrelako azalpenik proposatzen badu hon-en hasperena, eta gainerako monosilaboena, etimologikotzat ez zuelako izan zen (cf. 95. oh.). Egia da Larrehederra solteren bat azalpenik gabe gelditzen zaigula [grafia hutsa ez bada, zergatik ez Larra-?], baina hobe azalpen falta eta ez nabarmenki okerra den bat horrelakotzat ematea; janhari eta gauherdi-rena ere “konposizioko h-tzat” azaldu arren ez da horrelakoren beharrik etimologikoak izaki. Deihadar, azkenik, ez dator *dei + h + adar-etik FHV-en esandakoaren aurka, testuen kronologiak eta semantikak besterik baitioskute (cf. Lakarra 2009c eta prest.-5). 102 Dakidala, *leohe > lehoe > lehoi eta lehoari (< legionariu: Irigoyen apud Gorrochategui 2002: 118) dira *h3 > h2 bakarrak, biak maileguetan; seguruenik euskal hitz zaharrek betea zutelako oraindik kokagune hori kontsonanteren batekin, aditz erroaren C1-ekin, esaterako. Hala balitz, aldaketa zahar xamarra litzatekeela dirudi. 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 191 29/10/13 09:25:09 192 JOSEBA A. LAKARRA eraikia denez —eta ez balizko akitanierazko lekukotasunen baten edo historikoki lekukotu gabeko alomorforen baten gainean—,103 pentsa genezake orain *ardano hori, ez Mitxelenaren AEM-ari, baizik eta zazpi edo hamar bat mende berriago den EBZari dagokiola. Bestalde, latinetik gure Aroan hartutako arena (*areha baten bitartez) harea modernora iritsi bada eta *elino eta *edoni-tik —*eliho eta *edohi bitarte— herio eta hedoi/hodei-ra (cf. Lakarra 2008d), orduan batek galde lezake zergatik ez dugun **hard(a)o-rik. Hots, -n- AE-n eta -h- EBZ-en bide genuen erregela bezala, gero zenbait kasutan *h3 > h1 (baita *h2 > h1 ere: cf. heuskara < *enuskara, hezur < *enazur, etab.), edo (gehienetan) *h3 > ø: cf. balea, koroa, etab.104 Baina **hard(a)o-rik ez delarik, —nahiz eta *h3-k nora jo izan (_V): cf. aipatu harea-z edo herio-z (< *e-lin-o) gainera, hogei < *øoøgehi < *øohgehi < *borgeni…—, beharko dugu pentsatu ezintasun horrek adierazten digula bokalartean *-n- > -h- 2. nahiz 3. silaban gertatzen zela, baina ez hortik aurrera (cf. herio < *elino 3.ean, baina jario < *e-da-lin-o 4.ean). Hortaz, *ardano-k hiru silabako dirudien arren, noizbait gehiago izan bide ditu eta, horrenbestez -n- > -h- gertatu edo ez, horren aztarnarik ez da iritsi lehen silabara. Analisi fonologikoak dioskuna, /h/-aren distribuzio modernoak edo horren faltak, analisi morfologikoak berresten digu: *Arrani *ardano : , *e-da-ra-don-i x non x = *e-da-ra-dan-o, eta *n hori 5. silabaren buruan den, ez hirugarrenean. Noski, *edara- > ar- (eta, beraz, *ardano) ez dakigu noiztsu gertatu zen, baina -n- > -h- baino lehen jazo balitz, *h- behar genukeen historikoki, *h3 > *h1 ezagunaren bitartez; kontrakzioaren ondoren ere soilik *h4 genuke, ordea. Baliteke, beraz, kontrakzio hori h-aren metatesia baino beranduago gertatzea eta105 *ardano bera, —guztion ustearen aurka—, ez AEZ-ko, ez eta AEM-ko nahiz EBZ-ko, edo enparatuko ez izatea. Galdera nagusia, jakina, *-n- > -h- (eta V̂hV̂) noiz jazo den litzateke; Múgicak (1996: 231) “claramente postdocumental” dio,106 nahiz eta gero zalantzak ageri 103 Cf. akit. seni : *seni (baina akit. lohi) eta AE *e-da-ra-doni : eusk. hist. arrain, hurrenez hurren. Lohi horrek *-n- > -h- hasia zela —baina ez burutua (cf. seni)— bide diosku. Ez da ahaztekoa (Gorrochategui 2009: 548) G. Nietok Iruña-Veleian aurkitu protidi-sehi (ala -seni?) hori, are gehiago azkenik -hberretsiko balitz, jakina, baina baita bestela ere, euskal onomastika zaharraz mintzatzerakoan Bidenabar, oxso-k erakusten du akitaniera baino lehen gertatu direla (1) *-r > -h, (2) *hVh > øVh eta (3) *hC > øC. Fenomeno horiek guztiak dira etse, ogi, esku, ezker eta beste hainbatetan; ikus Lakarra (2013: eranskina). 104 Bada khoroa, etab., baita bulhar, belhar, etab. ere, baina hauek ez dira etimologikoak eta itxura guztien arabera, berankorrenak ditugu; cf. Lakarra (prest.-4, prest.-5). 105 Orobat, gorago erakutsi dugun legez, *hur-etik datozelarik bai ibar-idor, bai hibai-hidoi, beharko dugu onartu *-r > -h konposizioan eta silaba bereko *hVh > *øVh *h3 > h1 baino lehen jazo zirela. Ezagun denez, hVh heterosilabikoak (eta heteromorfemikoak, cf. Igartua 2001) ugari dira Erdiaroan. 106 Testuan esandakoaz landa, bada hemen aipatu baino ezingo ez dudan arazo bat uste honezaz, Mitxelenak EBZ-ri eman kronologia, alegia: bahe, eho, sehi eta beste hainbat h- (< *-n-) EBZko direlarik, dagoeneko v-vi. mendeetarako horrela bide genituen. Bestalde, nago bortitzak ez “Adan eta Ebaganikoak” baizik eta kontsonante talde batetik sortutzat hartuaz Mitxelenak berak aukera bezala gogoan hartu zuen legez (cf. 1957: §16) asko errazten dela ulertzea zergatik hain berandu ditugun < nn >-ak, are -n-ak galdu ondoren ere, alegia. 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 192 29/10/13 09:25:10 DIALEKTOLOGIA DIAKRONIKOAZ ETA EUSKARA BATU ZAHARRAZ 193 -ain eta -gue amaierekin.107 Alabaina, nago, bere alde —gehienez ere— erdarazko grafia duela, hau hutsa ez bada ere. Hasteko, esan behar da Mitxelenarentzat (ikus hemen §§2 eta 4.1) lehen lekukotasunetarako lehendabiziko dialekto bereizkuntzak garatuak zirela, baina -n- > -h- bilakabidea /h/ (dela AE-koa, dela *-r > -h, demagun) gordetzen zuten dialekto guztietarako suposatzen da, are hasperena lehen lekukotasunetarako galdua zuen nafarrerarentzat edo horren zati batentzat. Bestalde, onartzen badugu -i2/-u2 > -ø (gainerako konposizio eta eratorpeneko erregela fonetikoak legez) Mitxelenarekin euskalki guztietakoak eta EBZ-koak direla (ez ondoko berrikuntza paraleloak), orduan artzain-era iristeko behar diren hiru erregelak —sudurkaritasunaren metatesiarekikoak alde batera utziaz— ondoko ordenan behar ditugu ezarri: 1. *-n- > -h-; 2. *h4 > ø; 3. *-i2 > -ø /_# Kontrara egingo bagenu (1. *-i2 > -ø /_#, 2. *-n- > -h-) hirugarrena, *h4 > ø, ezingo litzateke garatu eta —gorago **hardao-rekin legez—, ez dut ikusten zein litzatekeen arrazoia **hartzai(n), **harrain, etab. ez izateko (cf. Lakarra inpr.-1), harea edo herio bezala, *h3 > h1 erregelarekin (Lakarra 2008d). Bada argudio erantsi bat, batzuentzat ahulagoa, beharbada, beste hizkuntza baten fonologiatik egindako jauzia baita eta ez euskaran bertan zuzenean oinarritua;108 izan ere, Chambon-ek eta Greub-ek aitzingaskoiera datatzerakoan, ondoko berrikuntzak erabili zituzten: 107 Bestalde, gogora bedi Strakaren artikulu famatu baten hasiera: 1.º Il est en général difficile d’établir les dates, même approximatives, des modifications phonétiques. On sait que la graphie des textes retarde toujours sur la prononciation et que par suite des influences traditionnelles et littéraires, elle correspond à un état phonétique plus archaïque que celui de l’époque dont ces textes proviennent (Straka 1951-54: 247; beheraxeago antzera gramatikoen eta maileguen lekukotasunez). Hurrengo orrialdean “les meilleurs ouvrages de phonétique historique du français et des langues romanes sont-ils loin d’être d’accord sur l’âge des changements phonétiques, même les plus importants” diosku; guretzat hori, esan gabe doa, aski kontsolagarria zen… urte haietako egoerarekin erkatuaz. Jakingarria da, noski, artikuluaren amaiera ere: Ces faits, que nous comptons compléter par d’autres recherches sur la chronologie relative des changements phonétiques dans les langues romanes, prouvent qu’au iie et, à plus forte raison, au iiie siècle, il n’y avait plus d’unité linguistique romane, malgré une certaine unité de civilisation et malgré la continuation des contacts politiques et économiques entre les diverses régions de l’Empire (…) On peut par conséquent difficilement amettre l’existence d’une période romane commune et unique dans l’histoire des langues néolatines; il semble plutôt qu’apres la période latine ont immédiatement comencé les périodes roumaine, française, provençale, etc. (Straka 1951-54: 307). Ikus orain Chambon (1996-97) Strakaren lanez; Guiter (1989) dugu horiek euskararen hots-aldaketei egokitzeko lehen saioa. Ikus §5.3ren akaburantz. 108 103. oharrean markatu bezala (cf. Ariztimuño 2011), lohi bada akitanieraz (nahiz eta seni) —gogora, orobat, hor aipatu Iruña-Veleiako (benetako) -seni/-sehi ere—; bi aukera ditugu horren aurrean: onartzea -n- > -h- hasia zela (baina ez hedatua) iii. menderako edo ondorioztatzea delako izen horrek ez duela ikustekorik euskarazko lohi < *don-i ezagunarekin; bigarrena ez da erraza onartzen hitz horren egiturari kasu eginaz, ez baitirudi inguruko hizkuntza enparatutan antzekorik aurki litekeenik. 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 193 29/10/13 09:25:10 194 JOSEBA A. LAKARRA 1. 2. 3. 4. F > h, N > ø / V–V, LL > r / V–V, LL > t* / V— #, 5. MB, ND > m, n / V–V, 6. Ø > a / #—R, 7. “Fusion de B et de W” (Chambon & Greub 2002: 473). Guztien konbinazioak aitzingaskoiera dagoeneko 511. urterako bazela (okerrenean ere, 600.erako) —eta, horrenbestez, ez zela oraindik eratu gabeko proventzeraren dialekto bat, baizik eta latinetik zuzenean garatutako hizkuntza— ondorioztatzera daramatzate: En résumé, le gascon n’a pu se détacher d’un ensemble linguistique qui n’existait pas — ou, si l’on préfère, qui n’existait pas encore — au moment où il était lui-même constitué. Il ne peut par conséquent être considéré comme un dialecte ou une variété d’occitan au sens génétique de ces terms (“forme idiomatique évoluée de”). Du point de vue génétique, le (proto)gascon est à définir comme une langue romane autonome. On pourrait dire, en s’inspirant de la formule de Tagliavini (1969, 423), que cette langue s’est coordonnée ensuite, sociolinguistiquement et, dans une certaine mesure, linguistiquement, au provençal (Chambon & Greub 2002: 492).109 Chambonek eta Greubek ez zuten hitz bat ere esan beren lanean Luchairez geroztik aldarrikatu izan den Antzinateko euskarak gaskoieran izandako ustezko eraginaz, hots, lehenak bigarrenean izandako substratu estatusaz. Delako substratu izaera hori ondoko ezaugarriotan oinarrituko litzateke Luchairerengandik datorren tradizioarentzat: 1. 2. 3. 4. 5. Ausencia de /v/; Repugnancia por /f/ [eusk. /b/, gask. /h/]; Ausencia de r- inicial; Mutación de -l- en -r- (gask. -ll- > -r-, -l- > -l-); Supresión de -n- entre vocales (Gorrochategui 1984: 75-76). “Como consecuencia del paralelismo en el tratamiento de estos cinco cambios fonéticos, concluía Luchaire admitiendo el influjo éuscaro de la configuración del gascón” zioen Gorrochateguik (1984: 76) eta gaskoieraren eta euskararen arteko antzekotasunen azalpen hau onartzen badugu —Rohlfsek (1977: 157) bere kontrakotasuna adierazten du -n-aren galeraz, baina ez gainerakoez—, begi-bistakoa dirudi substratu hizkuntzan aldaketa komun horiek hizkuntza hartzailean baino lehenago gertatuko zirela. Chambonek eta Greubek (2002: 477) gaskoiaren -n- > -ø- bilakabidean komenigarritzat dute lau garai ezberdin ezartzea: “(i) nasalisation régressive partielle de la voyelle précédant /n/; (ii) nasalisation complète, vélarisation de /n/, changement de la coupe syllabique; (iii) passage de [鋭] à une constrictive, puis amuïssement; (iv) enfin, dans la plupart des parlers, dénasalisation de la voyelle” (2002: 477). Lehen bi zatiak 511. urterako amaitutzat jotzen dituzte eta, beraz, hala bide zen substratuko hizkuntzan ere.110 109 Etzanak neureak dira. Itzuliko naiz geroago (§5.3-ren hasierako figuraren iruzkinean; cf. lehenago 37-38. oharrak) aipu honetara, gaskoiaren sailkapen moderno “anti-genetikoa” euskal hizkeraren batekin ere —Gipuzkoako eta Arabako “B-rekin”, esaterako— gertatzen dela argudia baitaiteke. 110 Euskararen aldetik Igartuak (2008a: 185-187) -n- > -h- aldaketa fonologikotzat du: hasieran [n] hasperendua edo [h] sudurkaritua /n/ fonemaren alofonoak zirelarik, gero /h/-renak izatera igaroko ziren. Ikus §5.2 l eta n ondoko ahostuntzeaz eta gaskoierak eman lekukotasunaz (Rohlfs). 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 194 29/10/13 09:25:10 DIALEKTOLOGIA DIAKRONIKOAZ ETA EUSKARA BATU ZAHARRAZ 195 4.5. AEM-z ondoko aldaketa morfologikoak AEM-ren morfologiaz hain gutxi dakigu non nekez esan litekeen segurtasunez ezaugarri hau edo hori dagoeneko bertan zen edota geroztik sortu den: halere, dakigun urriaren barruan dira artikulurik ez zela eta, beraz, ezta deklinabide mugatu singular ez pluralik,111 aditzean ez zela iraganeko perifrasirik (etorri nintzen, galdu nuen, etab.) baina bai aditz enborra eta laguntzaile (historikoki) irreala biltzen dituena (etor zedin, gal nezan, etab.)112 eta beste zenbait orokortasun, —bereziki morfologia zaharrena ezker zela aditzean eta ez eskubi—, edota afijazioa urriago zela historikoki ezagutzen duguna baino, demagun (cf. Lakarra 2006a). Merezi du, haatik, dozena bat ezaugarri EBZ baino lehen edo geroztik garatuak diren edota noizbait horrelakorik erabakitzeko izan ditzakegun argudiabideak zerrendatzea: a) b) c) d) e) f) g) h) i) j) *lVC > -la -n > -ø -o > -a /— # eta -V > ø 3. sil. egin ALag. *ezan ALag. *ero(n) ALag. *nin > i- aditz enborrean *nin > -i IS-ko dat. *nin > ALag (dio…) -te aditz izena k) l) m) n) o) p) q) r) s) -tze aditz izena -eta aditz izena -tzai artizkia aditz izenean -kidi aditzean -it- pluralean -z pluralean komunztadura falta -ga + -z > -gaz -re + -an > -rean Hots, dozena bat (a, b, e, f, g, h, i, j, k, m, n, o) seguruenik EBZ-erako gertatuak113 edota lehen euskalki banaketa baino lehenagokoak —baita, beharbada, beste bat (c) ere— eta soilik sei (d, l, p, q, r, s)— geroztikoak. Banaketa geografikoa da, gehienbat, zahar eta berri bereizteko irizpide nagusi: aipatu berrienek aukera gutxi dute EBZ izateko (askoz gutxiago AEM-ko) nahiz Mendebaleko Euskara Zaharreko (MEZ) ere.114 Berrikuntza gehienak gramatikalizazio prozesu orokorretan material komunarekin aurrera egindako urratsak ditugu: p) -z Nor-Pl. (orokorra) → -z pl. pleonastikoa *edun-ekin & Obj.pl. (B-A), r) -ga ‘bizidun lokatibo’ / -z ‘instrumentala’ (orokorrak) → -gaz ‘soziatiboa’ (B-A), s) -re ‘genit. zah.’ / -an ‘inesiboa’ (orokorrak) → -rean ‘ablatibo zah.’ (B-A-G?), etab. Har dezagun oraintsu arte aztertu ez den aditz izenetako aurrizki multzoa (*eda-ra-). Hizkuntza bantuetan gertatu bezala, euskaraz ere hainbat aldaera sortu dira, horietatik zenbait fonetika lege arruntez azalgaitz bilakatzen direnak (cf. Good 2005, 111 Honetaz ikus Mitxelena (1970), Azkarate & Altuna (2001) eta, batez ere, Manterola (2008). Ikus Mounole (2007) eta orain (2011a). 113 Ez dut arrazoirik ikusten (f )-(g)-(h)-(i)-(j) AEM eta EBZ tartekotzat hartzeko eta ez lehenagokotzat; horrenbestez, ez ligukete EBZ-ren beharra erakusten lagunduko. 114 Hau da usukoena, jakina, eta ez da harrigarriegia egin —aditz nagusi gisa— orokorra izatea Zuazok (2010: 149) markatu legez. Diratan hapaxa (RS) eta holakoren bat kenduta ba ote orokorra ez den aditz errorik? Bestalde, ba ote aditz laguntzaile izan aurretik nagusi izan ez denik? Cf. Lakarra (2012c) eta (prest.-7). 112 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 195 29/10/13 09:25:10 196 JOSEBA A. LAKARRA Lakarra inpr.-1): *jara-CVC [aurr-erro] litzateke itxarongo genukeena baina gutxienak dira horrelakoak (jaraunsi eta jaramon115 soilik?) eta asko arCVC (ardan-, arran-), inarCVC (inardun, inarrosi), jarCVC (jardun, jarrugi) eta are urCaC (urgatzi) ere, aldaketak hor amaitzen ez direlarik: cf. eroan/eraman, jo(h)an-en kausatiboa (h.d., < *e-da-ra-non). Abian den lan horretako behin-behineko datuak laburtuaz (cf. lehenago 2011a), dozena t’erdi bat enbor zahar eriden ditugu oraingoz —hainbat berkategorizatu eta izen bilakatu direlarik— eta horietarik dozena bat dira orokorrak eta dozenerdi B-koak soilik: arbin, *ardan, *arran/arro, arrats, eroan/eraman, ihardetsi/inardetsi/ jardetsi, inardun/jardun, inarrosi, inaurri, jaramon, jaraunsi, jarrain, jarrekin, jarrugi, jasarri, jorratu, urgatzi, urrhan Ez dut ezagutzen ale bat ere soilik bestelako euskalki bakar batean ageri denik eta bistakoa iruditzen zait aurrizki kate hori ezin izan litekeela eraketa modernoegia. Nola azal datuok? Beharbada kategoria hori —gutxienez ikonizitate arrastorik gabeko amalgama itxura horretan— guk uste baino berankorragoa da (EBZ akabukoa, demagun) eta B-k bestek ez bezala gehiago gorde eta zabaldu du geroztik fosildurik aurkitzen duguna? Nolanahi ere, honelako arkaismoen aurrean ere “soilik berrikuntzak” esanaz jarraituko dugu ala, Watkinsek nahi bezala (§3.2), arkaismo esanguratsuak erantsiko ditugu ezaugarri garrantzitsuen zerrendara, berrikuntza zaharrenekin batera?116 4.6. Aditz Laguntzaileak Dakigunez, iragankor irrealisetako egin laguntzailea erabili izan da bibliografian bizkaiera gainerako dialektoetarik —zehatzago G-tik— bereizteko. Ahalegin horrek arazo saihestezinak ditu, bi aldetarik bederen: 1) egin-ez landa *ezan ere lekukotzen da B zaharrean, fase sparita gisa bada ere eta, 2) egin ez da soilik B-n lekukotzen: lehen testuetarik —eta galtzeko itxurarik gabe— ageri da G-n, noski. Horiezaz landa, Bonapartek (nahiz Lacombek eta Uhlenbeckek) kontuan izan ez zuten Araban 115 Badakit Mitxelenaren analisia “jara + emon” dela, baina bai hori eta baita *jar + edun > jardun, *jar + eduki > jarduki edo *jar + egin (nahiz *jara + egin > jaregin OEH-n s.u. datorren legez) ezinezkoak dira eta aurrizki zaharrak ez ikustetik —ikusi nahi ez izatetik—, datoz. Bidebatez, segurua ote jaraman/ jalaman-ek ez duela jaramon-ekin zerikusirik? 116 Beste aukera bat, agian, zera litzateke: gogotan izanik B-ko sei horietarik hiru (arbin, jaraunsi, jarrekin RS-koak direla eta testu horren arkaismo-gradu berezia dialekto horren barnean, arkaismo horiek ez B-renak baizik eta aurreko adabegiren batenak (MEZ-koak edota tartekoren batenak) direla pentsatzea, oraindik B eratu baino lehenagokoak, alegia. Aukera hau ongi lotuko litzateke K. Zuazok inoiz agertu duen ustearekin (2010: 182), hots, dialekto horren eraketan Bilbok —eta horko inguruetakoa bide zen RS-ren zati nagusia; cf. Lakarra (1996b)— eragin txikia izan duela ekialderagoko hiriekin (Gernika edo Durangorekin) alderatuaz. Bidenabar, garbitu nahi nuke horren beharrik ez bada ere, nire lan horretan —eta RS-en jatorriari buruzko edozein ikerketatan— lehen egitekoa ez zela Bilbokoa zela frogatzea, emandako ustezko gainerako aukerak (Orozko, kasurako) deuseztatzea baino; horretarako aski zen (eta da, oker ez banago) RS-en, partez bederen, -n > -ø lekukotua dagoela erakustea, hegomendebalean ez bezala. Egiteko horretan, gainera, ez dakit zergatik balio zezaketen gehiago berrikuntzek bestelako edozein ezaugarrik baino. 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 196 29/10/13 09:25:10 DIALEKTOLOGIA DIAKRONIKOAZ ETA EUSKARA BATU ZAHARRAZ 197 ere ageri zaigu, B zaharreko distribuzio morfosintaktiko oso hurbilekoarekin (cf. Lakarra 1985, 1986b eta Mounole 2007, Mitxelena 1964 garatuaz). *Ezan noizbait orokorra izan da, baina, aldiz,117 ez dirudi egin Mendebaleko Euskara Zaharretik (MEZ) landa laguntzaile gisa gramatikalizatu ere denik. Beraz, kronologiaren aldetik egin/*ezan ez da “hautapen ezberdin” bat izan B-n eta G-n, hurrenez hurren, egungo eta lehenagoko datuek besterik baitioskute; hautapen hori duela mende asko B, A eta G-ren arbasoak (= aitzin-MEZ-ek) egin berrikuntza baitzen, *ezan-ez gainera egin hartzean.118 Orobat, G zaharreko eta A-ko testuak oraintsu arte ez ezagutuak —eta ahozko zein idatzizko lekukotasunei kasu egiteko gogo faltak—119 ekarri zuen EBZ-aren egitura eta dialektalizazioa aztertzeko garrantzitsu izan litezkeen beste zenbait aditz laguntzaile kontuan hartu ez izana: Larramendik Hiztegian eta Corografia-n markatu zuenez, xviii. mendearen erdi aldera oraindik bizirik ziren Urola aldean —eta baita Goierrin eta Beterrin ere— diraus-/ziraus- formak datiboarekiko laguntzailearen pluralean.120 Otxoa Arinek dirauzcun ‘dizkigun’, cirauzcun ‘zizkigun’, dirautza ‘dizkio’ ditu eta Larramendik Azkoitiko 1737ko Sermoian ciauzcan ‘zizkion’, diauzcu ‘dizkigu’, diauztan ‘dizkidan’, diauzten ‘dizkidaten’, ciozcala bakar baten aldean —Otxoak ere badu beste bat— (cf. Lakarra 1985: 236-237, Altuna 1992).121 2004an, Lazarragaren eskuizkribua aurkezterakoan, Jean Haritxelharrek “guk [ekialdekook] bezala”122 A-ko lekukotasun zahar-berriak *eradun zerabilela kausitu zuen, —eta ez soilik pluralean, giputz zaharrek legez—: eragocico deraustae / damaoc servietea [95v], oy aserratu deraustaçu / ceurorrec ala guraric [01] (Lakarra 2004: xiii).123 117 Eta —§3.2en dagoeneko ikusi bezala— baita *iron ere; gogora bedi -ra- kausatibo orokorraz landa, oro mendebal muturrean bizirik zela oraindik lehen lekukotasunetan (cf. RS) eta baita ezagun dira -ro atzizkiaren zenbait agerraldi (luzaro, urtero, egunero, hilero, astero, astiro, geldiro) egungo egunean ere. G-n (eta are A-n, cf. Landucci) zein GN-n lehen testuetarako B-n baino ugariagoa da atzizki hori (cf. de Rijk 1995). Bestalde, mendebalean bada oraindik aditzaren alomorfo zaharretik (< *edon) ateratako -to atzizkia ere; gramatikalizazio kate honetaz, cf. Lakarra (2012c) eta (prest.-7). Ikus §5.2 ere. 118 Ikus §3.2 egin/*ezan/iron “hautapenaren” irakurketa diakroniko berri baterako, berrikuntza kate gisa ulerturik; orobat 169. oh. eta testua. 119 Ez dute beren interesa galdu Mitxelenaren hitzek Landucciren ezagutzaz eta erabileraz (erabilera faltaz) Larramendi ondoko euskalaritzan (Mitxelena 1958); berak, nolanahi ere, hegoaldekoa euskalki berezitzat jo zuen FHV-n edo Sobre el pasado-n, beti ere funtsean Landucciren lekukotasunaz baliaturik. Cf. §4.6-ren amaiera. 120 Oregik (1972: 359) “hona hemen erabat sortaldera begira jartzen gaituzten zenbait flesio” dio hauei buruz, “orain artekoetan [deban, debe eta gisa hortakoez ari da] aditza bizkaieraruntz lerratzen bazan ere” esan ondoren. 121 Adibidez, G-ko gainerako testu zahar guztietan (“Misererea”, Lasarteko bertsoak (TAV), Irazusta (eta Oikiako dotrinan); ez da horrelakorik, noski, Zegamako dotrinan [cf. Ondarra (arg.), ASJU 1984] eta azpieuskalki horretako xviiiko testuren batean komunztadura faltaz. 122 Ia; merezi luke derauste, etab. -s- gabeko Etxepare, Leizarraga eta ondokoekin konparatzea; zail bide zuten eremu bateko eta bestekoek elkar “imitatzen”, noski, eta xehetasunak xehetasun (ikus aurreko oharra) arkaismo franko erabilia dugu aditz-joko hau A-n (cf. Mounole 2011b). B delarik horren arrastorik ez duen bakarra, haren berrikuntza negatibotzat jo beharko. 123 Borja Ariztimuñori zor diot diozka-ren arrarotasunaz (eta jatorriaz) ohartzea; hark esandakoari, diuzka < diauzka < dirauzka katebegiak gehituz gero, egungo egunean ere —itxura- eta funtzio-aldaturik, hori bai— *eradun-en formaren aztarnak G-n bizirik direla frogatzen digu. Diozka-ri buruzkoak, dizku, dizt eta “barneko z plurala” duten guztientzat baliagarri bide dira; ez dirudi B-ko -za barneratu denik edo G mendebaleko -z- atera B eta A-n. 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 197 29/10/13 09:25:10 198 JOSEBA A. LAKARRA Kasu honetan badirudi sinpleegia dela, inoiz egin izan den bezala (cf. Mitxelenaren iruzkina Lekuonaren Gero-aren edizioaz), “eutsi = B, -i- = G eta eradun = Ekialdea” aurkeztea, hautu-katea bailitzan. Ez da inola ere parekotasunik izan lehenaren eta enparatuen artean: eradun/-tsi eta -i- historikoki ia orokorrak izan ditugu —B da soilik hortik kanpora gelditzen dena—124 eta eutsi ez da B-tik eta A-tik atera. BZ *Eradun – -i(+) eutsi + BM A GZ GL LZ LM ZZ ZM – – + + + + + + – – + – + + – + + – + + – + + – Erregelen ordena bilatzen badugu, honelako zerbait genuke Nafarroarako eta Iparralderako: 1. eradun-en gramatikalizazioa, 2. -i-ren gramatikalizazioa. Gainerako euskalkientzat berrikuntza gehiago metatu behar ditugu: 3. 4. 5. 6. 7. eutsi-ren gramatikalizazioa B-n eta A-n, eradun-en galera singularrean G-n eta B-n, eradun-en galera pluralean B-n, -i-ren galera pluralean B-n, -i-ren galera singularrean B-n. Ikusten denez, B-k ez du hautapen soila egin, ikuspegi sinpleegi eta “aktualista” batek adieraziko lukeen bezala; B-k berrikuntza berrikuntzaren gainean bildu du (zazpi), horietarik bi komunak EH osoarekin (1, 2), beste bat komuna A-rekin (3), oraindik beste horrelako bat G-rekin (4) eta hiru azkenak exklusiboak (5, 6, 7). Z-k, L-k eta BN/GN-k aski dute lehen bi berrikuntzekin: hots, ez dute horrelakorik EBZ-z geroztik (agian ezta AEM-tik), G-k (4) eransten die horiei —ez dirudi zaharregi oraindik ere pluralean *eradun baita—; A-k, azkenik, (3) gehitu du (B-rekin) baina ez du (4) —G-k eta B-k komunean dutena—, ezta (5), (6) eta (7), B-ren exklusiboak. A-k ez bata eta ez bestea eta polimorfismoarekin jarraitu zuen bietan. G-k ez zuen eutsi berrikuntza hartu —edo historiaurrean galdu zuen— eta singularrean -i(n) *eradun-i erabat gailendu arren, pluralean oraindik haren aztarnaren bat gelditu da. Gehienbat ohikotasuna adierazteko B-n (1800 arte bederen) usuko ditugun joan/ eroan laguntzaileak (cf. Lakarra 1986b eta Mounole 2011a), aurkitzen dira gutxi edo asko xvi. mendeko Etxepare eta Leizarragarengan ere eta baita, geroago lekukotu 124 Lakarra (1986b)-n erakutsi bezala, di-ren bi adibide (dio eta dyc) ageri dira B-z, “Milia Lasturkoren Eresian” lehena —baina ba ote zentzurik “G-ko B” sailkapenarekin jarraitzeak are xv edo xvi. mendeetarako?— eta RS-ko kasu solte batean bestea. Ez da aski lasaitasun osoz esateko oraindik garai horretan erro honen lekukotasunak erabat orokorrak zirela. 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 198 29/10/13 09:25:10 DIALEKTOLOGIA DIAKRONIKOAZ ETA EUSKARA BATU ZAHARRAZ 199 arren horiek bezain hizkera zaharra edo zaharragoa duten Zalgize, Bela eta Oihenarten errefrau bildumetan ere. Perifrasi hauek, bada, ez ziren B-renak soilik, baizik eta (gutxienez) EBZarenak ere,125 eta ez da harritzeko berrikitan Lazarragaren koadernoa aurkitu eta aztertzean bertan ere lekukotasunak agertzea (cf. Lakarra 2004, Lakarra & Mounole 2010 eta Mounole 2011b). Bidenabar, Lazarragaren testuak eman izan du beste laguntzaile ezezagun parearen berri ere: JAGIN — eta prometidu even biac ez alcarri ichi jaguiteco, arean da Sirena ta Silvia idoro artean (AL: 1152v) — Jaun Cerucoac / çuri bidaldu jaguinic; / adietaco / badeçu miramenturic, /ez consentidu / ceure lurrean gaxtoric. (A28: 166) — Aren aoti berba oa / neguianean aditu, / reberencia jaguiteco / belaunoc neben incadu. (B14: 15) — Apea nindin çaldirean / guchi bat apartaduric; / berba neguion lurrerean, / neurau nengoan lecurean / reberencia jaguinic (B18: 70) — Beti nabil casoau dala / trabajadua azquero, / inox dicharic eztudala / bencedoreçat atabala / jo jaguiteco sendoro. (B18: 115) — Orain dama bat servietan dot, / lindea parebaguea; / oy eztauco meresciduric / niganic ancietea / eguin deustan mesedeac, / servidu jaguin artean, / cegaiti nei traspasadu / amorearen leguea. (A24: 136) — cegaiti artu ez daiquean / oy beste servidoreric; / oy alcançadu daiqueano / ez artu jaguin celoric; (A 14: 102) — guztiay berba jaguinic (B29: 50) — modu onetan / oyta berba jaguinic (B29: 79-80) JAKIN — Donzellea, cegati çaoz / enegaz enojaduric, / çurequin ene aitasuna / horrela anci jaquinic? (AL: 1142v) — Sirena bere ainbeste dabil, / besteoc leguez galduric, / Doristeori on derechala, / Silvero anci jaquinic. (AL: 1145v) — Acorda çatez ceyn on derechudan, eta bay nola çabilcen enganaduric, igui çabenaren <1152v> acean, ene amorioau ancitu jaquinic. (AL: 1152v) — Esperancea galdu jaquinic / bici çan, aseguin bague; / joan gura dau lecureanic / canpura bici içaaten. (AL: 1145v) — Tortolachoa ebilten da / bacochic maiaz ilean, / bere laguna galdu jaquinda, / tristeric soledadean (A16: 75); (cf. Esperanceau galdu jat, / guztiz ez arren, parte bat; / neure laztanaen amorearren / eguin gura dot negar bat. (1143v) — Donzella batec joci ceban / Iruneco calean, / niri ondo costa jaquin / Guipuscoaco lurrean (B32 : 23) — Jaun Cerucoay emaiten jagot / oy asco gueraciaric, / deseo neben ocasio bat / cerren nagoan jaquinic. (A23 : 4) — Oyta capa bat emunagaiti / ez nax gueratu piloxic; / inori emun bajagot bere, / ez nago damu jaquinic. (A23 : 60) 125 Halaz guztiz, ANag + PART dutelarik (inoiz ANag + te?) etor nendin, ekar nezan eta horiek baino berriago bide dira. 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 199 29/10/13 09:25:11 200 JOSEBA A. LAKARRA Itxura guztien arabera, orain arte beste inon lekukotu gabeko formak ditugu: sistema zaharrerako [1. *e-CVC / 2. *e-ra-CVC / 3. *e-da-CVC / 4. *e-da-ra-CVC] hirugarren saileko aditzen aztarna gogoangarriak, nahiz eta ez, agian, eredu edo balio zaharrenekoak, -da- horrek, ez esanahi espaziala edo aspektuala, baizik eta datibokoa hartzen baitu.126 Are euskalki sailkapena berrikuntza-txapelketa gisa uler dezatenentzat ere, baliteke ezaugarri hau esanguratsu bilakatzea A euskalkitzat hartzeko orduan; izan ere, A-k “besteren” (B, G, inoiz GN-ren) ezaugarrien konbinazio berezi hutsa dela dirudi inoiz, ezaugarri propio gabekoa: oraingoan, ordea, ezaugarri honek lehendik ere ezagutu behar zitzaion “orijinaltasun” eta autonomia are markagarriago bihurtzen du (cf. 119. oh.). 4.7. Erroaren forma kanonikoa, EBZ eta dialekto haustura 2000tik aurrera edo, erro eredu nagusien azterketa formalari lotu natzaio, hein batean Uhlenbeckek aldarrikatu baina garatu gabe utzitako etimologia ez-atomista lantzeko asmotan.127 Horretarako (diptongodunak alde batera utzirik)128 Azkueren hiztegian lekukotutako edozein eredutako kideak bost multzotan banatu nituen —1) maileguak, 2) aldaera modernoak, 3) eratorri-konposatuak, 4) onomatopeiafonosinbolismoak eta 5) etimologiagabeak—, eta bi iragazki nagusi ezarri nizkien (fonotaktikoa eta geografikoa)129 egindako sailkapenen ondotik “5” sailean gorde126 Cf. *da(r) ‘sit’-en gramatikalizazioaz Lakarra (2008a) gehi han aipatu Newman (2002), Aikhenvald (2006) eta gainerako bibliografia. Nolanahi ere, aditz horren gramatikalizazioan (bigarren maila batean) datiboa ere arrunta da —eta Lazarragari dagokionez aurkitzen dugun bakarra—, mendebaleko ohiko jator-, jabil- eta besteren aldean, artean lekukotu gabeko jafindazu batzuk ere barne: — Donzellea, piadadez ar naçaçu, / barriz gura deusut erregutu, / catea gueiagogaz ez ni lotu, / neure bioçau libre jafindaçu (1185v) — Nungo çarean esadaçu, / bada al didin gaucea; / ceure beguioc irecaçu; / descubriduric jafindaçu / apelliduaz nonbrea. (1182r) Inoiz pentsatu izan dudanaren aurka, aldiz, *da eta ra- (batez ere *la-) oso hurbil izan arren, inola ere ezin izan litezke gramatikalizazio kate berekoak, adlatibo/inperfektiboak ‘sit’-etik sortu ohi baitira, baina kausatiboak eta konpletiboak ‘take’-tik; ikus Lakarra (2012c), (prest.-7) eta hemen 117. oharra. 127 Cf. “Pour le moment, il m’est indifférent de savoir si tel élément lexical —mot ou racine— possède ou non une parenté caucasienne plausible. Si pareil élément lexical correspond à un type ancien, il devra passer pour pyrénéen occidental ancien, sauf la possibilité qu’un élément non originellement pyrénéen occidental ancien d’importation ultérieure –mot ou racine– se soit rallié secondairement à un type pyrénéen occidental ancien. Mais cette question est sans importance pour mes investigations, puisque je recherche non pas des étymologies, mais des types. Des éléments d’origine étrangére secondairement assimilés à d’anciens types indigènes contribuent, eux aussi à affirmer l’existence de types anciens” (Uhlenbeck 1942: 567); etzanak neureak dira [J.A.L.]. 128 Hori bi arrazoigatik: bata, operatiboa, kalkuluak asko zailtzen zirelako haiek kontuan harturik eta, bestea, uste osoa nuelako diptongodunak berrikuntzak zirela, dela mailegu, konposizio-eratorpen edo kontsonante-erorketaren baten ondoko. Geroztiko berreraiketa eta etimologia lanek erabat berretsi dituzte hipotesi eta jokabide hauek (cf. Lakarra 2010a eta hemen §4.3). 129 Cf. “The first type [of criterion that can be used in order to establish the Proto-Mongolic origin of any given feature] may be identified as distributional, and it is based on the linguistic fact that ProtoMongolic features tend to have a wide distribution in the modern languages. In particular, any feature 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 200 29/10/13 09:25:11 DIALEKTOLOGIA DIAKRONIKOAZ ETA EUSKARA BATU ZAHARRAZ 201 tzen ziren hondarrei. Hondar hauek, noiz astiro eta banaka, noiz supituan eta multzoka, aurreko lau sailetara joan izan dira ezinbestean ikerketa aitzinatu ahala. Azken sail horren barruan diren garrantzitsuenak bi iragazkiak gainditutakoak ditugu, jakina, horiek baitira hizkuntza egoera zaharrago baten jarraipen izateko aukera duten bakarrak. Gure ikerketetan iragazki fonotaktiko eta geografikoak gainditzen zituztenak AE-rako hautagaitzat genituen, batetik AEM-rako berreraiketa estandarreko baldintza fonetikoak baitziren iragazki fonologiko moduan generabiltzanak eta, bestetik, Meilletek eta gainerakoek familia indoeuroparrean eta gero beste ikertzaile askok enparatuko familietan egin legetxez, zenbait distribuzio baldintza beteaz aitzinhizkuntzatik etor zitezkeela segurtatu nahi baikenuen modu aske batez, argudio erantsi gisa. Alabaina, iragazki geografikoak baditu zenbait oinarri —bat batez ere— bere helburuetarako, ez soilik malguegi eta eskuzabalegi, baizik eta are ezgai bilakatzen dutenak. Malgutasun eta eskuzabaltasun handiegiak aitortuak nituen eta berariaz ezagutuak: funtsean, delako hitz bati errazegi aitortzen zitzaion dialekto oso baten baliokidetza —nahiz eta soilik horko herrixka bakar batean ezaguna izan— eta, gainera, Frantziako eta Espainiako dialekto mugakide bikoteak (G eta L, GN eta BN, GN eta Z) onartzen ziren, nahiz eta Iparrean zein Hegoan bata bestearen aldean zirenak (B eta G, G eta GN, L eta BN, BN eta Z) exkaxtzat eman irizpide geografikoen arabera forma jakin bat zahartzat hartzeko. Ordea, uste dugu xehetasun hauek iragazkiaren aplikazioari zor zaizkiola eta gainditzeko modukoak direla, hala nahi edo behar izanik hertsiago jokatuaz: hots, aipatu muga politikoaren efektuak beranduagokoak direlarik —ik. §5.2ko oharrak Err-ren berrikuntzez—, horiek kontuan hartu ez eta bikote onargarriak zeharo gutxituaz,130 edota dialekto osoaren hedadura emateko orduan herri edo hizkera gehiagotara igoaz gutxieneko langa, edota bi bideok batera hartuaz. Iragazkiaren ezarpenean aldaketa horrek lukeen berehalako ondorioa bistakoa iruditzen zait: asko murriztuko lirateke “orokortzat” jo beharreko hitzak, baina ez modu berean orain arte aztertutako erro-eredu guztietan (cf. Lakarra 2008b, prest.-2). Zehatzago, zirkin handirik ez bide lukete CVC monosilaboen datuek pairatuko, horko kide gehienak “orokor” baitira, —ez juxtu-juxtuan bi euskalkitako, beste hainbat auzo galdutan lekukotzearren, baizik eta lurralde orotako ia hizkera orotan direlako; bisilaboetan, aldiz, pentsatzekoa da beherakada aipagarriak izango liratekeela, eta lehen ere hain apalak eta % 0,00tik hain hurbil izanik, orain ia erabat ezabatuko edo guztiz baztergarri bilakatuko. CVC monosilaboen erabateko nagusigo hau are nabarmenagoa genuke, gainera, gogoan izanik azterketa-lanean soilik forma historikoki autonomoak erabili direla, ez berreraikiak. Beraz, esan nahi da *bel, *bil, *dan, *thor eta beste hainbat dozena ez diis attested in, or perhaps restricted to, two or more peripheral Mongolic branches, such as Moghol, Dagur, or the Gansu-Qinghai complex, is likely to represent common Proto-Mongolic heritage. However, it should be kept in mind that the absence of a feature from the peripheral languages does by no means rule out the possibility of its Proto-Mongolic origin” (Janhunen 2003b: 3). 130 Are gehiago, bikoteak izan beharrean, hirukoteak ere eska litezke baina ohiko euskalkiekin horrela ez da modurik delako hiru horiek mugakide izan ez daitezen. Zalantzarik gabe, euskalkien adarkatze egoki batek (cf. §§5.1-5.3) zeresanik izan lezake azterbide honetan. 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 201 29/10/13 09:25:11 202 JOSEBA A. LAKARRA rela hor kontuan hartu —nahiz noizbait erro emankor izan direla guztiok sinetsirik izan—; horrelako gutxi da, aldiz (ezer bai?), bisilaboetan. Bada, haatik, beste oinarrizko arazo bat iragazki geografikoarekin: zein garaitako euskara eskura genezakeen horren arabera, alegia. Izan ere, CVC hasiera batean AEZ-rentzat —hots, AEM baino zenbait mende edo milurteko lehenagoko egoera batentzat—131 proposatu nuen (Lakarra 1995) eta Igartuak (2001/2002) eta Martinez Aretak (2008) bisilabismoa eta polisilabismoa aldarrikatu dituzte geroztik AEM-rako eta ondoko garaietarako. Alabaina, euskalki historikoen gainean berreraikitako hizkuntza egoera, izatekotan ere, soilik horien jatorrian litzatekeen EBZ izan liteke, ez AEM eta are gutxiago AEZ. Hortaz, Mitxelenaren EBZ K. ondoko v-vi. mendeetarako bada, iragazki geografikoa gainditzen duten monosilaboak EBZ-koak direla ondoriozta dezakegu —askozaz zaharragoak nahi bada, baina baita oraindik ordukoak ere— eta iragazki hori gainditzen ez duten bisilaboak (gehienak, askorekin) EBZ ondokoak direla genioke (ez lehenagokoak), eta ikusi egin behar zenbat geroagoko. Azken isats hau beharrezkoa da orain: aitzinhizkuntzen eta, oro har, hizkuntza egoera batuen haustura bitarrak badira dialektologia diakroniko hedatuenean darabiltzatenak eta guk euskarari —EBZ-ri, zehatzago— ezarri nahi dizkiogunak, pentsatu beharko dugu euskalki historikoen artean gehienez ere bakar bat litzatekeela EBZ-tik zuzenean sortua, ez bi edo hiru eta, batez ere, ez dela inoiz izan euskalki historiko guztiak bere baitan biltzen zituen hizkuntza egoerarik xix edo xx. mendera arte, bederen: hots, bakoitzak bere data eta hedadura (aldakorra) du eta baita arkaismo / berrikuntza / hautapen proportzio ezberdinak ere (cf. §3.2-n Meiden analisia dialektalizazioaz) eta, horrenbestez, ez dagokie guztiei pisu bera aitzinhizkuntza —kasu honetan EBZ— berreraikitzeko orduan, esteman betetzen duten adabegiaren araberakoa baizik. 5. Adarkatze bitarrerantz 5.1. Euskalki modernoak eta adarkatze bitarrak Euskararen egoera modernoa deskribatzeko Bonaparteren, Mitxelenaren eta Zuazoren sailkapenek sinkroniaren baten isla gisa izan dezaketen egokitasuna zalantzan jarri gabe, ikus dezagun zein litzatekeen euskalkien enbor diakronikoa, adarkatze bitarrak sistematikoki ezarriaz gainerako tradizioetan legez; ondoko zuhaitzak haien laguntzaz egin nahi ditudan zenbait gogoetaren oinarri “pedagogiko” gisa doaz (ez inolako dialekto sailkapen berri legez): 131 Lakarra (2011a)-n gogoratu dudanez, Traskek horri dagokionez “If there ever was such a stage, it must have been long, long before the Pre-Basque of some 2.000 years ago reconstructed by Michelena” dio (Trask 1997: 178-179), baina zehaztasun gehiagorik gabe, zorigaitzez. Bestalde, gogora §2-n eta passim markatu AEM berrikusi beharra EBZ berreraiketa maila aske gisa aitortu ondoren. 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 202 29/10/13 09:25:11 203 DIALEKTOLOGIA DIAKRONIKOAZ ETA EUSKARA BATU ZAHARRAZ EBZ MEZ ErEkEZ MEh B G ErEZ A EkEZ L NE GN IGN Z Err BN HGN MBN EkBN 8. Figura (I) EBZ ErMEZ EkEZ MEZ MEh ErEZ G B Z L Err NE A GN IGN BN HGN MBN EkBN 8. Figura (II) EBZ MEZ B ErEkEZ A ErEZ EkEZ ErME G NE L Err GN IGN Z BN HGN MBN EkBN 8. Figura (III) 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 203 29/10/13 09:25:11 204 JOSEBA A. LAKARRA EBZ ErMEZ EkEZ MEZ B ErEZ A Err ErME G Z NE L GN IGN BN HGN MBN EkBN 8. Figura (IV) Esan gabe doa, kontaezinak direla egin litezkeen zuhaitzak -n adabegirekin n × (n - 1) × (n - 2) × (n - 3) ... × 1 edo?—, bai dialekto kopuruari, bai adabegienari, bai adarren mailei dagokienez; aukeraren maukera murriztuaz doa zehaztasun diakronikoak (eta geografikoak, jakina) gehitzean. Hemen soilik lehen hurbilketa baterako edota hurbilketa estandarraren aldaketak lekarzkeen ondorio zenbaiten behin-behineko aurkezpenerako egin dira dagoeneko lanaren hasieratik bertatik esan dugun legez. Funtsean Bonaparteren dialektoak dira, Z-tik Err askaturik eta A gehituaz.132 Zuhaitz bitarretan ezinbestekoa delako, dialekto baten pisua berreraiketan haren kokapenaren arabera erabakitzen da; ez da, beraz, berbera adabegi bakarreko Bonaparteren (% 12,5na), Mitxelenaren (% 8,33na) edo Zuazorenetan (% 16,66na) bezala: dial. A B G L IGN HGN MBN EkBN Z Err lehen zuhaitza bigarren zuhaitza hirugarren zuhaitza laugarren zuhaitza 12,500 12,500 25,000 12,500 3,125 3,125 3,125 3,125 12,500 12,500 6,2500 6,2500 12,500 12,500 3,125 3,125 3,125 3,125 25,000 25,000 25,000 25,000 6,250 6,250 3,125 3,125 3,125 3,125 12,500 12,500 12,500 12,500 6,250 6,250 3,125 3,125 3,125 3,125 25,000 25,000 9. Figura 132 Aezkerak eta zaraitzuerak Frantzia eta Espainia arteko muga indartu zenean hartu zuten MBN eta EkBN-rekiko autonomia (cf. Lafon 1955, Mitxelena 1964, Zuazo 1998) eta horregatik etorkizuneko proposamen zehatzago eta osoago baterako utzi ditugu (ikus, haatik, atal honetako azken bi zuhaitzak). Badirudi, aldiz, Azkue ondoko dialektologo guztiek uste dutela Err eta Z-ren arteko etena larriagoa eta zaharragoa dela horien artean Ipar/Hego aurkitzen duguna baino; alabaina, ikus beherago testuan 1616-1617ko erronkarierazko gutunen lekukotasuna dialekto horren funtsezko ezaugarri zenbaitez. 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 204 29/10/13 09:25:12 DIALEKTOLOGIA DIAKRONIKOAZ ETA EUSKARA BATU ZAHARRAZ 205 Iruzkina goitik behera hasiaz, MEZ da adar gorena 1. eta 3. zuhaitzetan133 eta EkEZ (Z gehi Err) 2.ean eta laugarrenean. Hala ere, aski ezberdinak dira (1) eta (3), nahiz (2) eta (4), eta horko adabegi bakoitzaren pisua ere horrelatsu dugu berreraiketan: (1)-en B-k % 12,5ekoa luke, baina halako bi (% 25) (3)-n. EkEZ berreraiketaren gidari nagusia litzateke (2)-n eta (4)-n baina ez (1) eta (3)-n; gainetik, G-k % 25 (1)-en, erdia (2)-n eta laurdena (3)-n eta (4)-n. Azkenik, Bonaparteren lau euskalki nafarrek ez dute inongo alderik, oso beheko adarretan baitira kokaturik eta txikiak L-k ere: % 12,5 (1, 2) ~ % 6,25 (3, 4). 5.2. Lehen adarkatzeaz eta ondokoren batzuez Ba ote arrazoirik baten edo besteren alde? Ez zait bururatzen B-ren edo (Er)MEZren zein berrikuntza bereizle erabil litekeen horien lehentasunaren alde eta Zuazok (1998) bere mendebalaren134 ezaugarrien aurkezpenean emandako 20en artean hainbat modernoak dira —cf. “(2) txistukari sail bien neutralizazioa”— edo, zehaztasun gehiagoren faltan, itxura hori dute: “(1) -ea > -a bilakatzeko joera”, “(7) Erakusleak izenaren ezkerretara eta eskuinetara erabiltzeko joera”. Z-ren edo EkEZ-ren alde seigarren bokala (/ü/) erabiliko bagenu Err-ekin zailtasun larriak bide genituzke adar berean kokatzeko.135 Badira, ostera, hainbat ezaugarri (monoptongazioak, u > i bilakaerak, bi hots horien arteko asimilazio kateak…) goiko MEZ-ekoak baino zaharrago diruditenak. Ezaugarri bereizleenen artean dira markagarriro /l/ eta /n/ ondoko leherkarietako fenomenoak: Err altare, Z althá(r)e : orok. aldare (B altara), Err-Z boront(h)ate : orok. borondate, Err-Z alt(h)e : orok. alde, etab. Ohiko azalpenak Z-k eta Err-k egoera zaharra gorde dutela —baita gainerako euskalkietako hilko, Jainko eta horrelako gutxi batzuk ere— eta enparatuek berritu dutela diosku; horrenbestez, balirudike, arkaismoa izanik, ezaugarri hau ezingo genukeela Z eta Err-en nortasunaren alde erabili. Alabaina hau ez da honela (cf. §3.2, 7) eta berdintsu litzaiguke noski —bi multzo soilekin arituaz— ErMEZ osoa EkEZ-etik berezi den ala, kontrara, hau ErMEZ-etik. Aitzitik, bada aspalditik datuok azaltzeko beste modurik ere: Hay dos maneras de interpretar estos hechos [/l, n/ ondoko ahostuntzea, alegia]. La más natural parece pensar que en vascuence se ha llegado a neutralizar la oposición sorda / sonora detrás de nasal y l sonorizando en esa posición las oclusivas sordas con posterioridad a la introducción de los primeros préstamos latinos: ronc. y sul. serían por tanto dialectos arcaizantes que han conservado mejor el antiguo estado de cosas. Pero acaso se pueda suponer también que se trataba de un tipo de lengua en que la oposición quedaba suspendida en esos contextos, en los cuales las oclu- 133 Zuhaitzen arteko diferentzia nagusia honetan datza: Erdialdeko Euskara nondik ateratzen den, Mendebaldekotik (2, 4) ala Ekialdekotik (1, 3); hots, hurrenez hurren, EkEZ ala MEZ bereizi den lehenago EBZ-tik. Ikus 152. oharreko 2. ahapaldia. 134 “Bizkaian, Gipuzkoako Deba arroan eta Arabako eremu euskaldunean egiten den hizkera” (1998: 203). 135 Bidenabar, noizkoa da /u/ > /ü/ frantsesez eta gaskoieraz? Peillenek (1992: 252) xiv. menderako zubereraz emana zela diosku; baina noizdanik ote? 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 205 29/10/13 09:25:12 206 JOSEBA A. LAKARRA sivas se pronunciaban uniformemente sonoras (o lenes). En este supuesto, las nuevas formaciones y los préstamos que presentaban grupos formados por nasal o l + oclusiva se seguirían acomodando por bastante tiempo al tipo normal, siendo el roncalés y el suletino los dialectos que primero abandonaron esta práctica. Esto quiere decir, naturalmente, que alte y galte p.ej. eran palabras complejas que habría que analizar al-te y gal-te del mismo modo que según toda probabilidad igante era igan-te (FHV 355; etzanak neureak [JAL]).136 Marka bedi —dakidala, Mitxelenak ez bestek geroztik bigarren aukera garatu ez arren— Err eta Z berritzaile egiten dituen hurbilketa hau koherenteagoa dela AErako proposatu fortis / lenis oposaketarekin eta baita Trasken (1995)-eko legearekin: atzizkiren batean ahoskabe / ahostun txandakatzea ageri denean, ahostuna da alomorfo zaharra (de/te, di/ti, gi/ki, do/to, etab.);137 horrezaz landa, badirudi kokagune berean (/l, n/ ondoren, baina ez /r/ ondoren) txistukariak EH osoan berandu arte frikari (= lenis AE-n) ahoskatu izanak ere gorago eman Mitxelenaren bigarren azalpenaren alde egiten duela. Ezinutzizkoa da, orobat, Rohlfsen analisia (1977: §§445-446 eta 448-451) gaskoieran eta aragoieran herskariek izandako bilakabideaz: bokalartean ahoskabeak ahostun bilakatzen ez diren lurralde bertsuan, p, t, k > b, d, g aurkitzen dugu l, r eta sudurkari ondoren, hitz-akabuaz landa: Sur les versant français cette prononciation est presque générale dans les trois vallées de Barétous, d’Aspe et d’Ossau. Il y a encore quelques rares exemples (aude, croumba) dans les villages situés entre Oloron et Tarbes (v. Saroihandy, p. 20). Au nord de Pau ce fait semble aujourd’hui inconnu. En Espagne l’aire embrassant ce phénomène est beaucoup moins étendue (§450) Hori aski ez balitz, ld, ng, mb > lt, nc eta mp bilakatzen diren lurraldea ere oso zabala dugu: Lavedan, Bigorra eta Aure ibarrak Pirinioetan, iparrean Akize arte (eta inoiz harago) eta Landak ia osorik Golkoan. Bilakabide hauek hiperzuzenketa gisa azaltzen direlarik, Rohlfsen ondorioak garbiak dira, lehenago Saroihandyk bezala ahostuntzea “influence de l’ancien substrat indigène” gisa berariaz aldarrikatuaz. Baliteke, beraz, Err eta Z berritzaileak nahiz arkaistak izan —eta badirudi lehenaren aldeko aukerak sendoak direla—, l-n ondoko herskari ahoskabeen tratamenduan diren ezberdintasunak aski zahar eta garrantzitsu izatea EkEZ ErMEZ-etik bereizteko; gainera, horren kronologiaren arabera, EkEZ adabegia litzateke zaharrena, gero horren barnean aski goiz bereizi zirelarik Z eta Err. Izan ere, honelatsu dugu sailkapen kladistikoen jokamodua: Cladistic subgrouping thus relies on relative chronology to determine what changes are diagnostic for subgrouping and what changes are the result of convergence or parallel/independent development (…) Theorethically, a single change is 136 Ondoren, Err eta Z inguruko erromantzeek herskariok ahostun bilakatzeak dakarren azaldu gabeko arazoa aipatzen du; ez dakit arazo hori ez litzatekeen arinagoa berrikuntza Err eta Z-rena dela pentsatuaz, ez alderantziz: izan ere, horrela ulertuaz eremu berritzailea erdian (Err, Z) eta arkaistak bazterretan (ekialdeko erromantzea, erdi-mendebaleko euskara) genituzke. 137 Cf. Lakarra (2012c) eta (prest.-7) hatsarri honi gramatikalizazioaren azterketan ateratako zenbait etekinetarako. 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 206 29/10/13 09:25:12 DIALEKTOLOGIA DIAKRONIKOAZ ETA EUSKARA BATU ZAHARRAZ 207 enough to divide speech communities in this model, and to produce a split in a family tree (Bowern & Koch 2004: 4; cf. 57. oh. eta testua). Bowernek eta Kochek berehalakoan aitortu bezala, praktikan ezaugarri bat ez da aski izan ohi, noski, eta pisatu beharra izaten da delako berrikuntza bat nahikoa garrantzitsu izan den edo ez sailkapenerako. Hizkuntzalariak hautatu beharra du usu: Which of the changes should count for subgrouping? Strictly, it should be the first change, for that is the change which produced a split in the subgroups. The second change would then have to be classed as convergence, parallel development or borrowing. In such cases, we can treat chronology strictly (i.e. the first change serves to mark the split and subsequent changes are treated as inter-language diffusion or convergent development) or we can ignore the change for the purposes of subgrouping and treat the change as tantamount to reflecting a dialectal issogloss in the reconstructed parent language. The family tree model is, after all, a convenient summary of major splits and relationships and not an exhaustive representation of every change in a language’s history (Bowern & Koch 2004: 4).138 EkEZ adabegi nagusiaren aldeko beste ezaugarriren bat ere bada: au > ai, alegia eta baita eu > ei ere, nahiz eta hau bistako arrazoiengatik (cf. FHV §4.7a) urriago izan. Kronologiari dagokionez aldaketa ez da berrienetarik, §4.4-n esan bezala, soilik hori gertatu ondoren jazo baita /*wh/ > /f/: gauza, gau, afari > Z-Err gaiza, gai, aihari (< *gau-hari); cf. janhari, barazkari < baratze + hari, askari (< *arrats + hari), etab.139 Gure hautu honekin —EBZ > ErMEZ + EkEZ, edo (gero ikusiko dugun aukera bat aitzinatuaz) X > EBZ [> MEZ + ErEZ] + EkEZ— bat dator Iñaki Caminok az138 Ez nuke ahaztu nahi hautuez, batez ere —historia ezagutuahala— horiek kronologia eta geografia ezberdineko berrikuntza multzo bilakatzeko gai garen neurrian; ikus §§3.2 eta 4.6 zenbait aditz laguntzaileren era horretako analisietarako. 139 Beste baterako uzten ditut itxuraz berankorrago diren i-u > u-u eta -i, -e, -u nahasketak. Testuko ondorioan urruti gelditzen naiz Zuazorenetarik, ezinbestean irizpideak ere urruti baitira: El momento álgido de la fragmentación dialectal se encuentra, tal vez, entre los siglos xi y xii, al producirse la fractura del Reino de Navarra. Parece ser, sin embargo, que el área occidental se había distanciado del resto de las regiones vascas en una época anterior, quizás hacia el siglo viii (2010: 163). He de decir, en segundo lugar, que el dialecto occidental es con mucho el más divergente, el que mayor número de cambios lingüísticos ha producido. Eso parece indicar que fue, tal vez, el primero en desgajarse del resto de los dialectos. Es posible que el alejamiento de Alava y Vizcaya del Reino de Navarra, y su acercamiento al Reino astur, en el siglo viii, y, más tarde, al Reino de Castilla, tenga algo que ver con ese hecho (2010: 192). Ez dut ikusten zein den baieztapen horien frogabide linguistikoa, ez baita aldaketa ez ezaugarri zahar historiaurreko bakar bat ere ikertzen horretarako eta egoera modernoari buruz izan ditzakegun usteek (are egoera horren neurketa zehatzek ere) ez digute esku handirik ematen garai zaharragoen berri izateko; aldaketak dira berreraiketaren oinarrian, ez “fotografia” estatikoak; ikus 8. oh. eta hango erreferentziak eta baita Post-engandik hartutako §5.3-ko aipua zuhaitzaren egitekoaz. Halaber, §2 atalean Mitxelenaren EBZ-ri buruz esan bezala, historialarien argudioak gure egin aurretik, komeniko litzateke dagokigun lana egitea, hots, ezaugarri eta baldintza linguistikoen azterketa agortzea, ondorio linguistikoak ateratzeko asmorik bada, bederen. Honek ez du kentzen, jakina, historialariek dioskutena oso interesgarri izatea (are beharrezko) baina hizkuntzaren bilakabidearen azterketarako eraginkor izan litezkeen terminoetan eta momentuan. Bestela arazoa (niretzat, funtsean, euskararen sistema ezberdinen bilakaeraren kronologiarena) sasi-azaldu egiten da, estali edo saihestu, planteatzen hasi baino lehen; cf. Sims-Williams (2012) beste askoren artean. 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 207 29/10/13 09:25:12 208 JOSEBA A. LAKARRA ken urteotan burutu duen ekialdeko hizkeren inguruko ikerketa sakon eta mamitsua:140 Jakin nahiko genuke Zuberoako euskarak nora begiratzen zuen gehiago, eta hori berrikuntzen datazioaren bidez edo kronologia erlatiboaren bidez jakin daiteke, baina xiv. mendeko datuen interpretazioa anbiguoa da. Halaz guztiz ere, ez da zertan pentsatu gauzak honela izan ez zirenik: egon zitekeen Zuberoa sasoin batez bi alderdietara begira eta ondotik, garai jakin batetik honata, Ipar Euskal Herrira gehiago begiratzen hasi eta Erronkari alderdira ordu arte bezainbat ez begiratzen hasi. Nolanahi ere den, datu absolutuen bidez ez dira hizkuntzako ilungune guztiak argitzen ez hutsune guztiak betetzen, ziur aski ezaugarri hauen datak ere ez direlako behar bezain zehatzak (Camino 2012: §2.6). Z-k eta Err-ek arkaismoak gorde,141 berrikuntza propioak garatu eta inorenak errefusatu dituzte beren historian zehar, gainerako euskaldunekin hartu-eman handirik ez zuten seinale (2012: §6.1). Azkuerekin Z eta Err arteko desberdintasuna L eta G-rena bezainbatekoa zela pentsatu arren, Caminorentzat Err izan da Z-ren bidelagun: Gure interpretazioan, Euskara Batu Zaharretik honat, Zuberoa-Erronkariak laster gelditu ziren beren dinamika berezian, ezaugarri batzuetan geldirik, beste euskaldunen multzoek franko berrikuntza egiten zituzten bitartean, beste multzo guztiek batera —edo bestela zatika nahiz multzo berezien gisa— berriztatzen zuten bitartean. (…) denboran gaindi Zuberoak eta Erronkarik berrikuntza franko partekatu dituzte eta horietarik batzuk ekialde zabalagoan ageri dira, usu Zaraitzun eta inoiz Amikuzen ere (Camino 2012: §8.1).142 Horrenbestez, “Erronkarik eta Zuberoak hizkuntza batasun nabarmena dute” (Camino 2012: §8.3) eta —logikoa den bezala xvi. mendeaz geroztiko historia bu- 140 Dagoeneko hainbatetan erakutsi dudan legez, irizkide naiz honetan ere Iñakiren oinarrizko bi irizpideekin: “Egungo ikuspegian, nortasun handieneko aldaki dialektalak, berezko ezaugarri gehien dituztenak, saihetsetakoak dira eta Euskal Herriko mendebalean eta ekialdean daude” (§2.2) eta “berrikuntzez gain, iraganeko eta iraganetik honatako errealitatea ezagutzeko, ezaugarri zaharrez informazio ahalik sakonena edukitzea interesatzen zaigu, analisi zuzenak eginen baditugu, bederen; izan ere, hizkuntzaren ibilbidea argitzen digute batzuek bezala besteek ere, hizkuntzan gertatzen diren jokabide aktiboak eta pasiboak erakusten dizkigute” (§2.4). 141 Cf. “Euskal Herriko ekialdeko mintzoetan arkaismo anitz batera agertzeak zer adierazten duen galdegin beharko genioke guhauren buruari; bestalde, arkaismo horiek guztiek ondoko eskualdeetan ea zenbat iraun zuten jakin nahiko genuke, iduri baitu Euskal Herriko beste alderdi batzuetarik iritsi diren berrikuntza batzuek orain ekialdera bildurik bezala ageri diren ezaugarri zahar hauen hedadura murriztu dutela. Iduri luke Zuberoa ondoko Ipar Euskal Herriko eskualde batzuk erdialdeko euskal mintzoekin hartu-emanetan hasi zirela, esaterako Garazi ibarra; Beñat Etxepareren hizkuntza-ezaugarriek salatzen dute hori. Aldiz, Zuberoa-Erronkari alderdiko euskal erkidegoko hiztunak, pentsa liteke sozio-historikoki eta ekonomikoki gainerateko euskaldunengandik goiz bereizi zirela, edo aspaldixkotik bereizxe ibili zirela segurik” (Camino 2012: §2.5). 142 Cf. “Zaraitzu eta Amikuze ibarrak ekialdeko euskararen eragin-eremutzat jotzen ditugu, ez dira ekialdeko euskararen gune-gunea; daturik ezak ez du bi ibar hauen iraganaz uste sendorik izateko aukerarik ematen” (Camino 2012: §2.4). Patxi Salaberri Zaratiegik diostanez, zaraitzuarrak ere jaisten ziren Bardeara eta batzuetan baita hor bizitzen gelditu ere eta, beraz, “segurua da hauek behintzat harremanak izan dituztela, franko eta jarraituak, gainerako euskaldunekin xix. mende arte”. 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 208 29/10/13 09:25:13 DIALEKTOLOGIA DIAKRONIKOAZ ETA EUSKARA BATU ZAHARRAZ 209 ruan—, “gure datuek Zuberoa eta Erronkari ibarrak aspaldian egun baino franko baterago zebiltzala frogatzen dute” (Camino 2012: §1). Izan ere, batasun horren jaiotza ezin izan liteke “1545tik 1676 bitarte[koa]” eta “lehenagokoa dateke ekialdeko ezaugarri sorta hori, beraren oinarrian ez dago Etxepareren edo Leizarragaren euskara moldea” (Camino 2012: §2.3). Gure ustez Zuberoako eta Erronkariko euskal erkidegoak goiztar bereizi ziren gainerateko euskaldunengandik: Euskara Batu Zaharretik honat ibarrotan iraun duen arkaismoen sorta gotorrak bederen, hori adierazten digu (Camino 2012: §1). Hizkuntzaz denaz bezainbatean, ezaugarri zahar anitzek bereizten dute Zuberoa ondoko mintzoetarik edo bertan luzazago iraun dute. Tasun zahar anitzetan Erronkari ere kide du Zuberoak (Camino 2012: §9.2). Caminok markatu Z eta Err arteko hurbiltasun diakronikoa beste alderdi batetik ere indartu genezake: hartzen baditugu Miguel Ros erronkariarrak Gabriel Etxart zuberotarrari 1616-1617 bitartean bidalitako gutunak (cf. Bilbao et al. prestatzen), Bonapartez geroz dialekto horretan hain berezkotzat jotzen ditugun —eta euskaldun gehienei hain harrigarri egiten zaizkien— ezaugarriak ez dira ageri: emayten vaytizu (12a), errionec (12a), gutun auor (12a), erriorren eta onen artean (12a), gauza huec (12a), erriortaco (12a), ertinen dira (12a), vista huetan (12a), artaco (12a), ertinen gara ara (12a), Aor viz al den secretena (12a), guc ala eguin (12a), eta onequi (12a), Jayncoa dela çurequy (12a), yl onena (10), scribazten didaçu (10), gure erriari leytu dut (10), artaco (10), aren revocazeco (10), Françiaco consejuara (10), molde ontan (10), erri ontaco genteac (10), erri onetan (10), ezta deus ola caso onzaz tratacen (10), nola vaita aor eguia (10), eta aor ezta ongui (10), eta ala (10), eci guc ala (10), ecin çufri dirola (10), cuec içanen ciradey (10), eguin cirela (10), içan ezpaciren (10), ceren ura ezpaita (10), gauza aconteçiçen direnez (10), eta ala huec guciach (10), aremedia dirozquey (10), ainverce gastu (10), arroitu vagueric (10), duten (subj.) vaqu[e]a (10), ala nay nuque (10), erri onec ere ala nay (10), aynbat arraçoy (10), respuesta aor eguiten diçut (10), mensajero onequi (10), gutun aor (10), aor da (10), gauça huec (10), yl onen (11), ari referizen naiz (11), ala dago (11), ala eztuçue cumplitu (11), çer erritaco diren (11), nongo diren (11), hayen medioz çiren (11), aynberce dirade (11), eta onequi (11), emendi amar legoan (13), yl onen (13), Iruñian (13), gobernaceco erri onen (13), artan yquissiren çinuela (13), vazaquiela arch cer potere (13), errionech eztu (13), eztirade (13), erriontacoach erriortan (13), emen eguinten (13), aor vear duçu (13), onzaz abissazen zaitut (13), aor eguiten (13), artaco (13), errionec (14/16), alaco comisioneric (14/16), verce gutun etan (14/16), arrazon aor (14/16), ayn entelegaturic (14/16), erriortan (14/16), gauza huec dirade (14 /16), ala errionec eztu nay (14/16), eguiteco ayn andiric (14/16), ala nay (14/16), ala eguin (14/16), ala erraten diçut (14/16), errionec (14/16), comisioneric gauça guengatic (14/16), erriontacoerr (14/16), errionec eguinic (14/16), erriortan (14/16), erriontaquez (14/16), erriontara (14/16), consellu andiara (14/16), çueneara (14/16), aor da molde ona (14/16), erriontacoric (14/16), guiren preso (14/16), erriortan (14/16), gauça galanta da aor (14/16), aor eztute (14/16), garen (14/16), dugun (14/16), ala vere esera (14/16), erran digot (14/16), emengoez (14/16), onequy (14/16), erri ony (14 /16), emereçu (15a.1r), errionen (15a.1r), eta ala (15a.1r), ayetan (15a.1r), agot oñaren (15a.1r), ygorri derautaçu (15a.1r), mensajero onequi (15a.1r), ala nic otoy eguiten 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 209 29/10/13 09:25:13 210 JOSEBA A. LAKARRA diçút (15a.1r), eraman dutena (15a.1r), aren criadoac (15a.1r), erran çigon (15a.1r), emendic jiten (15a.1r), hec dute (15a.1r), al fin urac diride (15a.1r), seyheun (15a.1r) Lekukotasun berri honek erronkarieraren bilakabideaz dakarkigunean bada, jakina, zer zehaztu, baina ez da zalantzarik erakusleetako belarearekikoak —dozenaka ø-ren aldean den bakarrak (14/16) g- du [eta Sarasola (1983: 105-106)-ko 1569ko auzi bateko bakarrak ø-: eta aren semeaz]— (ik. 73. oh.), aditzetako bokal erorketak eta kontsonante talde aipagarrien (/zr/, /dr/, /gr/) sorrera, edo aditz laguntzaile zenbaiten eraldaketaren datak berrikusi beharko ditugula (cf. Lafon 1955, Mitxelena 1953, 1954b, 1964, etab.). Hori, Err iparraldeko euskalkitik (ez mendebaleko eta hegoaldeko euskaratik) argiro bereizten duten ezaugarriei dagokienez: datiboko komunztadura hautazkoa edo -ara destinatiboan edo zenbait subjuntibo sintetiko hor dira, aldiz, berrikuntza komun nahiz arkaismo, Err Z-rekin eta gainerakoekin lotuaz. Izan, baliteke EBZ eta EkEZ-en artean tarteko hizkuntza egoera bat edo gehiago izatea Caminok galdetzen duen bezala, horrela pixkanaka EkEZ, hasierako kideak galduaz, historikoki aurkitzen dugun egoerara iritsi bitartean: Ez dakigu Zuberoa-Erronkariko mintzo berezia Euskara Batu Zaharretik zuzenean eta lehen garaian bereizi ote zen, ala Ipar Euskal Herriko ekialde zabaleko multzo handixko bat egon ote zen, Euskara Batu Zaharretik bereizi zena, eta ondotik Zuberoa-Erronkarietako ezaugarri berezi lokalagoak gauzatu eta bi ibar hauek ekialde zabalagoko multzo horretatik bereizi ote ziren. Dakiguna da, arkaismoen maila gotorrena ekialde murritzean gordetzen dela, Zuberoa-Erronkarietan, eta bi ibar hauek berrikuntza esklusibo partekatuak ageri dituztela, testuak abiatu baino lehenagoko berrikuntzak (Camino 2012: §9.2). Aukera teoriko horrek –EBZ edo tarteko hizkuntza-egoeren aniztasunak— berez analisi diakronikorako eraginkortasun handirik ez du: hori da hipotesi nulua edozein hizkuntzatan eta are edozein hizkuntza egoeratan —alegia, hizkerak etengabe banatzea, gu ohartu zein ez ohartu— eta, beraz, froga positiboagorik ez den bitartean (eta Caminok ez omen du horrelakorik aurkitzen [2012: §9.2]) hobe dugu gainerako aukerak astiro miatu. Gainera, ondoko zuhaitzetan bezala, ipar -hego doazen isoglosa eta dialektoetan oinarritzen badugu azalpen diakronikoa —Z-Err edo B mendebal-A mendebal bezala— EkEZ eta EBZ-ren artekoa ezingo litzateke “iparraldekoa” izan, jakina, mendebaleragoko horrelako lurralderen bateko (edo batzuetako) hizkera geruza erantsia(k) baizik, hots, BN-GNekialde edo hori eta L-GNmendebal baizik. MEZ-en berrikuntza zahar ezagun bi bururatzen zaizkit, -a + -a > -ea143 eta egin laguntzailea (bigarren hau ez hain aspaldikoa, segurki). Biek hartzen dituzte oso-osorik B eta A eta baita G-ren zatirik handiena ere. Egin/*ezan/*iron hautapen gisa aurkeztu ohi da baina (cf. §3.2) horien distribuzio orokorra kontuan izanik, “hautapen” 143 Honek hitz bukaeran —eta hor da askorekin agerraldi kopuru nagusia (cf. ári < aari ~ alabea < alaba + -a— artikuluaren sorreraz geroztikoa izan behar du, ix. mendetik aurrerakoa edo (cf. Lapesa 1961, Azkarate & Altuna 2001, Manterola 2006, besteren artean). *au > au jazoten da B-ren *edun aditzean, gainerako guztietako (A barne) *au > *eu (> e/u/ü)-ren aurka; baina hori arkaismoa dugu —arkaismo erlatiboa, noski, *-d2- > ø pairatu baitu— eta gainerakoak berrikuntza erraxak, poligenetikoak, beharbada. Ez dira ezezagun *eu > au zenbait ere (Nafarroako hainbat tokitan, demagun) baina franko berankorrago dirudite. 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 210 31/10/13 08:37:30 DIALEKTOLOGIA DIAKRONIKOAZ ETA EUSKARA BATU ZAHARRAZ 211 hori berankorra da edo, zehatzago, ez da hor hautapenik, hainbat berrikuntza bata bestearen ondotik baizik eta are ahulago bide genuke datiboko laguntzaileen historia (cf. §4.6).144 Halere, hiru esparru hauek MEZ-etik ateratakotzat jotzea hobetsiko nuke eta ez soilik lehendabiziko biak, G Erdialderako geldituaz, §5.1eko (3). eta (4). figuretan bezala. Izan ere, ez da aztertu G noizdanik onartu beharko genukeen euskalkitzat baina berankorrenetarik izan dela iruditzen zait Zuazok (1998: 217) harentzat ematen dituen ezaugarri definitzaileetarik atera gabe: 1. 2. 3. 4. -a berezkoen egonkortasun eza; *edun-en orainaldiko -e- erroa; izan-en orainaldiko -e- erroa; d > r bilakaera [bokal artean]; 5. 6. 7. 8. f > p bilakaera; nor/zein > zein; nijoa tankerako joan-en adizkiak; al galdera partikula (2), (3), (4) eta (5), bederen, Arabako euskararekin batera ditu G-k eta (8) ez da agertzen xviii. mendearen azken bigarren hamarkada arte (Ubillos arte, alegia, cf. Mitxelena 1981b: 671); (1) ere soilik xviii-xix.etan areagotu bide da, Hegoaldeko gainerako hizkeretarik bereizgarri edo markagarri bilakatzeko punturaino… Aldiz, A-k B-rekin batera dituen berrikuntzak askozaz zaharragoak dira (ikus beherago testuan); baita hirurek batera dituzten -a + -a > -ea edo egin laguntzailea ere. L-ren kokaguneaz zeresan handirik ez dut: horren berrikuntza bereizleak gutxi eta berankorrak dira Zuazoren analisian (1998); alabaina, ez da ezaugarri anitzen beharrik dialekto bi bereizteko. Zuazok (1998), ordea, Bonaparteren BN biak eta L eremu bakartzat ditu baina harritzen nau L = BN berdinketa horrek, aspaldidanik ezagunak baitira, gutxienez, bigarrenaren berrikuntzak —monoptongazioak (nauzu > nuzu, gaitu > gitu…), gira, zira izan-en, -a- lehenaldian (zagon…) -e- orainaldian (derama…), -er datibo pluralean…—, gorago aipatu *iron laguntzailearen erabileraz landa… hauetariko asko Z eta Err-rekin batera. Bereizkuntza horiek guztiak berrikuntza edo hautapen aski zaharrak dira,145 historiaurrekoak, asko…; nago, BN eta L-ren artean bereizkuntzarako arrazoi diakroniko gehiago badela, behintzat G eta ingurukoenean baino. “Navarro-labourdin litteraire” delakoaren eragina ezaguna da, noski, baina hori hizkuntza idatziaren fenomenoa dugu, ahozkoan hutsaren hurrengoa dena eta azken garaiotan bateratze prozesu batean sartuak edo balira ere, erlazio genetikoak, goitik behera datozen adarrak eta hauen hierarkiak ez dira difusioaren marra horizontalekin nahasi behar. Bigarren edo hirugarren mailako adarkatzea genuke ErME (= G + L) eta ez dakit zein berrikuntza komun bereizle zahar genituzkeen horrelako adabegi baten alde, hots, bi horiek eta ez bestek dituztenak. Eta iruzkina bera edo bertsua bide litzateke G eta NE kide hurbiltzat hartu eta L bi horien beheragoko adarren batetik aterea bailitzan ulertuaz. Hortaz, ez dakit argudio argirik den G-ren “erdialdetakosunaren” alde. Orobat, ikuskizun da ErEZ-ak zer aurkez lezakeen EkEZ-tik bereizteko, hertsihertsian bere ezaugarri bereizle soilak (MEZ-ekin bat ez datozenak) erabiliaz. 144 Bada beste arrazoi bat ere MEZ adabegiaren lehentasunaren alde mintzo dena, itxuraz: Objektuko Komunztadura Falta, alegia, B, A eta G-n gertatzen baita, A-n enparatuetan baino hedatuago, hori bai; cf. Lakarra (1986b), (2004). Baliteke, ordea, berrikuntza paraleloen aurrean izatea. 145 Ohar bedi zaitu-tik Err eta Zar-en ztu-ra iritsi behar dugula eta zütü-ra Z-n, testuan aipatu i-u > u-u > ü-ü bilakabidearen bitartez. 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 211 31/10/13 08:37:32 212 JOSEBA A. LAKARRA Azkenik, nahiz ez den orain gara genezakeen gaia, begi-bistakoa dugu dialektoak sortu eta desagertu egiten direla eta pentsatzekoa da, beraz, hori bera gertatu dela behin eta berriro euskalkiekin ere, are EBZ-z geroztik (eta egunotako euskara batuak lekarkeena baino lehen): ikus §3.4ko Garretten gogoetak indoeuroperaren dialektoez eta 109. oharra eta dagokion testukoak gaskoiaz eta euskararen mendebaleko hizkerez. Labur esatearren, Arabako euskara G eta are B baino zaharrago bide da eta kronologia diferentzia honek baduke zerikusirik inoiz sinkronia modernoetarik abiaturik aipatu den A-ren ezaugarri bereizleen eskasiarekin edota “trantsizio hizkera” gisa ikusi izanarekin. “Trantsizio h.”, bidenabar, ez dirudi inola ere deitura edo sailkapen diakroniko egokia izan litekeenik. Baina beude gogoeta hauek guztiak hurrengo baterako.146 5.3. Adarkatze bitarra, isoglosa zaharrak eta aitzin-aberriaz Azken mendeotan Frantzia aldeko eta Espainia aldeko hizkerak banatuaz joan dira guztien ustez, baina muga politiko horren eragina berankorra da —oso berankorra gure kronologia partikularrean. Mitxelenak 1964an eman zuen taula ezaguna begiratzen badugu (SHLV 15-19), oso nabarmena da isoglosa zaharrak ipar-hego doazela —Err-Z u–u (< i-u)147 : Zar i-u, Err-Z ai (< au) : Zar au—, horrela lurraldeak beren mendebalera eta ekialdera banatuaz. Isoglosa berriagoak —Err-Zar bokal erorketak : Z bokalak gorde, Err-Zar h > ø : Z h—, aldiz, mendebal-ekialdera doaz, Frantzia eta Espainiaren arteko mugarekin bat eginaz, gutxi gorabehera eta, ondorioz, iparraldera eta hegoaldera sortzen dira hizkuntza eremu ezberdinak. Ikerketa zehatzagoak beharrezko izan arren, azken hizkuntza banaketa hauek xvi. mendeaz geroztikoak behar dute funtsean, orduan gogortzen baita muga hori eta, alderantziz, gertakari hori baino lehenagokoak lehendabizikoak.148 146 Hurrengorako gelditzen dira, orobat, A-ren “trantsizio hizkerarena” ez eze baita, demagun, Caminoren lanetan, ezinbestean, Z-rekin batean usu agertu Amikuzekoarena eta enparatuena ere. Alabaina, testuan beherago (10. Figuraren ondoan eta §6.ren hasieran) txertatu egilearen gogoetekin batera hausnartzeko eman nahi nuke Posten ondoko hau, iruditzen baitzait badukeela interesik geroratzen dugun horretaz (eta eskuartean darabilgunaz): (…) the data ultimately show that Galo is indeed a Western Tani language as Sun had proposed, in the sense that it shares the primary phonological innovations which exceptionlessly define a particular ancestral language Proto-Western-Tani in opposition to Eastern Tani. It thus necessarily descends genetically from this language rather than from any other (Post 2012: 88; etzanak neuk jarriak [JAL]). Nago irizpideak berberak liratekeela berrikuntzak morfologikoak izanik ere, demagun testuan behin baino gehiagotan aipatu egin laguntzailea beren gramatikan duten euskalkiak gainerakoen aurrean talde berean sailkatzerakoan. 147 Caminok (2012: §2.6) eta lehenago Peillenek oraindik xiv. mendean gauzatu gabe zela diote. P. Salaberrik diostanez, oraindik ere Iturribeltza dago Bidankozen (ez **U-) eta haraneko beste herri pare batean ere horrela, “behar bada uturri-rekin txandaketan”. 148 Horrela, bereziki, FHV 160-161ean eta aipatzen diren testuinguru ezberdin askotako bokal erorketak: Zar-Err tenbra/tenpra, kandra, -tra, -trik/-truk, gra, zra, zren, dra, nabla/ñabla, erden, ztu, ztie/ ztei… §5.2ean ikus litekeenez, ez dugu horien arrastorik aurkitu 1616-1617ko gutun erronkariarretan, xix eta xx. mendeetako lekukotasun eta deskribaketetan orokorrak izan arren. 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 212 29/10/13 09:25:13 213 DIALEKTOLOGIA DIAKRONIKOAZ ETA EUSKARA BATU ZAHARRAZ Hortaz, isoglosa zaharrak iparraldetik hegoaldera —edo ipar-mendebaletik hego-ekialdera— etorri badira eta dialekto zaharrenen egituraketa bilatu nahi bagenu, nago “B”, “G”, “L”, “GN”, “BN” eta “Z” bezalako deiturak (geografia politikoari lotuak, ez geografia linguistikoari) burutik kendu —ikus §3.4 akabuko gogoetak— eta beste honakoak edo antzekoak landu beharko genituzkeela: MEZ (= Mendebaleko Euskara Zaharra), EkEZ (= Ekialdeko Euskara Zaharra) edo MEMu (= Mendebalde Muturrekoa), ErEkEZ (Erdi-Ekialdeko Euskara Zaharra)... Irizpide horrekin —eta banaketa bitarra gordeaz— honako zuhaitza izan liteke Erdiaroaren akaburantz edo: EBZ ErMEZ Ek Eus MEZ A A1 ErEZ B A2 B1 EkEZ1 C B2 B2a EkEZ2 D C1 C2 B2b D1 D1a D2 D1b D2a D2b (L) (Bazt.) (MeMu) (Ara. B) (De-Ga) (G) D1a1 D1a2 D1b1 D1b2 (EkAr) [†] (B) (Zar) (EkBN) (Err) (Z) (MBN)(Aezk)(HGN) 10. Figura. EBZ-ren lehen banaketak Zuhaitza argitzeko (gogora 38. oharrean eta bestetan esanak), marka dezagun parentesi artean doazenak Bonaparte edo geroagoko dialektologian ohiko diren izenak ditugula Erdialde eta Ekialdean eta beheraka nahiz horizontalean doazen marra hautsiek soilik Erdiaroaz geroztik eratutako dialektoak adierazten dituztela. Geziek azken adabegitik banatu ondoren dialektoren batek pairatu edo eragin duen hurbilketarentzat dira (ikus 37-38. eta 109. oh.): horrela L-k BN-mendebalekotik jasoa (¿?) edota Z-tik Zaraitzu eta Amikuzera legokeena dialektologoek dioskutenez (Camino 2012: §1). Mendebalari dagokionez, ezberdina da De-Ga eta MeMu (= B)-ren artekoa: honako honetan ez da hurbilketa edo bata-bestearen arteko eraginik deskribatu, dakidanez, eta gezi horrek adierazten duena da ohituraz dialekto berekotzat jo ohi direla modernoki, nahiz eta sortzez eta historiaurre luze batean horrelakorik ez ageri eta genetikoki bi adar ezberdinetakoak izan. Marra bertikalen eta gainerakoen artean den errotiko ezberdintasunaz eta diakronistak alderdi honetan dituen helburuez nik egin nezakeen baino argiago hitz egin du berrikitan Mark Postek: Our account here thus implies a view of the venerable family tree model not a picture of what languages are, but rather as a rough approximation of where they have 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 213 29/10/13 09:25:13 214 JOSEBA A. LAKARRA come from. It is important that family trees are read and understood in this way, in linguistics just as in the other biological sciences. In the same way that a bat can come to in many ways more closely resemble a bird than its rodent ancestor, and just as a dolphin can come to appear more like a fish than a hoofed terrestrial herbivore, human language from distinct genetic stocks can converge via contact and mutual influence to the point of even becoming mutually intelligible, whithout the facts regarding their origins being thrown into doubt. (2012: 88; hemen, bestetan legez, ez da muntako ezberdinatsunik “hizkuntza” eta “dialektoren” artean). Zuhaitzaren 14 adarrak begiratzen baditugu beren osotasunean, dentsitate geografikoa buruan dugularik, aski garbi dirudi gehienak Nafarroan kokatzen direla (14tik 9; cf. 27. oh.) eta, areago dena, Err, ErdNaf (= L gehi IGN) eta HeMuNa (Hegoalde Muturreko nafarrera) alde batera utziaz ere, bost (Iruñerrikoa, Aezkera, Zaraitzuera eta bi Nafarroa Beherekoak eta sei Err-ekin) Iruñetik Iparraldera lirateke. Ez da antzekorik —lurralde horiek txikiagoak direla kontuan harturik ere— Jaurerrian, Probintzian edo Araban: hots, hauetan banaketa dialektala aise arinagoa dela dirudi, Ekialdeko Nafarroan, Iruñetik ipar, Aturriraino bitartean denaren aldean. Hara zer dioskun Campbellek honelako distribuzioei buruz dialektologoen esperientzia bilduaz: In this model [“Linguistic migration theory”] we attempt to determine the minimum number of moves which would be required to reverse these migrations or spreads to bring the languages back to the location from which their later distribution can be accounted for with the fewest moves. In this way, by combining the location of maximum diversity and the minimum moves to get languages back to the location of the greatest diversity of their nearest relatives, we hypothesise the location of the homeland (Campbell 1998: 352; etzana geurea da [JAL]). Antzeko metodoak darabiltzate Jaggard-ek afroasiatikoarekin eta kutxitikoarekin edo Schuh-ek hausarekin: The most likely ancestral homeland for Proto-Afroasiatic and its speakers is the (south)eastern Sahara/northern Ethiopia or the contiguous Horn of Africa—this is the centre of diversity where we encounter the most dense concentration of divergent but related AA languages (Jaggard 2011: 6). Regarding the evolution of the Chadic family itself, one generally accepted scenario is that after Proto-Afroasiatic split up, the ancestral core of Chadic subsequently spread westwards across the Sahara into the Lake Chad basin (Jaggard 2011: 7). There are two basic (conflicting) theories regarding the source and direction of this Hausa expansion. Sutton (1979) has proposed (…). Schuh (1982: 22ff.), however, suggests the expansion was in the opposite direction, i.e., from the (north)west, the area of greatest dialectal diversity, to the (south)east (Jaggard 2011: 8). baita Cerrón-Palominok [< Parker eta Torero] kitxuarekin ere: De los siete dialectos seleccionados —erkaketaz aitzinkitxua berreraikitzeko—, seis son peruanos, y el restante ecuatoriano. La razón del predominio peruano, lejos de responder a prejuicios etnocentristas, obedece más bien a un hecho innegable: es precisa- 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 214 29/10/13 09:25:14 DIALEKTOLOGIA DIAKRONIKOAZ ETA EUSKARA BATU ZAHARRAZ 215 mente en el territorio peruano donde se dan las más intrincadas diversificaciones del quechua (Cerrón-Palomino 1987: 101).149 Hor, Iruñearen iparraldera, genuke, bada, EBZ-ren eraikuntza-gunea eta bere hedaduraren abiapuntua? Baliteke;150 alabaina, lan honetan zehar hainbat aldiz errepikatu dugun legez, hizkeren arteko axolazko banaketak zaharrenak direlarik, ez genituzke seguruenik zuhaitzean mailarik apalena duten modernoenak hartu behar analisiaren oinarritzat, justu alderantziz baizik:151 goiko adarretan baitira lehen etenak, gainerako guztiak baino askozaz lehenagokoak: zuhaitzaren gailurrera jo beharra dago, bada, EBZ-ren aitzin-aberriaren bila. Hara iruzkin erantsirik gabe —egilea aski garbi mintzo baita— Juha Janhunenen ondorioak uralikoaren aitzin-aberriaz: Pre-Uralic → Para-Uralic Uralic → Samoyedic Finno-Ugric → Mansic Finno-Khantic → Khantic Finno-Permic → Permic Finno-Volgaic → Mariic Finno-Saamic → Saamic Finno-Mordvinic → Mordvinic Finnic & Para-Finnic The organisation of the Uralic family tree: the binary alternative (Janhunen 2009: 65) The most uncontroversial information on the pre-historical location and movements of Uralic on the map is, however, provided by the internal taxonomy of the language family. The very fact that the branchings of Uralic seem to become chronologically shallower the farther west we proceed suggests that the main direction of expansion 149 Bidenabar, prozedura hau ez dakit ongi egokitzen zaion Cerrón-Palominok berak zenbait aldiz aipatutako gertakariari: “Como se adelantó en el capítulo II, la distribución actual de los dialectos quechuas no corresponde a la que encontraron los españoles en 1532” (1987: 323); cf. §8.2. 150 Alabaina, «at one time linguists used to argue that the original locus of a mother language could be deduced from the location of its daughter languages, but this was shown to be fallacious» (Sims-Williams 2012: 2; ikus Mallory 1997 eta Nichols 1997 ere). Lan hau ia amaiturik nuelarik, —edota, noizbait behar eta, aldi baterako amaitutzat emanik—, Juanjo Larrea adiskidearen bitartez jakin izan dudanez, aski bateragarri gertatzen da gure EBZ-ren banaketa eredu hau Mikel Pozok laster burutu behar duen ikerketa batekin; zehatzago, azterketa historikoak aldeztuko luke v. mendean Iruñea eta Pirineoen artean eraketa soziopolitiko berezi bat, hurrengo belaunaldietan mendebalderantz hedatuko litzatekeena —eta gero Iruñeko erreinuarekin lotura zuzena dukeena—. Geroak esan beza... Kitzigarri litzatekeelarik horrelako paralelismo historiko aske bat, badu zeinek bere esparruan egitekorik hizkuntzalaritza diakronikoaren eraikuntza hau frogatutzat eman aurretik. 151 Jakina, oraingoz gure zuhaitza ez da marrazki hutsa baizik eta horko adabegiak eta aitzin-hizkerak gutxienekoak dira; baziren seguruenik gehiago: cf. Caminok (2012: §9.2 eta hemen §5.2) horretaz agertu zalantzak eta plazaratu galderak; kontua da arrastorik utzi duten edo horiek aurkitzeko gai izango garen. EBZ-rekin aurreko atal batean (§§4.1-4.7) egiten saiatu naizen legez, ondoko eta tarteko adabegi guztiak beharko genituzke linguistikoki (cf. Petit 2007) —diakronikoki, zehatzago— oinarritu eta zedarriztatu beren kronologia erlatiboak eta, beraz, beren toki eta pisua zuhaitzean islatu ere. Mira egitekoa litzateke nire zuhaitz horretako xehetasun arin eta larri asko aldatu beharrik ez izatea; alabaina, itxaron dezagun zeri kontra egin nahi izan duenari baliagarri gertatzea, bederen. 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 215 29/10/13 09:25:14 216 JOSEBA A. LAKARRA has been systematically from east to west.152 In other words, the Uralic language family seems to have been formed as a more or less binarily organised hierarchical chain, in which a new branch has always been formed on the western side of the previous ancestral branch. By the classic principle of linguistic geography this also has to mean that the deepest boundary within the language family must correspond to the original location of the first break-up, that is, the linguistic homeland. This criterion places the break-up of Proto-Uralic in the region which historically forms the boundary between Samoyedic and its immediate Finno-Ugric neighbours (Khantic and Mansic). The region in question is the borderline between the Ob and Yenisei drainage areas in Siberia, and until the contrary is shown, it qualifies as the most likely candidate for the Uralic homeland (Janhunen 2009: 71; etzanak neureak dira [JAL]).153 Geure ardietara etorriaz, horko samoyedoaren eta fino-ugrioaren arteko etena hemen EkEZ (Zuberoa eta Erronkari) eta EkBN (BN Ekialdekoa eta Zaraitzukoa)-ren artekoa litzateke eta hortxe behar genuke kokatu —oraingoz zehaztu ezin genezakeen garaian— EBZ-ren aitzin-aberria. Goazen orain Guiterren (1989: 800) kronologia saiora, datez azken gogoeta egiteko: 200 300 p- > bt- > dmp > mb k- > gmb > m 400 n > ø nt > nd nd > n 1000 l>r 1100 ll > l nn > n 1200 152 Geure kasuari dagokionez, halaber, interesgarria deritzot honako honi ere: “In any case, an unbiased look at the Uralic comparative corpus would seem to reveal a rather systematically westwardbranching family-tree, with the division between Samoyedic and Finno-Ugric lying at the foot” (Janhunen 2009: 64-65). Gure goiko zuhaitzetan ere (ikus §5.1eko figurak) adarreztatzeak mendebaleranzko mugimendua izan zela irudikatuko lukete 2.ak eta 4.ak, baina ekialderanzkoa 1.ak eta 3.ak (bidenabar, ba ote honen alde hizkuntzaz landako argudiorik?). “Euskalduntze berantiarraren” teoria funtsik gabea (funts linguistikorik gabea, alegia, pace Abaitua & Unzueta 2011) ez balitz, ez genuke esan beharrik EBZ-ren hedadurak ez dakarrela laguntzarik ezinbestean horrelako ezeri: hots, hizkera komun bat uneren batean zabaltzeak ez dakar inolaz ere lehenago lurralde horietan hizkuntza beraren dialekto zaharragoak ez izana: soilik koinearen hedaduraz geroz mintzatu ote zen grekera hizkera hori erabili zen toki guztietan? (cf. Adrados 1999). Eta mongoliera batua (cf. Janhunen 2003b) soilik lehen mongoliar hizkerarik egiten ez zen lurraldeetan zabaldu ote zen? Banús y Aguirrek ere (1990: 331), uste du vi. mendeko “inbasioan” baskoiek Iparraldean eta Gaskonian beste euskara baten gainetik inposatu zutela berena, ez erdaldunen artean. Espazioan eta denboran hurbilagoko kontuetara etorriaz: zenbait dialektologok —gazteen euskara aztertuaz bereziki—, aipatu du arestian euskara batuak lekuan lekuko hizkerak aldatu edo are ordezkatu dituela azken urteotan edo ordezkatzeko bidean dela. Bistakoa da fenomeno horrek aurrera egiten badu —ezinbestean— hizkera eta dialekto berriak sortuko direla, dela A-n, dela B-n, dela G-n… nahiz Iparraldean; alabaina, oraingoan ez bide du inork usteko Euskara Batu Modernoaren hedadura soilik erdal lurraldeetan gertatu denik edo bakarrik erdararen kaltetan izan dela. Badira beste hainbat galdera ere “euskalduntze berantiarraren” ingurumariaz, eragileaz esaterako: bere administrazioan inoiz euskararik erabili ez zuen zein erakunde izan ote zen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa (Nafarroaz ez hitz egitearren) euskaldundu zituena? 153 Cf. “The deepest dividing line within the family is traditionally assumed to exist between FinnoUgric in the west and Samoyedic in the east. For various reasons, subsequent (Post-Proto-Uralic) diversification has been more profound, or it is better preserved, within the Finno-Ugric branch, which is today represented by as many as seven major sub-branches, including (from west to east:) Saamic, Finnic, Mariic, Permic, Mansic (incl. Hungarian), and Khantic (Janhunen 2009: 57). 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 216 29/10/13 09:25:14 217 DIALEKTOLOGIA DIAKRONIKOAZ ETA EUSKARA BATU ZAHARRAZ Hor ikus litekeenez, “n > ø” iv. mendearen erdi aldera eta ahostuntze zenbait (mp > mb eta nt > nd) 300. urtearen inguruan eta iv. mendearen bigarren zatian ditugu kokatuak, hurrenez hurren. Guiterren kronologia horretan gainerako ahostuntzeen —lp > lb, lt > ld, lk > lg eta nk > ng— zehaztasunak falta dira baina iruditzen zait horiek berankorragoak izango balira ere, data hauek oso goiztiarrak direla Mitxelenaren EBZ-ren kronologietarako. Alegia, hark EBZ v-vi. mendeetan eratu eta 1000. urtea baino lehen hautsitzat154 zuen eta ahostuntzeak 300-400. urteetan ematen badira, beharko genuke pentsatu aldaketa horren bitartez EkEZ (geroko Err eta Z) gainerakoetarik banatua zela —edota, aldaketa nola ulertzen den (§5.2.), Erdialdeko eta Mendebal aldeko euskara urrundu zela EkEZ-etik— Mitxelenak EBZ-ri eman eraketa garaia baino bi mende lehenago edo eta, batez ere, hark buruan zuen EBZ-ren etenaren data baino 400-500 bat urte lehenago. Ondorioz, EBZ estandarraren EkEZ adarrak beste nonbait, gorago, behar luke bere sorburua: X EkEZ EBZ ErEZ MEZ B A A1 A2 B1 C B2 B2a EkEZ1 D C1 C2 B2b EkEZ2 D1 D1a D2 D1b D1a1 D1a2 D1b1 D2a D2b D1b2 11. Figura. X-etik EBZ-ra Zuhaitz honetan EBZ-ren aitzin-aberria Lizarra-Ergoiena-Goizueta-Hondarribia lerroaren bi aldeetara bide zen, inolaz ere Iruñaren mendebalera, argiro eta aurreko eszenarioan baino arrunt beranduago; EBZ berri honen egitura eta kronologia linguistikoa gehi eszenario historikoa etorkizunerako ikergai dira; orobat “EBZ-at” (= EkEZ) eta “X”-enak.155 154 Hiru ohar gorago gaztigatua buruan, proposamen berriak are berankorrago (eta txikiago) egingo luke EBZ eta are larriago litzateke Err-Z eta gainerakoen arteko etena. 155 Dela Err-Z EBZ barruan izan, dela kanpoan, genetikoki diferentzia sakonenak biltzen dituena ez da B eta gainerako euskalkiak bereiz litzakeen muga, Err-Z eta gainerakoen artean, lehenik, eta horren ondoren testuan aipatu Lizarra-Hondarribia bitartean dena baino. Gero gauzak nola iritsi diren kontrako irudia ematera hiztun askoren eta zenbait dialektologoren begietan ikertu behar den eraldaketa baten historia da, ez betidaniko eta betirako banaketa eta sailkapena, alegia. Gogora aurreko atalean aipatu gaskoiaren sailkapenaren ingurukoak, besteak beste. 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 217 29/10/13 09:25:14 218 JOSEBA A. LAKARRA 6. Ondorio eta egiteko batzuk I believe that if we want to make progress with ancient linguistic geography we have to do two things. The first is to work backwards in time from the know to the unknown, not trying to go too far too fast. The second is to use ancient linguistic data, and not use modern languages or genetics or archaeological ‘cultures’ as surrogates for it (Sims-Williams 2012: 14; cf. Sheh 2011: 2 mandarinaz).156 […] it is worth reminding ourselves from time to time, that the goal of taxonomy in biological sciences — of which, I repeat, linguistics is one — is not classification. Rather, the goal of taxonomy is in fact explanation. And that has been the goal of this paper (Post 2012: 88). Uno de los vicios mentales más arraigados entre quienes se enfrentan con nuestro pasado es el concepto de la inmutabilidad de las cosas, el pensar que ha sido siempre igual y que no han cambiado con el correr de los tiempos (Banús y Aguirre 1990: 347). 6.1. Lan honetan euskararen historiaurrearen berreraiketarako ezinutzizko alderdi parea arakatu nahi izan dut: bata diakronistak azken bi mila edo bi mila eta bostehun urtetan bere lanerako ezinbesteko dituen aitzinhizkuntzen kopuru minimoa eta edozein hizkuntzak, edozein garaitan, berezko duen aldaketari lotutako dialekto zatikatzearen oinarriei dagokiena, bestea. Dialektologoa ez naizelarik, ez dut izan hemen ezer hasi-eta-buka aurkezteko asmo ez gaitasunik; bai, ordea, nire ustez hizkuntzaren (historiaurreko) bilakabidearen ikerketarekiko hurbilketa dialektologia diakronikoaren esparru honetan, ahal zen neurrian Euskal Herritik kanpora ohiko diren estandarretara egokitzeko gogorik. Izan ere, ezinbestekoa iruditzen zitzaidan lehenago beste zenbait saiotan konparazioa, filologia, forma kanonikoa, etimologia formala, tipologia holistikoa, gramatikalizazioa… egiten saiatu ondoren (ikus orain Lakarra 2012c). 6.2. Diakroniaz arduratzen diren dialektozaleentzat zein dialektologiaz arduratu diakronistentzat, Euskara Batu Zaharra berrikusi beharretik datorke, seguruenik, lan honetako gogoeta eta helburu nagusia eta baita etorkizunerako munta handieneko egitekoa ere: Mitxelenak v-vi. mendeetan kokatu zuen asmazio edo asmakuntza (ez asmakeria) horrek (ikus §2) hizkuntzaren sistemaren barnean lan erantsi larriak zituen beharrezko, —oraindik ere badu hainbat peitu— sistematik kanpora, nola, noiz, non, zein gizarte modutan… sortu zen, zenbat iraun zuen eta noiztsu hautsitzat eman genezakeen aztertzen hasi aurretik. EBZa berreraikitzeko eta horren dialektohausturak ikertzeko, ezinbestean kendu beharko ditugu gogotik orain arteko 6, 8 edo 12 adarrak eta baita ohiko banaketetako adabegi bakarreko zuhaitzak ere:157 kontuak 156 Bidenabar, ez da ahaztekoa hurrengo orrialdeko ohar batean dakarrena: This problem [the problem of coincidental homophony] is often underestimated. For example, Vennemann 1998 claims to find place names containing Basque bide ‘road’ all over Europe, for example, Bitburg and Betzdorf in Germany and Bedford and Bideford in England. As he says, there are roads at these places. But is that not true of most places? Bidar in India and Bida in Nigeria are also on roads, but who would claim that Basque was spoken in India and Africa? (Sims-Williams 2012: 15, 106. oh.). 157 Dagoeneko berandutxo da baina komeni bide da Mitxelenarekin (1963) gogoratzea zuhaitza erlazio diakroniko eta hierarkiko batzuek irudikatzeko modu huts bat dela eta dogma estetiko batera iritsi beharrik ez den arren (cf. §8.4 eta §5.3ko Posten aipua), berritzaile zenbaitek uste baino aukera gehiago 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 218 29/10/13 09:25:15 DIALEKTOLOGIA DIAKRONIKOAZ ETA EUSKARA BATU ZAHARRAZ 219 kontu, ez dirudi onar litekeenik hor zehar horrelako banaketa eta bilakabidea pairatu dituen hizkuntza edo hizkuntza familia bakarra euskara izatea, dirudien legez (ikus §3); are onartezinago, noski, —horren ondorio— bizkaiera eta mendebaleko BN, zuberera eta gipuzkera… adin bereko dialekto bailiran jardutea, beste inongo hizkuntzatako parekorik gabe. Mitxelenaren 1981eko hizkuntza komuna eta euskal dialektoei buruzko lan bikainak euskalkiek ezaugarri asko komunean izan arren, ezaugarri hauek oro ez datozela beren jatorritik garbi utzi zuen; alabaina, ez zen, ene ustez, egokiro frogatu eta oinarri sendo eta tinkoetan finkatu ohiko prozedurez AEM eta EBZ-ren arteko naturazko ezberdintasuna eta bigarrenaren beharra euskararen historiaurrearen azterketarako. Horregatik nahi izan dut erakutsi dialektoek hainbat berrikuntza fonologiko eta morfologiko komun garrantzitsu dituztela AEM ondokoak eta, oro har, euskalkietarik abiaturiko azterketatik ez garela AEM-ra zuzen-zuzenean iritsi ahal, baizik eta, —gehienez ere—, gugandik askozaz hurbilago bide zen EBZ-ren batera. Horrenbestez, EBZ-ren beharra AEM-z geroz euskalki guztietan diren edo izan diren berrikuntza zaharrenen bitartez finka genezake, beste edozein hizkuntzaren bilakabidearen azterketan proposatu zeinahi tarteko aitzinhizkuntzarekin egin legetxez. 6.3. Egiteko horretarako AEM eta EBZ bitartean edo hau hautsi baino lehen pairatu ondoko aldaketak bederen kontuan hartzekoak iruditzen zaizkigu (ikus §4): FONOLOGIA 1. 2. 3. 4. 5. 6. 7. 8. T- > D- (hasierako hersk. ahostuntzea); *-n- > -h-; V̂; Diptongoak; *-n- > -n; *-r > -h; *hVh > øVh; (eta *hC > øC) *e- > j / __ V; 9. 10. 11. 12. 13. 14. 15. *d1 > ø / V __V; a – o > o – a metatesia aditzean; -n > -r / __# *b-, *k- > ø-; -l- > -r-; -i/-u > ø / __#; -V3 > ø / __ #158 MORFOLOGIA 1. 2. 3. 4. 5. *lVC > -la -n > -ø (jo, lo) -o/-e > -a /— # -tze aditz izena *ezan ALag. 6. 7. 8. 9. 10. -z(a) pluralean -aga IS-ren pluralean -tzai artizkia aditz izenean -kidi aditzean -eta IS-ren pluralean Euskararen historiaurrean EBZ hori —AEM eta dialektoen arteko hizkuntza egoera—, hots, izan bide ziren askoren artean, lehen adarkatzea pairatu aurreko azken-azkena, beharrezkotzat onartzen dugunetik, eraikuntza hori definitu beharra datorkigu ezinbestean. Behar hau ez da eskuarteko saio honetan asetu, noski (eta hortik gordetzen bide dituela tradizio diakroniko guztietan erabilia denean, are matematiketarik hurbilen direnetan (ikus McMahon & McMahon 2005-eko adibide ugariak, esaterako). Ikus, orobat, Mitxelena (1976) eta 164. oharreko Stiles (2013)-ko aipua. 158 Seguruenik VDV > VøV (ahostunen galera), geroago jazo zen, erroan bederen (aurrizkian lehenago, e → j/__V- aurretik); are geroago hiatoak hausten dituen eta horri emandako erantzuna dirudien V.V > VgV. 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 219 29/10/13 09:25:15 220 JOSEBA A. LAKARRA EBZ-ren data proposamen zehatzik ere ez luzatua), nahiz premia eta hori berdintzeko keinu edo bideren bat iradoki den (§5). Orobat, EBZ-ren kokaguneaz hizkuntzalaritza diakronikoaren hatsarreez baliatuaz gutxieneko proposamena egin dugu: Nafarroan, Iruñetik ipar-ekialdera eszenario batean, Nafarroan baina Iruñetik mendebalerantz, bestean; ikusiko ondoko azterketek —hizkuntzalari eta filologoenek lehenik eta gizarte eraketa eta populazio mugimenduei buruzko historialarienek gero— iradokizun hauek sendotzen ala deuseztatzen eta hobeez ordezkatzen dituzten. 6.4. Alabaina, EBZ onartzeak badakar haboro: Erro Teoriak Mitxelenaren AEren berreraiketa osatzera eta “gorantz” berrikustera eraman gaituen bezala (ik. Lakarra 1995hh) —AEM eta AEZ bereziaz, duela 2000 edo 2500 urte baino lehenagoko hizkuntza egoera eskuratzeko asmoz—, orain “beherantz” ere hizkuntzaren historiaurrean (protohistorian, zehatzago) berreraiketa berriztatu beharra datorkigu. Hots, diptongoen atalarekin (§4.3), ozenen bokalarteko lenizioarekin edo hasperenaren bilakabidearekin (§4.4), nahiz /l, n/ ondoko leherkarien ahostuntzearekin (§5.2) argiro bermatzen den legez, berreraiketaren oinarri den FHV-n zenbait atal garrantzitsuk izan lezake behar hori eta, ez jakin, milurteko osoak ez bada ere, inoiz zenbait mende bederen aldatzea egokituko ote zaigun; orobat, hainbat aldaketa morfologikoren bilakabidea (§4.5), aditz laguntzaileena (§4.6) eta morfemen forma kanonikoaren kronologia (§4.7) lotuak agertzen dira hurbiletik edo urrutiagotik EBZ-arekin. Komeni da EBZ-ren izenaz edo izanaz —dela Err eta Z beren baitan hartzen dituen hurbilketa, dela kanpoan uzten dituena hobetsi (cf. §5.3)— ohar bat eranstea: Mitxelenaren éuscaro berbataiatuan “B” (= ‘batu’) delakoak hizkuntzak egoera horretara iristeko egindako bidea adierazten zuen; hots, beren artean lehen ezberdinago ziren eta v-vi. mendeetan bateratuak izan ziren hizkerak (ikus §2). Guk nahiago dugu gaia edo deizioa beste alderdi batetik hartu (ikus §4.1); izan ere, edozein hizkuntza edo hizkuntza familiatan legez, “EBZ” dialekto historikoen iturburuari edo horietara garamatzan lehen eszisioaren aurreko egoerari deritzogu, edozein ere dela hizkuntzak horra iristeko ibili duen bidea. “Zelta batu (zaharr)a” edo “Germaniko batu (zaharr)a” onartzeak ez dakar berarekin familia horietan inoiz batasun linguistikorik edo bestelakorik bilatzen zuen prozesurik onartzea (ezta kontrakoa ere, jakina); ulertzeko modu arruntena soil-soilik hizkuntza edo dialekto historikoen sorburutzat dugun egoera linguistikoaren izendapen hutsa genuke.159 Hori bera da nik “EBZ” horrekin lortu nahi dudana, ez gehiago eta ez gutxiago.160 Litekeena da oso, AEM-ren eta EBZ-ren artean batasun prozesu bat izatea eta are —ezinbestean— prozesu linguistiko honen atzean beste batasun politiko bat (edo gehiago) izatea, z(ir)ela Mitxelenak proposatu datetan eta aipatu oinarrien gainean eraikia(k), z(ir)ela bestelakoetan.161 Nik, ordea, hizkuntzalari bezala, gogoeta159 Cf. Shen (2011) mandarinaren jatorriaz: orain duela 1000 bat urte sortu zela dirudi, lehen uste baino 300 lehenago; bestalde “now the speculations of the origin of the Mandarin can be firmly proved with linguistic evidence” (Shen 2011: 25). 160 Ez dakit honekin lotzen den edo ez U. Regueroren “naturala izan daiteke” —EBZ-ren sorreraz, “aurreko dialektoen konbergentzia eta bateratze prozesu baten ondorio” dela markatu ondoren— in Reguero (2012: aurkezpena). 161 Gorago (150. oharrean) aipatu eta abian diren ikerketa historikoek delako batasun-eszenario hori Mitxelenarena —hots, Barbero eta Vigil-en eredu historiografikoan oinarritua, eta hauek Caro Barojarenean, jakina— v-vi. mendea baino mende bat beranduago edo ezarriko omen lukete. Hobeto 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 220 29/10/13 09:25:15 DIALEKTOLOGIA DIAKRONIKOAZ ETA EUSKARA BATU ZAHARRAZ 221 gai horien aurretik, euskararen historiaurrearen berreraiketan 1981az geroztik ez aitzinhizkuntza bakarrarekin (AE), baina birekin (AE eta EBZ) —edota are hirurekin (AEZ, AEM eta EBZ)—162 aritu behar dugula markatzea eta behar horren froga linguistikoak aurkeztea lehenesten dut (cf. §§4.2-4.7); nago, gainera, eraikuntza horien zergatiak eta nolakoak hizkuntzaren beraren aldetik ongi finkatu eta zehaztu ondoren aztertu ahalko direla etekin handiagoz —historialari eta gainerakoen laguntzaz, jakina—, sistemaz landako arrazoiak eta xehetasunak, nork bere lana eginaz eta idiak orgaren aitzinean jartzeko arrisku gutxiagorekin, alegia. 6.5. Hurbilketa akroniko, ukroniko edo pankronikoak saihestu beharra bide da, bat aipatzekotan, gure saio honen ondorio nagusietarik (ikus, orobat, Eranskinak). Horrekin batera hizkuntzalaritza diakronikoak nonahi darabiltzan irizpide eta jokamoldeei (cf. §§3.1-3.2, 3.4 eta 5.1-5.3) lotu beharra, azalpen sakonagoak erdiesteko bide bakarra baitugu: berrikuntzak bai baina zaharrenak, arkaismo esanguratsuenak (apalagoak iruditu arren) ez baztertu —ezta hautuak ere, noski—,163 hizkuntza aldaketek ezaugarri bat duenaren eta ez duenaren artean banaketa bitarrak sortzen dituztela, etab. Horrezaz gain eta ororen buru, gogoan hartuaz kronologia gure egiteko nagusi dela, ez interes urriko zertzelada baztergarri, inoiz hainbat dialektologoren jardunean dirudien bezala. Benvenistek konparatzailearentzat aldarrikatu zuen gisan, kronologia erlatiboa da oinarri eta helburu hizkuntza historialariarentzat (cf. Lakarra 2012a: §7.2), baina baita dialektologoarentzat ere, eta kronologiari eman beharreko lehentasun honek ikerketa lan luze, zail eta neketsua eskatuko bide du, era guztietako langileentzat, hizkuntzalari (fonologo, morfologo, sintaxilari nahiz lexikografo) zein filologo izan: engoitik, dialektologia historikoan ez dugu aski data esan, hori litzateke Nafarroa Ipar-Ekialdean sortuko litzatekeen eraikuntza historiko berriaren kronologia, baina (pentsatzekoa da) horren isla hizkuntzan geroagokoa datekeenez, EBZ-ren kronologia eta, hortaz, dialekto zatiketarena aski atzeratu beharko bide genuke. Batera zein bestera, hizkuntzalariok ezin saihestu genezake geure egitekoa euskararen historiaurrearen kronologian; hasikin polit bat da Reguero (2010)-en eta lehenago Lakarra (2008d)-ren akabuan. Hara Itier-ek Haggerty (2005)-i egindako iruzkinaren amaiera; nago guretzat ere euskalari moduan baden bertan zer ikasirik: Dicho en términos generales, lo que se llama «separación» de dos dialectos a partir de un tronco común es un largo proceso entre la primera innovación no común y la última innovación común. Este proceso puede verse frenado y alargado por el contacto entre dos dialectos o entre estos y una variedad vehicular procedente de la misma familia. Por lo tanto, la cuantificación de las semejanzas y diferencias entre dialectos de una misma lengua es un indicio pero no una prueba de la cronología relativa de la fragmentación de esa lengua. El método cuantitativo probablemente no pueda reemplazar el método comparativo y la historia en la reconstrucción del desarrollo histórico de las lenguas. Tal vez la relativa lentitud de los avances realizados en este campo no se deba tanto a «los límites inherentes a lo que con confianza pueden decirnos las técnicas actualmente disponibles para la lingüística histórico-comparativa» como simplemente a la falta de aplicación en gran escala de estas técnicas (2005: 69-70). 162 Azken zuhaitza onartzen badugu baita laurekin ere, X hori ez baita ez (Mitxelenaren) EBZ eta ezta AEM; honetatik bereizten dituen zenbait berrikuntza (1. *-r > -h, 2. hVh > øVh, 3. *hC > øC) markatu ditut gorago. Hipotesi honetan [-fortis] > [+fortis] / l,n __ bilakabideak bereziko luke EBZ-tik. 163 Hautuek, berrikuntza kate bilakaturik, berebiziko interesa dute kronologien azterketan (ikus §§3.2 eta 4.6), bai Meiden dialektoen hurbilketarako (ibid) eta baita Iñaki Caminok (2012: §2.6) bilatu dialektoen “begiradaren” ikerketarako ere. 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 221 29/10/13 09:25:15 222 JOSEBA A. LAKARRA bakar batekin, orain arte legez, —hots, AE edo EBZ-ren haustura behin eta betikoari dagokion eta horregatik beragatik ezertarako ez denarekin—, baizik eta EBZ ondoren egoera modernora iristeko beharrezko diren haustura ororen datak eta zertzeladak ditugu premiazko (baturenak ere bai, jakina), dialekto (eta are isoglosa) bakoitzak bere data eta adin ezberdina baitu, gustuko izan edo ez, ezagutu edo ez.164 Hemen aldarrikatzen den dialektologia diakronikoa lanbide nekosoa dateke, baita ilunagoa eta ikusgarritasun txikiagokoa ere, beharbada; alabaina, hurbilketa hau aberasgarriago bide da —diakronista baten ikuspegitik, bederen,— dialektologiak hizkuntzaren bilakabidea ere kontuan hartu beharrean, hizkuntzaren bilakabide hori hartu beharra baitu, osorik hartu ere, bere egitekotzat eta are bere egiteko nagusitzat. Prest ote dira horrenbestetarako gure dialektologo suharrak? 7. Bibliografia Abaitua, J. & Unzueta, M., 2011, «Ponderación bibliográfica en historiografía lingüística. El caso de la “vasconización tardía”», Oihenart 26, 5-26. Adelaar, W., 2005, «Comentarios [a Heggarty (2005)]», Revista Andina 40, 58-60. Adrados, F. R., 1987, Nuevos estudios de lingüística indoeuropea, CSIC Madril. —, 1999, Historia de la lengua griega. De los orígenes a nuestros días. Gredos: Madril. Albo, X., 2005, «Comentarios [a Heggarty (2005)]», Revista Andina 40, 60-63. Altuna, P., 1992, «Ochoa de Arin-en Doctrina Christiana-ren (1713) hizkeraren laburpena», Euskera 37, 573-589. Andersen, H., 2003, «Introduction», in H. Andersen (arg.), Language contacts in Prehistory. Studies in stratigraphy. John Benjamins. Amsterdam-Philadelphia: 1-10. Antonsen, E. H., 1965, «On defining stages in Prehistoric Germanic», Language 41, 19-36. Arbelaiz, J. J., 1978, Las etimologías vascas en la obra de Luis Michelena. Tolosa, Kardaberatz. Arejita, A., A. Elejabeitia, C. Isasi & J. Otaegi (arg.), 2002, Bilboren 700. Urteurrena. Hizkuntza gunea. Sinposioa. Deustuko Unibertsitatea, Bilbo. Ariztimuño, B., 2011, Antzinateko euskal idazkunak eta aitzineuskararen berreraiketa: corpusa, analisia eta ondorioak. UPV/EHU-ko Master tesia. —, 2013a, «Finite verbal morphology», in Martínez Areta (arg.), 359-427. —, 2013b, «Euskal aditz jokatuaren osaeraz eta jatorriaz zenbait ohar», in Gómez et al. (arg.). 164 §5.ean badira lehen adarkatzeaz (EkEZ eta gainerakoak) ondoko beste batzuen (MEZ, G, ErEZ) inguruko ohar zenbait; esan gabe doa oraingoz ez direla susmo edo hipotesi hutsak baizik eta ondoko ikerketa diakronikoek baieztatu edo ezeztatu beharko dituztela. PS. Lan honen azken probetan iritsi zait Stiles (2013). Bertan, Mendebaleko Germanikoaren inguruan hainbat gogoeta metodologiko interesgarri aurkitu ahal dira batasunen hausturen arrazoiez, aitzinhizkuntzen ustezko bariazio faltaz, adarkatze bikoitzez, lehen adarkatzeaz eta ondorengoez, isoglosen lehentasunaz, tarteko aitzinhizkuntzez, kronologiaren garrantziaz, sailkapenerako argudio linguistikoen nagusigoaz, dialekto zahar eta modernoez, etab. Asko litzateke handik hona ekar litekeena baina bego oraingoz aipagarri deritzodan bere ondorioetako azken ahapaldiarekin: The situation is thus more complex than is usually thought. This is not a negative thing, however, for such a state of affairs is what would be expected on general grounds. Rather than messing up a neat account, it adds details to our reconstructed language states. In short, we can decorate our family tree more richly (33). Oso interesgarria Wilson (2012) ere, berrikuntza komunak erabiliaz Ekialdeko Polinesiarren jatorria Iparraldean berreraikiaz, ohiko —baina hizkuntzazko argudio ahulagoko— azalpenaren aurka. 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 222 29/10/13 09:25:15 DIALEKTOLOGIA DIAKRONIKOAZ ETA EUSKARA BATU ZAHARRAZ 223 Artiagoitia, X., P. Goenaga & J. A. Lakarra (arg.), 2002, Erramu Boneta: Festschrift for R. P. G. de Rijk, ASJU-ren Gehigarriak XLIV, Bilbo. — & J. A. Lakarra (arg.), 2008, Gramatika Jaietan. Patxi Goenagari Omenaldia. ASJU-ren Gehigarriak LI, Bilbo. Azkarate, A., 2002, «La arqueología y los intereses historiográficos. De los postulados vascocantabristas a las necrópolis tardoantiguas de influencia nordpirenaica», in VII Centenario de la Fundación de Bilbao. Actas del Congreso Bilbao 700. (= Bidebarrieta (Revista de Humanidades y Ciencias Sociales de Bilbao), XII 27-60). —, 2004, «Los Pirineos Occidentales durante el periodo franco-visigótico», Historia de Euskal Herria. Historia General de los Vascos. Lur, Bilbo: II, 88-114. —, 2011, «Repensando los márgenes circumpirenaico-occidentales durante los siglos vi y vii d.C» en 711 Arqueología e Historia entre dos mundos (= Zona Arqueológica nº 15), Alcalá de Henares, 241-256. Azkarate, M. & P. Altuna, 2001, Euskal morfologiaren historia, Elkarlanean, Donostia-San Sebastián. Azkue, R. M.ª, 1905-06, Diccionario vasco-español-francés, Bilbo [Berrarg. eranskin batekin, 1969], LGEV. Azurmendi, J. F., 2012, PNV-ETA, crónica oculta (1960-1979). Ttarttalo: Donostia-San Sebastián. Bakrò-Nagy, M. Sz., 1992, Proto-Phonotactics. Phonotactic investigation of the PU and PFU consonant system. Studia Uralica 5, Harrassowitz Verlag. Baldi, Ph. (arg.), 1990, Patterns of change, change of patterns. Linguistic change and reconstruction methodology. Mouton de Gruyter, Berlin-NY. Banús y Aguirre, J. L., 1990, «En Guipúzcoa y en Vizcaya. La supervivencia de los vascuences várdulo y caristio», BAP 46, 323-358. Barbero, A. & Vigil, M., 1965, «Sobre los orígenes sociales de la Reconquista: cántabros y vascones desde fines del Imperio Romano hasta la invasión musulmana». Berrarg. beren Sobre los orígenes sociales de la Reconquista-n. Ariel: Barzelona 1974. Benveniste, E., 1935, Origines de la formation des noms en indo-européen. Paris: Maisonneuve. Bilbao, G., R. Gómez, J. A. Lakarra, J. Manterola, C. Mounole & B. Urgell, 2010, Lazarraga eskuizkribua: edizioa eta azterketa [on-line]. Vitoria-Gasteiz: UPV/EHU. http://lazarraga.com. —, —, —, —, — & —, prestatzen, «Gabriel Echart zuberotarraren eta Miguel Ros erronkariarraren arteko gutuneria (1615-1617)». UPV/EHU. Blasco, E. et al. (arg.), 2013, Iberia e Sardegna. Legami linguistici, archeologici e genetici dal Mesolitico all’Età del Bronzo. Le Monnier Università, Firenze. Blažek, J., 2007, «From August Schleicher to Sergei Starostin: On the development of the tree-diagram models of the Indo-European languages», Journal of Indo-European Studies 35, 82-110. Blench, R. & M. Spriggs (arg.), 1997, Archaeology and language: I. Theoretical and methodological orientations. Routledge: London & New York. Bonaparte, L.-L., 1991, Opera Omnia Vasconice. J. A. Aranaren (arg.), Euskaltzaindia, Bilbo, 4 lib. Bowern, C. & H. Koch (arg.), 2004, Australian languages. Classification and the Comparative Method. John Benjamins, Amsterdam/Philadelphia. — & —, 2004, «Introduction: Subgrouping methodology in historical linguistics», in Bowern & Koch (arg.), 1-15. Camino, I., 1999-2000-2001, «Goñerriko hizkera (I-II-III)», ASJU 33, 5-78; 34, 137-196; 35, 445-509. —, 2003, «Hego Nafarreraren egituraz», FLV 35, 427-468. —, 2004a, «Irizpide metodologikoak egungo euskal dialektologian», Euskera 49, 67-102. —, 2004b, «Nafarroa Behereko euskara», FLV 36, 445-486. —, 2008a, «Dialektologiaren alderdi kronologikoaz», FLV 40, 209-247. 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 223 29/10/13 09:25:15 224 JOSEBA A. LAKARRA —, 2008b, «Nafarroa Behereko euskara zaharra», ASJU 42, 101-169. —, 2009, «Mugako hiztun eta aldaerak ipar-mendebaleko Zuberoan», FLV 41, 153-218. —, 2011, «Pirinioak, ekialdea eta euskal mintzoak», in Sagarna, Lakarra & Salaberri (arg.), 773-822. —, 2012, «Ekialdeko euskararen iraganaz». Liburu honetan. —, 2013, «Euskalkien historiaz: Lapurdi eta Nafarroa Garaia». In Gómez et al. (arg.), 77-139. Campbell, L., 1998, Historical linguistics. An introduction. Edinburgh U.P. —, 2000, «Time perspective in linguistics», in C. Renfrew, A. McMahon & L. Trask (arg.), Time depth in historical linguistics. 2 lib., The McDonald Institute for Archaeological Research. Cambridge: I, 3-31. —, 2008, «What can we learn about the earliest human language by comparing languages known today?», in Origins and evolution of language: approaches, models, paradigms, ed. by B. Laks with S. Cleziou, J.-P. Demoulé & P. Encrevé. London: 79-111. —, 2011, «La investigación histórica de las lenguas aisladas, o ¿es raro el vasco?», in Lakarra, Gorrochategui & Urgell (arg.), 23-40. Caro Baroja, J., 1945, Materiales para una historia de la lengua vasca en su relación con la latina, U. de Salamanca, Salamanca. Berrarg. faksim. Txertoa, Donostia-San Sebastián, 1990. —, 1958-59, «Los estudios geográfico-históricos sobre el País Vasco y la dialectología», Revista de Dialectología y Tradiciones Populares 4, 425-440. Cerrón-Palomino, R., 1987, Lingüística quechua. Centro de Estudios Andinos «Bartolomé de Las Casas», Cuzco. —, 2005, «Comentarios [a Heggarty (2005)]», Revista Andina 40, 63-67. Chambon, J.-P., 1996-97, «Aspects de l’oeuvre linguistique de Georges Straka: Chronologie relative et histoire des faits phoniques», Orbis 39, 97-126. —, 2007, «Remarques sur la grammaire comparée-reconstruction en linguistique romane (situation, perspectives)», in Lemarechal & François (arg.), 57-72. — & Greub, Y., 2002, «Note sur l’âge du (proto)gascon», Revue de Linguistique Romane 66, 473-495. Childs, G. T., 2010, «The Mande and Atlantic groups of Niger-Congo: Prolonged contact with assymmetrical consequences», Journal of Language Contact - THEMA 3, 15-46. Clark, R., 1987, «Austronesian languages», in B. Comrie, The major languages of East and South-East Asia. Routledge, London: 171 eta hh. Coromines, J., 1960, «La toponymie hispanique préromane et la survivance du basque jusqu’au bas moyen âge», in VI Congrès International de Sciences Onomastiques, i, 105-146, München. —, 1972, Tópica Hespérica. Estudios sobre los antiguos dialectos, el substrato y la toponimia romances, Gredos, Madril. — & Pascual, J. A., 1980-91, Diccionario crítico etimológico castellano e hispánico. Madril, Gredos. Coseriu, E., 1957, «La geografía lingüística», in id, El hombre y su lenguaje. Gredos: Madril, 103-158. or. Crowley, T., 1996, An introduction to historical linguistics, 2. arg., Oxford U.P. Dimmendaal, G. J., 2011, Historical linguistics and the comparative study of African languages. John Benjamins, Amsterdam/Philadelphia. Dixon, R. M., 1997, The rise and fall of languages. Cambridge U.P. —, 2002, Australian languages. «Cambridge language surveys», Cambridge. Donegan, P., 1993, «Rhythm and vocalic drift in Munda and Mon-Khmer», Linguistics in the Tibeto-Burman Area 16, 1-43. — & D. Stampe, 2004, «Rhythm and the synthetic drift of Munda», The Yearbook of South Asian Languages and Linguistics 2004, de Gruyter (Berlin-NY), 3-36. Durie, M. & Ross, M., 1996, arg., The comparative method revisited. Regularity and irregularity in language change. Oxford, Oxford U.P. Egurtzegi, A., 2013a, «Phonetics and Phonology», in Martínez Areta (arg.), 119-172. 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 224 29/10/13 09:25:15 DIALEKTOLOGIA DIAKRONIKOAZ ETA EUSKARA BATU ZAHARRAZ 225 —, 2013b, «Diferentes tipos de aspiración en vasco (con análisis espectrales del dialecto suletino actual», In Blasco et al. (arg.), 151-169. — & G. Elordieta, 2013, «Euskal azentueren historiaz», in Gómez et al. (arg.), 165-188. Elordieta, G., 2011a, «Euskal azentuaren bilakaera: hipotesi eta proposamenak», in Sagarna, Lakarra & Salaberri (arg.), 989-1014. —, 2011b, «Euskal azentu eta intonazioari buruzko ikerketa: status quaestionis», in Lakarra, Gorrochategui & Urgell (arg.), 389-429. Elordui, A., 1994, «Bonapartek osaturiko bizkaieraren sailkapenak: iturriak eta irizpideak», in Gómez & Lakarra (arg.), 433-463. Ernout, A. & Meillet, A., 1979, Dictionnaire étymologique de la langue latine. 4. arg., Paris, Klincksieck. Etchebarne, M., 2006a, «Dialectes basques: homogénéité ou dispersion». Artxiker. —, 2006b, «L’emprunt lexicale d’origine latino-romane en basque: une approche lexico-statistique». Artxiker. Etxaide, J., 1984, «-(e)za aditzerroa datiboko aditz-jokoetan autoreetan zehar», Euskera 29, 601-730. Evans, N., 2005, «Australian languages reconsidered: A review of Dixon (2002)», Oceanic Linguistics 44, 242-286. Fernández, B. & I. Laka (arg.), 2006, Andolin gogoan. Essays in honour of Professor Eguzkitza. UPV/EHU, Bilbo. Forster, P. & C. Renfrew (arg.), 2006, Phylogenetic methods and the prehistory of languages. McDonald Institute, Cambridge University. Fortescue, M., 2006, «Drift and the grammaticalization divide between Northern and Southern Wakashan», International Journal of American Linguistics 72, 295-324. Fox, A., 1995, Linguistic reconstruction. An introduction to theory and method. Oxford U.P. Garrett, A., 1999, «A new model of Indo-European subgrouping and dispersal», in St. S. Chang, L. Liaw & J. Ruppenhofer (arg.), Proceedings of the Twenty-Fifth Annual Meeting of the Berkeley Linguistics Society (February 12-15). Berkeley Linguistics Society, Berkeley: 146-156. —, 2006, «Convergence in the formation of Indo-European subgroups: phylogeny and chronology», in Forster & Renfrew (arg.), 139-151. —, M. Babel, M. Houser & M. Toosarvandani, argitaratzeko, «Descent and diffusion: A study of Western Numic dialectology», International Journal of American Linguistics. Berkeleyko Unibertsitateko eskuizkribua. Gavel, H., 1920, Éléments de phonétique basque (= RIEB 12), Paris. Gómez, R., 1994, «Euskal aditz morfologia eta hitzordena: VSO-tik SOV-ra», in J.-B. Orpustan (arg.), La langue basque parmi les autres. Izpegi, Baigorri: 93-114. —, J. Gorrochategui, J. A. Lakarra & C. Mounole (arg.), 2013, Koldo Mitxelena Katedraren III. Biltzarra (Gasteiz 2012/XI/8-11). Inprimategian. — & J. A. Lakarra (arg.), 1994, Euskal dialektologiako kongresua (Donostia 1991), ASJU-ren Gehigarriak 28, Donostia-San Sebastián. — & K. Sainz, 1995, «On the origin of the finite forms of the Basque verb», in Hualde, Lakarra & Trask (arg.), 235-274. Gorrochategui, J., 1984, Estudio sobre la onomástica indígena de Aquitania, Bilbo, UPV/EHU. —, 1987, «Vasco-céltica», ASJU 21, 951-959. —, 2001, «Planteamientos de la lingüística histórica en la datación del euskara», XV Congreso de Estudios Vascos, Donostia-San Sebastián: 103-114. —, 2002, «El área de Bilbao en la antigüedad», in Arejita et al. (arg.), 103-120. —, 2009, «Vasco antiguo: algunas cuestiones de geografía e historia lingüísticas», Palaeohispanica 9, 539-555. —, 2011, «Las armas de la filología: la cuestión del vasco antiguo y los hallazgos de Iruña-Veleia», in Lakarra, Gorrochategui & Urgell (arg.), 41-70. 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 225 29/10/13 09:25:15 226 JOSEBA A. LAKARRA —, 2012, «Euskaratiko osagaiak gazteleraren lexikoan», in Igartua (arg.), 103-150. —, I. Igartua & J. A. Lakarra (zuz.), 2013, Euskararen historia. Eusko Jaurlaritza: Vitoria-Gasteiz, inprimategian. — & J. A. Lakarra, 1996, «Nuevas aportaciones a la reconstrucción del protovasco», in F. Villar & J. D. Encarnaçao (arg.), La Hispania prerromana. VI Coloquio sobre lenguas y culturas prerromanas de la Península Ibérica. U. de Salamanca & U. de Coimbra. Salamanca: 101-145. — & —, 2001, «Comparación lingüística, filología y reconstrucción del protovasco», in F. Villar & M.ª P. Fernández Álvarez (arg.), Religión, lengua y cultura prerromanas de Hispania. Universidad, Salamanca: 407-438. Guiter, H., 1989, «Elementos de cronología fonética del vascuence», ASJU 23, 797-800. Haas, M., 1969, The prehistory of languages. Mouton. Heggarty, P., 2005, «Enigmas en el origen de las lenguas andinas: aplicando nuevas técnicas a las incógnitas por resolver», Revista Andina 40, 9-57 [+ «Respuesta», ibid., 70-80]. —, 2006, «Interdisciplinary Indiscipline? Can phylogenetic methods meaningfully be applied to language data – and to dating language?». In Forster & Renfrew (arg.), 183-194. — & D. Beresford-Jones (arg.), 2012, Archaeology and language in the Andes. A cross-disciplinary exploration of prehistory. British Academy-Oxford U.P.: New York. Holmer, N., 1970, «A historic-comparative analysis of the structure of the Basque language», FLV 2, 5-47. Houis, M., 1970, «Reflexion sur une double correlation typologique», Journal of West African Languages 7, 59-68. De Hoz, J., 2005, «Epigrafías y lenguas en contacto en la Hispania antigua», Palaeohispanica 5, 57-98. —, 2009, «El problema de los límites de la lengua ibérica como lengua vernácula», Palaeohispanica 9, 413-433. —, 2010-11, Historia lingüística de la Península Ibérica en la Antigüedad. I. Preliminares y mundo meridional prerromano. II. El mundo ibérico prerromano y la indoeuropeización. CSIC, Manuales y Anejos de Emerita: Madril (2 lib. 4tik orain arte). —, 2011, «Las funciones de la lengua ibérica como lengua vehicular», in C. Ruiz Darasse eta E. R. Luján (arg.). Contacts linguistiques dans l’Occident méditerraneén antique. Collection de la Casa Velázquez 126, Madril: 27-64. Hualde, J. I., 1993, «On the historical origin of Basque accentuation», Diachronica 10: 1, 13-50. —, 1997a, «Aitzineuskararen leherkariak», ASJU 31: 2, 411-424. —, 1997b, Euskararen azentuerak. ASJU-ren Gehigarriak 42, Bilbo-Donostia-San Sebastián. —, 2006, «Laringalak eta euskal azentuaren bilakaera», in Fernández & Laka (arg.), 497-511. —, 2009, «Acentuación y cronología relativa en la lengua vasca», Oihenart 23, 199-217. —, J. A. Lakarra & L. Trask (arg.), 1995, Towards a history of Basque language. John Benjamins: Amsterdam & Philadelphia. Igartua, I., 2002, «Euskararen hasperena ikuspegi tipologiko eta diakronikotik», in Artiagoitia, Goenaga & Lakarra (arg.), 366-389. —, 2006, «Del origen de la aspiración como elemento morfonológico en vasco», in Lakarra & Hualde (arg.), 519-530. —, 2008a, «La aspiración de origen nasal en la evolución fonológica del euskera: un caso de rhinoglottophilia», ASJU 42, 171-189. —, 2008b, «Algún paralelo tipológico más para la h vasca de origen nasal», ASJU 42, 353-357. —, 2011, «Historia abreviada de la aspiración en las lenguas circumpirenaicas», in Sagarna, Lakarra & Salaberri (arg.), 895-918. —, 2012 (arg.), Euskara eta inguruko hizkuntzak historian zehar. Eusko Jaurlaritza: Vitoria-Gasteiz. Iglesias, H., 2000, «Le suffixe -aga ‘lieu de’», ASJU 34, 337-342. —, 2009, «Sur l’origine présumée du fractionnement dialectal de la langue basque». Artxikerretik jaitsia. 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 226 29/10/13 09:25:16 DIALEKTOLOGIA DIAKRONIKOAZ ETA EUSKARA BATU ZAHARRAZ 227 Iriondo, M., 2002, «Euskal Zibilizazioaren Hipotesia, giza populazioen genetikaren alorretik aztertuta», Ekaia 16, 27-49. Itier, C., 2005, «Comentarios [a Heggarty (2005)]», Revista Andina 40, 67-70. Jaggard, Ph., 2011, «The role of comparative/historical linguistics in reconstructing the past: what borrowed and inherited words tell us about the early history of Hausa». SOAS-eko eskuizkribua. Janhunen, I., 2003a (arg.), The Mongolic languages. Routtledge language family series. London & NY. —, 2003b, «Proto-Mongolic», in Janhunen (arg.), 1-29. —, 2007, «The primary laryngal in Uralic and beyond», in Sámit, sánit, sátnehámit. Riepmočála Pekka Sammallahtii miessemánu 21. beaivve 2007. Suomalais-Ugrilaisen Seuran Toimituksia = Mémoires de la Société Finno-Ougrienne 253. Helsinki: 203-227. —, 2008, «Some Old World experience of linguistic dating», in J. Bengtson (arg.), In hot pursuit of language in prehistory. John Benjamins, Amsterdam / Philadelphia: 223-239. —, 2009, «Proto-Uralic: what, where, and when?», in The Quasquicentennial of the FinnoUgrian Society. Suomalais-Ugrilaisen Seuran Toimituksia = Mémoires de la Société FinnoOugrienne 258. Helsinki: 57-78. Kintana, J., 1998, «Euskal arkadia aurreindoeuroparrak direla eta», Egunkaria (1998/XI/17). Koch, H., 2004, «A methodological history of Australian linguistic classification», in Bowern & Koch (arg.), 17-60. Krutwig, F., 1978, Garaldea. Sobre el origen de los vascos. Txertoa: Donostia-San Sebastián. Lacombe, G., 1924, «La langue basque», in A. Meillet & J. Vendries (arg.), Les langues du monde, Paris: 319-326. Lafon, R., 1943, Le système du verbe basque au XVIème siècle. 2. arg. Elkar, Donostia-San Sebastián, 1980. —, 1955, «Sur la place de l’aezcoan, du salazarais et du roncalais dans la classification des dialectes basques», in Lafon 1999: 707-726. —, 1999, Vasconiana, Iker 11, Euskaltzaindia. Bilbo. Lakarra, J. A., 1985, «Literatur gipuzkerarantz: Larramendiren Azkoitiko Sermoia (1737)», ASJU 19, 235-281. —, 1986a, «xvi. mendeko bizkaierazko errefrauez: I. Garibairen bildumak», ASJU 20, 31-66. —, 1986b, «Bizkaiera zaharra euskalkien artean», ASJU 20, 639-682. —, 1995, «Reconstructing the root in Pre-Proto-Basque», in Hualde, Lakarra & Trask (arg.), 189-206. —, 1996a, Refranes y Sentencias: ikerketak eta edizioa. Euskaltzaindia-Bizkaiko Diputazioa. —, 1996b, «Sobre el europeo antiguo y la reconstrucción del protovasco», ASJU 30, 1-70. Zuzendurik eta emendaturik (2013a)-n. —, 1996c, «Refraneros vascos antiguos anteriores a Oihenart», in G. Aulestia (arg.), Los escritores. Hitos de la literatura clásica euskérica, Institución Sancho el Sabio, Vitoria-Gasteiz: 141-175. —, 1997a, «Euskararen historia eta filologia: arazo zahar, bide berri», ASJU 31, 447-536. —, 1997b, «Gogoetak aitzineuskararen berreraiketaz: konparaketa eta barneberreraiketa», ASJU 31, 537-616. —, 1998, «Hizkuntzalaritza konparatua eta aitzineuskararen erroa», Uztaro 25, 47-110. —, 1999, «Ná-De-Ná», Uztaro 31, 15-84. —, 2002, «Refranes y Sentencias: arazoak eta lekukotasunak bizkaiera zaharraren azterketarako», in Arejita et alii (arg.), 17-77. —, 2004, «Juan Perez Lazarragakoaren eskuizkribua (xvi. mendea). Lehen hurbilketa)», in Gipuzkoako Foru Aldundia, Lazarragakoaren eskuizkribua, Edilán-Ars Libris, Madril. —, 2005, «Prolegómenos a la reconstrucción de segundo grado y al análisis del cambio tipológico en (proto)vasco», Palaeohispanica 5, 407-470. 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 227 29/10/13 09:25:16 228 JOSEBA A. LAKARRA —, 2006a, «Protovasco, munda y otros: reconstrucción interna y tipología holística diacrónica», Oihenart 21, 229-322. —, 2006b, «Jaun eta jabe, jaio eta herio, jin eta joan… etimologiaz eta aditz zaharraz», in Fernández & Laka (arg.), 575-611. —, 2006c, «Notas sobre iniciales, cambio tipológico y prehistoria del verbo vasco», in Lakarra & Hualde (arg.), 561-621. —, 2008a, «Aitzineuskararen gramatikarantz malkar eta osinetan zehar», in Artiagoitia & Lakarra (arg.), 451-490. —, 2008b, «Forma canónica, etimología y reconstrucción en el campo vasco», ASJU 37 [2003 baina 2008an argitaratua], 261-391. —, 2008c, «Vida con/y libertad»: sobre una coordinación arcaica y la autenticidad de «Urthubiako Alhaba», ASJU 42, 83-100. —, 2008d, «*h3 > h1, *h2 > h1 eta horiei datxezkien zenbait fenomenoz». IKER-CNRS-ek (abenduak 12-13) antolatu biltzarreko komunikazioa. [= Lapurdum 13 (2009), 247-272; 2013ko otsailean argitaratua]. —, 2009a, «Temas para un prólogo: forma canónica, tipología holística diacrónica y reconstrucción del protovasco», Oihenart 23, 277-347. —, 2009b, «Forma canónica y cambios en la forma canónica en la prehistoria de la lengua vasca». X. Congreso de Lenguas y Culturas Paleohispánicas, Palaeohispanica 9, 557-609. —, 2009c, «Adabakiak /h/-aren balio etimologikoaz», ASJU 43/1-2, 565-596. —, 2009d, «Aitzineuskara berreraikiaz: Zergatik ezkerra», Euskera 54, 17-98. —, 2010a, «Haches, diptongos y otros detalles de alguna importancia: notas sobre numerales (proto)vascos y comparación vasco-ibérica (con un apéndice sobre hiri y otro sobre bat-bi)», Veleia 27, 191-238. —, 2010b, «Refranes y Sentencias-en lexikoaz ohar dozena», in S. Gómez Seibane & J. L. Ramírez Luengo (arg.), Maestra en mucho. Estudios filológicos en homenaje a Carmen Isasi Martínez, 159-179. Voces del Sur, Buenos Aires. —, 2011a, «Erro monosilabikoaren teoria eta aitzineuskararen berreraiketa: zenbait alderdi eta ondorio», FLV 113, 5-114. —, 2011b, «Aitzineuskararen berreraiketaz: egindakoaz eta eginkizunez», in Sagarna, Lakarra & Salaberri (arg.), 617-694. —, 2011c, «Teoría de la raíz monosilábica y reconstrucción del protovasco: algunos aspectos y consecuencias», in Lakarra, Gorrochategui & Urgell (arg.), 651-699. —, 2012a, «Mailegaketa eta berreraiketa euskararen historiaurrearen ikerketan», in Igartua (arg.), 17-74. —, 2012b, «Euskararen historiaurrea», in Gorrochategui, Igartua & Lakarra (arg.). —, 2012c, «Aitzineuskararen berreraiketa sakonagorantz: forma kanonikoa, tipologia holistiko diakronikoa, kronologia eta gramatikalizazioa». Argitaratzeko in Gómez et al. (arg.), 279-328. —, 2012d, «Gramática histórica vasca y vascoiberismo», in XI Congreso de Lenguas y Culturas Paleohispánicas (Valencia, 24-27 oct. 2012). Inprimategian Palæohispanica 13.ean. —, 2013a, «On Ancient European and the Reconstruction of Proto-Basque», in J. Üdolph (arg.), Europa Vasconica-Europa Semitica? Kritische Beiträge zur Frage nach dem baskischen und semitischen Substrat in Europa. «Beiträge zur Lexikographie und Namenforschung» 6, Baar-Verlag, Hanburgo: 65-150. —, 2013b, «Monosyllabic root theory and the reconstruction of Proto-Basque: some aspects and consequences», in Martinez Areta (arg.), 173-221. —, 2013c, «Protovasco: comparación y reconstrucción… ¿para qué y cómo? (Por una vascología autocentrada, no ensimismada)». In E. Blasco et al. (arg.), 125-150. —, 2013d, «Hiru hasperen gehi bi», in R. Gómez & M. J. Ezeizabarrena (arg.), Eridenen du zerzaz kontenta. Sailkideen omenaldia Henrike Knörr irakasleari (1947-2008). Bilbo, UPV/ EHU-ren Argitalpen Zerbitzua. 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 228 31/10/13 08:37:32 DIALEKTOLOGIA DIAKRONIKOAZ ETA EUSKARA BATU ZAHARRAZ 229 —, inpr.-1, «Para la reconstrucción del verbo vasco: Nuevas irregularidades radicales y antiguas extensiones a la izquierda». Inprimategian ASJU-rako. —, inpr.-2, «Más sobre dentales iniciales». Inprimategian ASJU-rako. —, prest.-1, «850 etimologías y subiendo. Materiales para un diccionario etimológico vasco». UPV/EHU-ko eskuizkribua. —, prest.-2, «Monosilaboak eta bisilaboak denboran eta espazioan». UPV/EHU-ko eskuizkribua. —, prest.-3, «Para la prehistoria del consonantismo protovasco». UPV/EHU-ko eskuizkribua. —, prest.-4, «Haches etimológicas vascas: el testimonio gascón». UPV/EHU-ko eskuizkribua. —, prest.-5, «Hatxe morfologikoez». UPV/EHU-ko eskuizkribua. —, J. Gorrochategui & B. Urgell (arg.), 2011, 2nd Conference of the Luis Michelena Chair / Koldo Mitxelena Katedraren II. Biltzarra / II. Congreso de la Cátedra Luis Michelena. UPV/ EHU, Vitoria-Gasteiz. — & J. I. Hualde (arg.), 2006, Studies in Basque and Historical Linguistics in Memory of R. L. Trask (= ASJU XL, 1-2), UPV/EHU, Bilbo. — & C. Mounole, 2010, «Lazarragaren hizkeraz». UPV/EHU-ko Udako Ikastaroetako hitzaldia. UPV/EHU-ko eskuizkribua. — & —, 2013, «Euskara arkaikoa (1400-1600)», in Gorrochategui, Igartua & Lakarra (arg.). —, B. Urgell & K. Biguri, 1983, Euskal baladak: I. Azterketa; II. Antologia. Donostia-San Sebastián, 2 lib. De Lamberterie, Ch., 1998, «Sur la “loi de Meillet”», Comptes rendus des séances de l'Académie des Inscriptions et Belles-Lettres 142, 881-905. Lapesa, R., 1961, «Del demostrativo al artículo». Berrarg. in id., Estudios de morfosintaxis histórica del español, R. Cano eta M. Echenique (arg.), Gredos: Madril 2000: 360-387. LaPolla, R., 1992, «On the dating and nature of verb agreement in Tibeto-Burman», Bulletin of the School of Oriental and Asian Studies 55, 298-315. —, 1994, «Parallel grammaticalizations in Tibeto-Burman languages: evidence of Sapir’s drift», Linguistics in the Tibeto-Burman Area 17, 61-80. —, 2000, «Subgrouping in Tibeto-Burman: Can an individual-identifying standard be developed? How do we factor in the history of migrations and language contact?». Hong Kong Universityko eskuizkribua. Lemaréchal, A., 2007, «Grammaire comparée des langues austronésiennes: que faut-il penser du “grand tournant” de l’Après-Guerre? Bilan, nouvelles hypothèses et programmes», in Lemaréchal & François (arg.), 145-203. — & J. François (arg.), 2007, Tradition et rupture dans les grammaires comparées de différentes familles de langues. Mémoires de la Société de Linguistique de Paris. NS XV. López, S., N. Izagirre, S. Alonso, 2013, «Euskaldunen jatorria eta berezitasun genetikoa eztabaidan», in Gómez et al., 347-356. Lynch, J., Ross, M. & T. Crowley, 2002, The Oceanic Languages. Curzon: Surrey. Mallory, J. P., 1997, «The homelands of the Indo-Europeans», in Blench & Spriggs (arg.), 93-121. Manterola, J., 2006, «-a euskal artikulu definituaren gainean zenbait ohar», in Lakarra & Hualde (arg.), 651-676. —, 2008, «Is Basque an agglutinative language?». Santa Barbarako Unibertsitateko hitzaldia. —, 2009, «Euskal artikuluak euskalki eta autoreetan», Oihenart 24, 237-256. —, prestatzen, Determinazioaren gramatikalizazioa euskaraz. UPV/EHUko doktorego Tesia. Marten, L., 2006, «Bantu classification, Bantu trees and phylogenetic methods», in Forster & Renfrew (arg.), 43-55. Martinet, A., 1950, «De la sonorisation des occlusives initiales en basque», Word 6, 224-233. —, 1955, «La reconstruction structurale: les occlusives du basque», in Économie des changements phonétiques. Traité de phonologie diachronique. Francke, Berne: 370-388. Gazt. itzul. Madril, 1974. 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 229 29/10/13 09:25:16 230 JOSEBA A. LAKARRA Martinez Areta, M., 2006, El consonantismo protovasco. Doktorego tesia, UPV/EHU. —, 2008, «Hitz-konposakera euskaraz eta aitzineuskaraz», ASJU 37, 1-84. — (arg.), 2013, Basque and Proto-Basque. Language-internal and Typological Approaches to Linguistic Reconstruction. Peter Lang, Frankfurt. McMahon, A. & R. McMahon, 2005, Language classification by numbers. Oxford U. P. — & —, 2006, «Why linguists don’t do dates: evidence from Indo-European and Australian languages», in Forster & Renfrew (arg.), 153-160. Meillet, A., 1967 [1908], The Indo-European dialects. University of Alabama Press. Frantsesezko originala, Les dialectes indoeuropéennes. —, 1925, La méthode comparative en linguistique historique, Paris. Berrarg. 1970. (= Metodo konparatzailea hizkuntzalaritza historikoan (‘Koldo Mitxelena’ Katedraren Argitalpenak 2), UPV/EHU, Bilbo 2001. Mª Jose Kerejeta eta Blanca Urgellen itzulpena. Mitxelena, K., 1950a, «De etimología vasca». Berrarg. SHLV, 439-444. —, 1950b, «De fonética vasca: la aspiración intervocálica». Berrarg., SHLV, 190-202. —, 1951a, «La sonorización de las oclusivas iniciales. A propósito de un importante artículo de André Martinet». Berrarg., SHLV, 203-211. —, 1951b, «De fonética vasca. La distribución de las oclusivas aspiradas y no aspiradas». Berrarg., SHLV, 212-219. —, 1953 (J. J. Beloqui, J. Elosegui eta P. Sansinenea de Elósegui-ren laguntzarekin), «Contribución al conocimiento del dialecto roncalés». Berrarg., SHLV I, 246-272. —, 1954a, «De onomastica aquitana», Berrarg., LH, 409-445. —, 1954b, «La posición fonética del dialecto vasco del Roncal». Berrarg., SHLV I, 273-297. —, 1957, «Las antiguas consonantes vascas». Berrarg., SHLV, 166-189. —, 1958, «Introducción [a Landucci (1562)]». Berrarg. SHLV, II, 762-782. —, 1960, «Guipuzcoano y vasco». Berrarg., SHLV, I, 320-322. —, 1961/1977, Fonética histórica vasca, 2. arg. zuzendu eta emendatua, ASJU-ren Gehigarriak 4, Donostia-San Sebastián. —, 1963, Lenguas y protolenguas. Berrarg., ASJU-ren Gehigarriak 20, Donostia-San Sebastián 1990. —, 1964, Sobre el pasado de la lengua vasca. Berrarg., SHLV, 1-73. —, 1970a, Estudio sobre las fuentes del diccionario de Azkue. Bilbo. —, 1970b, «Nombre y verbo en la etimología vasca». Berrarg., PT, 283-309. —, 1971, «Toponimia, léxico y gramática». Berrarg., PT, 141-167. —, 1974, «El elemento latino-románico en la lengua vasca». Berrarg., PT, 195-219. —, 1976, «La fragmentación dialectal: conocimientos y conjeturas». Berrarg., LH, 73-85. —, 1977, «Notas sobre compuestos verbales vascos». Berrarg., PT, 311-335. —, 1978-79, «Miscelánea filológica vasca». Berrarg., PT, 363-463 (+ 485-492). —, 1981a, «Lengua común y dialectos vascos». Berrarg., PT, 35-55. —, 1981b, «Galdegaia eta mintzagaia euskaraz». Berrarg., SHLV, 656-673. —, 1985, Lengua e Historia, [LH], Paraninfo, Madril. —, 1987, Palabras y Textos, [PT], J. Gorrochategui (arg.), UPV/EHU, Bilbo. —, 1988, Sobre historia de la lengua vasca, J. A. Lakarra (arg.), ASJU-ren Gehigarriak 10, Donostia-San Sebastián, 2 lib. —, 2011, Luis Michelena. Obras Completas, J. A. Lakarra & I. Ruiz Arzalluz (arg.), ASJU-ren Gehigarriak, 15 liburuki, Bilbo-Donostia. — & I. Sarasola, 1987-2005, Orotariko Euskal Hiztegia - Diccionario general vasco. Euskaltzaindia, Bilbo. Mounole, C., 2006, «Quelques remarques à propos de l’histoire des périphrases basques», in Lakarra & Hualde (arg.), 723-738. —, 2007, «Perifrasi zaharra mendebalde eta erdialdeko euskara zaharrean: azterketa kuantitatiboa eta proposamen berria», ASJU 41, 67-138. 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 230 29/10/13 09:25:16 DIALEKTOLOGIA DIAKRONIKOAZ ETA EUSKARA BATU ZAHARRAZ 231 —, 2008, «Sintaxi diakronikoa eta aditz multzoaren garapena: inperfektibozko perifrasiaren sorreraz», in Artiagoitia & Lakarra (arg.), 585-604. —, 2009, «Aditzaren mailegaketa euskararen diakronian: prozesu morfologiko eta sintaktikoak», Oihenart 23, 415-436. —, 2010, «Alineazio aldaketak euskararen diakronian», in B. Fernández, P. Albizu, R. Etxepare (arg.), Euskara eta euskarak: aldakortasun sintaktikoa aztergai, ASJU-ren Gehigarriak LII, 151-170. —, 2011a, Le verbe basque ancien: étude philologique et diachronique. UPV/EHU eta Bordele IIIko tesia. —, 2011b, «xvi. mendeko euskal aditza: Lazarraga eta gaineratekoak parez pare», in Lakarra, Gorrochategui & Urgell (arg.), 127-148. Múgica, M., 1996, «Notas de fonética histórica y toponimia: I. Sobre cronología de los cambios fonéticos», ASJU 30, 219-238. —, 2000, «Notas de fonética histórica y toponimia: II. Finales en -iano, *-(i)one, -ina», ASJU 34, 397-412. Newmann, J., 2002 (arg.), The linguistics of sitting, standing and lying. John Benjamins, Amsterdam-Philadelphia. Nichols, J., 1997, «The epicentre of the Indo-European linguistic spread», in Blench & Spriggs (arg.), 122-148. Nurse, D. & Philippson, G. (arg.), 2003, The Bantu languages. Routledge, London & NY. Oñederra, M. L., 1990, Euskal palatalizazioa. Bilbo, UPV/ EHU. —, 2009, «Ohar batzuk bokal batez: zubereraren [y]», in Lakarra & Hualde (arg.), 663-678. Oregi, J., 1972, «Otxoa Arinen Doctrina (1713)», FLV 4, 353-369. —, 1974, «Euskal-aditzaz zenbait gogoeta», FLV 17, 265-283. Peillen, Tx., 1992, «Zubereraren bilakaeraz: ohar batzuk», in Nazioarteko Dialektologia Biltzarra. Agiriak, Iker 7, Euskaltzaindia. Bilbo: 247-272. Petit, D., 2004, «Les langues baltiques et la question balto-slave», Histoire-Épistémologie-Langage 26/2, 7-41. —, 2007, «Archaïsme et innovation dans les langues indo-européennes», in Lemarechal & François (arg.), 13-55. Post, M., 2011, «Rethinking Sino-Tibetan phylogeny from the perspective of North East Indian languages». Paper from the 16th Himalayan Languages Symposium 2-5 September 2010 School of Oriental and African Studies, London. Bernako unibertsitateko eskuizkribua. —, 2013, «The Siyom River Valley: An essay on intra-subgroup convergence in Tibeto-Burman». Bernako unibertsitateko eskuizkribua. —, prestatzen, «Diachrony is indispensable: Making sense of the grammar of Galo». Bernako unibertsitateko eskuizkribua. Rao, J. P., 1992, «Status of aspirated sounds and direction of evolution in the reconstructions of Telugu sound system», International Journal of Dravidian Linguistics 22, 60-67. Reguero, U., 2010, «Euskararen kronologia erlatiboa finkatzeko lehen hurbilketa». UPV/ EHU-ko lan argitaragabea. —, 2012, Erdi Aroko euskara: dialektalizazioaren hastapenerantz. UPV/EHU-ko Master tesia. —, argitaragabea-1, «Euskalkiak eta historia: euskalkien historiarako oinarriak finkatzeko hurbilketa». UPV/EHU-ko lan argitaragabea. —, argitaragabea-2, «Continuum-ak eta etenak euskararen dialektoetan». UPV/EHU-ko lan argitaragabea. de Rijk, R. P. G., 1981, «Euskal morfologiaren zenbait gorabehera», in ZZEE, Euskal linguistika eta literatura: bide berriak, 83-101. Berrarg., 1998, 211-224. —, 1992, «‘Nunc’ Vasconice», ASJU 26:3. 695-724. Berrarg. in 1998, 347-376. —, 1995, «Basque manner adverbs and their genesis», ASJU 29:1.53-82. Berrarg. in 1998, 391-419. —, 1998, De lingua uasconum. Selected writings. ASJU-ren Gehigarriak, Donostia-San Sebastián. 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 231 29/10/13 09:25:16 232 JOSEBA A. LAKARRA Rohlfs, G., 1977, Le gascon. Études de philologie pyreneenne. Max Niemeyer: Tubinga, 3. arg. emendatua. Ross, M., 2009, «Primary subgroups of Austronesian: a consideration of some hypotheses». Australian National Universityko eskuizkribua. Sagarna, A., J. A. Lakarra & P. Salaberri (arg.), 2011, Pirinioetako hizkuntzak. Lehena eta oraina. Iker 26, Euskaltzaindia, Bilbo. Salaberri, P., 2011, «Pirinioetako euskal toponimoak: direnak eta diratekeenak», in Sagarna, Lakarra & Salaberri (arg.), 1019-1047. Sarasola, I., 1983, «Contribución al estudio y edición de textos vascos antiguos», ASJU 27, 69-212. —, 1997, «Euskal hitz altxorraz», ASJU 31, 617-642. Schmidt, K. H., 1992, «Contributions from new data to the reconstruction of the proto-language», in E. C. Polomé & Winter, W. (arg.), Reconstructing languages and cultures. Mouton de Gruyter, Berlin & New York: 35-62. Shen, Zh., 2011, «The origin of Mandarin», Journal of Chinese Linguistics 39, 1-31. Sims-Williams, P., 1998a, «Celtomania and Celtoscepticism», Cambrian Medieval Celtic Studies 36, 1-35. —, 1998b, «Genetics, linguistics and prehistory: thinking big and thinking straight», Antiquity 72, 505-527. —, 2012, «Bronze- and Iron-age Celtic-speakers what don’t we know, what can’t we know, and what could we know? Language, genetics and archaeology in the twenty-first century», The Antiquaries Journal 92, 1-23. Stiles, P. V., 2013, «The Pan-West Germanic isoglosses and the sub-relationships of West Germanic to other branches», NOWELE 66: 1, 5-38. Straka, G., 1951-54, «Observations sur la chronologie et les dates de quelques modifications phonétiques en roman et en français prélittéraires», Revue des Langues Romanes 71, 247-307. —, 1956, «La dislocation linguistique de la Romania et la formation des langues romanes à la lumière de la chronologie relative des changements phonétiques», Revue de Linguistique Romane 20, 249-267. Suarez, J. A., 1995, Las lenguas indígenas mesoamericanas. Instituto Nacional Indigenista, México D.F. Ingelesez lehenago, Cambridge U.P. 1983. Tovar, A., 1959, «El vizcaíno entre los dialectos vascos», in El euskera y sus parientes. Minotauro, Madril: 146-177. — et al., 1961, «El método léxico-estadístico y su aplicación a las relaciones del vascuence», BAP 17, 249-281. Trask, L. R., 1977, «Historical syntax and Basque verbal morphology: Two hypotheses», in Douglass et al. (arg.), Anglo-American contributions to Basque studies: Essays in honor of Jon Bilbao. Reno, 203-217. —, 1985, «On the reconstruction of Pre-Basque Phonology», in J. L. Melena (arg.), Symbolae Ludovico Mitxelena Septvagenario Oblatae. Vitoria-Gasteiz, UPV/EHU, 2 lib., II, 885-891. —, 1995, «On the history of the non-finite verb forms in Basque», in Hualde, Lakarra & Trask (arg.), 207-234. —, 1996, Historical linguistics. Arnold, London. —, 1997, The history of Basque. Londres, Routledge. —, 1998, «The typological position of Basque: then and now», Language Sciences 20, 313-324. —, 2000, «Some issues in relative chronology», in C. Renfrew, A. McMahon & L. Trask (arg.), Time depth in historical linguistics. 2 lib. The McDonald Institute for Archaeological Research, Cambridge: 45-58. Uhlenbeck, C. C., 1942, «Les couches anciennes du vocabulaire basque», Eusko-Jakintza 1 [1947], 543-581. Nederlanderazko orijinalaren itzulpena (G. Lacombe). —, 1947, «La langue basque et la linguistique genérale», Lingua 1, 59-76. 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 232 29/10/13 09:25:16 DIALEKTOLOGIA DIAKRONIKOAZ ETA EUSKARA BATU ZAHARRAZ 233 Ulibarri, K., 2010, «Viva Jesus dotrina: edizioa eta azterketa», ASJU 44: 2, 41-154. —, 2011, «1619. urtean Sebillan argitaraturiko bertsoak: Canción en lengua vascongada o vizcayna que contiene la sustancia deste sermon», ASJU 45, 361-385. —, 2013, «External history. Sources for historical research», in Martínez Areta (arg.), 89-117. Urgell, B., 2006, «Para la historia del sustantivo verbal en vasco», in Lakarra & Hualde (arg.), 921-948. — & J. A. Lakarra, 2008, «Gogoetak euskal dialektologia diakronikoaz». Baionako CNRSren Biltzarreko (XII/12-13) hitzaldia. UPV/EHU-ko eskuizkribua. Urquijo, J. de, 1908-1909, «Los refranes vascos de Sauguis», RIEV 2, 677-724; 3, 144-157. —, 1924, «Guerra, J.C.: Viejos textos del idioma», RIEV 15, 379-380. Vogt, H., 1940, «La parenté des langues caucasiques». Berrarg. in Vogt 1988, 152-167. —, 1955, «Le basque et les langues caucasiques». Berrarg. in Vogt 1988, 317-343. —, 1988, Linguistique caucasienne et arménienne. «Studia Caucasologica II», E. Hovdhaugen eta F. Thordarson (arg.), Norwegian U. P., The Institute for Comparative Research in Human Culture, Oslo. Voyles, J. B., 1971, «The problem of West Germanic», Folia Lingüística 5, 117-150. Watkins, C., 1966, «Italo-Celtic revisited», in H. Birnbaum & J. Puhvel (arg.), Ancient IndoEuropean dialects. Berkeley, U. of California P.: 29-50. —, 1990, «Etymologies, equations, and comparanda: types and values, and criteria for judgment», in Baldi (arg.), 289-304. —, 2001, «An Indo-European linguistic area and its characteristics: Ancient Anatolia. Areal diffusion as a challenge to the Comparative Method?», in A. Y. Aikhenvald & R. M. W. Dixon (arg.), Areal diffusion and genetic inheritance. Problems in Comparative Linguistics. Oxford U. P.: 44-63. Wichmann, S., 2010, «Internal language classification», in J. Lurughi & V. Bubenik (arg.), The continuum companion to historical linguistics, London & New York: 70-86. Wilson, W. H., 2012, «Whence the East Polynesians? Further linguistic evidence for a norther outlier source», Oceanic Linguistics 51, 289-359. Zuazo, K., 1989a, «Arabako euskara», ASJU 23, 3-48. —, 1989b, «Zubereraren sailkapenerako», ASJU 23, 609-651. —, 1994a, «Burundako hizkera», in Gómez & Lakarra (arg.), 297-364. —, 1994b, «Bonapartez geroztiko euskal dialektologia», in Gómez & Lakarra (arg.), 13-43. —, 1998a, «Arabako euskara», in H. Knörr & K. Zuazo (arg.), Arabako euskararen lekukoak, ikerketak eta testuak. El euskera alavés, estudios y textos. Eusko Legebiltzarra-Parlamento Vasco, Vitoria-Gasteiz: 125-189. —, 1998b, «Euskalkiak gaur», FLV 30, 191-233. —, 1998c, «Nafarroako euskal hizkerak», in Camino (arg.), 1-21. —, 1999a, Arabarrak euskararen herrian. Arabera, Gure Liburuak, Vitoria-Gasteiz. —, 1999b, «Arabako euskararen kokagunea», FLV 31, 165-184. —, 2003, Euskalkiak, herriaren lekukoak. Elkar, Donostia-San Sebastián. —, 2006, «Deba ibarreko euskara zaharra», ASJU 40, 1005-1029. —, 2007, «Euskalkien jatorriaz eta bilakabideaz», Berria (9, XII) eta «Análisis sobre el origen de los dialectos del euskara. Los “euskalkis” actuales tienen su origen en la Edad Media», Gara (2007/XII/9). —, 2010, El euskera y sus dialectos. Alberdania: Irun. —, 2012, Arabako euskara. Elkar. Zuloaga, E., 2010, «Nerbioi ibarreko euskara xviii eta xix. mendeetan: (I) Bizente Sarriaren bizkaierazko sermoiak», ASJU 44: 2, 393-435. —, 2011, «Nerbioi ibarreko euskara xviii eta xix. mendeetan: II. Juan Ignazio Astigarragaren sermoi-bilduma», ASJU 54: 1, 235-276. —, 2013, «Bizkaiko jauntxoen inguruko herri-literaturaz: Plentziako 1603ko hiru esaera zahar eta Refranes y Sentencias-en jatorria, eta proposamen bat Arrasateko Erreketaren Kantuez», ASJU (argitaratzear). 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 233 31/10/13 08:37:32 234 JOSEBA A. LAKARRA 8. Eranskina 8.1. Euskal dialektologia diakronikoa 1981 arte Dakigunez, Luis Luciano Bonapartek zortzitan banatu zituen azkenik euskal hizkerak; azkenik, zeren zazpitan —BN bakarrarekin— edo bederatzitan —bi bizkaierarekin— egitea ere otu baizitzaion uneren batez (cf. Elordui 1994). Berrogei urte beranduago, Azkuek bere Hiztegian “Espainiako Zuberera” euskalki asketzat eman zuen (→ erronkariera) eta ia beste 60 beranduago Mitxelenak aezkera eta zaraitzuera ere berezi zituen bi BN-etarik, bere egiteko nagusi zen fonetikazko helburuetarako; gainetik, Bonapartek ezagutu ez zuen eta —noizbait ezagutu arren— Urkixok eta Azkuek aztertu eta erabili ez zuten Landucciren (1562) hiztegiaren bitartez euskalki berri bat (= Hegoaldekoa, Arabera) erantsi zuen zerrendara (cf. Mitxelena 1958, 1961/1977 eta 1964). Azkenik, Koldo Zuazok (1998) seitan bildu zituen xx. mende amaierako hizkerak (ikus §3.3).165 Laburbeharrez edo gehiagoren beharrik ez zelako,166 —ondoko lerroak dira euskara osoaren dozenerdi orrialdetako aurkezpen laburrean egokitzen dizkion guztiak—, Lacombek (1924) edozeinen esperientziako kontu gisa zekarren hizkera modernoen sailkapen bitarra (bizkaiera eta gainerako guztiak, alegia): Il suffirait peut-être de distinguer deux grands groupes dialectaux: le biscayen (que l’on pourrait appeler aussi basque occidental) d’un côté, et de l’autre côté tous les autres dialectes (guipuzcoan, dialectes de la Haute et de la Basse-Navarre, labourdin, souletin) […] On pourrait appeler ce groupe, par opposition au premier, centro-oriental. Nous justifierons cette classification par la considération suivante: on passe par gradations insensibles d’un parler à l’autre parmi ceux qui constituent ce groupe, tandis que le saut est brusque lorsqu’on passe du guipuzcoan au biscayen. Ce dernier dialecte se distingue en effet, dans toute une partie de son verbe, par l’emploi d’auxiliaires qui lui sont propres, il offre des particularités qui n’appartiennent qu’à lui dans maints détails de la grammaire en plus grand nombre que les autres dialectes, et en fin son vocabulaire tranche aussi assez souvent sur celui de ces congénerès (Lacombe 1924: 260). Uhlenbeckek, are urrutiago joaz, bitasun sinkroniko horri erabateko sakontasun diakronikoa eman zion: Si nous faisons attention aux particularités individualisantes du biscayen par rapport aux autres dialectes basques, nous avons plutôt l’impression qu’il nous faut partir de deux dialectes pyrénéens occidentaux anciens qui, pendant une certaine période, n’étaient pas immédiatement voisins, mais qui, entrés plus tard en contact immédiat, se sont rapprochés de plus en plus. De l’un serait donc issu le biscayen; du second, tous les autres dialectes en territoire espagnol et français. Le rapprochement entre le biscayen et le guipuzcoan, en d’autres mots l’effacement graduel des limites indubita165 Izatez, Bonaparterekin berarekin hasi ziren bestelako sailkapenak: Printzeak zioenez, hirutan bana zitezkeen euskal dialektoak (Mendebala + Erdialdea + Ekialdea) eta, menturaz, bitan: Mendebala / Erdi-Ekialdea. 166 Lafonek eta Allieresek (cf. Lakarra 1986b), ordea, ez zuten kontua bistakotzat eta ondorio horien froga eske ziren; alabaina, Lacombek ez zion gai honi azalpen eta argudio gehiago erantsi. Izan ere, artikulu honetako pasartetxo horren ospe (ez-bilatua) gora-behera, egilea ez zen dialektologoa eta bere ikerketa jardunean alor horretarik urruti ibili zen gehienbat. 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 234 29/10/13 09:25:17 DIALEKTOLOGIA DIAKRONIKOAZ ETA EUSKARA BATU ZAHARRAZ 235 blement nettes autrefois, est un procès en cours depuis longtemps et qui se poursuit toujours (1947: 544). Sobre el pasado de la lengua vasca-n (1964) bai batari eta bai besteari erantzun zien Mitxelenak.167 Izan ere, Lacomberen arrazoiak ahulak ziren: hiztunen esperientzian oinarritzen bagara, —hala diosku euskalari gailenak—, ez da jauzi txikiagoa giputz-nafar batentzat (berarentzat, esaterako) zubererarekin edo erronkarieraren azken hatsekin topo egitean. Bestalde, argudio lexikoak ez dira, gehienbat, munta handikoak izan ohi: honako honetan ere ez da frogatu —eta ez da frogakizun erraxa— bizkaierak enparatuek baino mailegatu gabeko lexiko propio gehiago duenik;168 gainera, hainbat hitz bide dira —oraingo giputzek ulertu ez arren— duela mende batzuk beren lurraldean ere (ez soilik Iparraldean) erabiltzen zirenak. Azkenik, egin aditz laguntzailea lehen testuetarik ageri da, B-n ez ezik baita A-n eta G-n ere; areago dena, hiruretan (baita B-n ere) bada oraindik xvi eta xvii. mendeetan noizbait orokorra izan den *ezan; ikus §4.6.169 Uhlenbecken azalpenak are funts exkasagoak ditu: B eta G hizkuntza ezberdinetiko hizkerak omen dira eta sortzezko ezberdintasun hori gorde omen dukete, ematu omen den arren azken mendeetan. Alabaina, B eta gainerakoek fonologia, morfologia, sintaxia eta lexikoaren ardatzetan bat egiten dute eta batasun hori berdintasun erabateko bilakatzen da gorantz egin ahala; bestalde, lehen lekukotasunetarik hona diferentziak etengabe ugalduaz eta handituaz joan dira, ez ematuaz, holandarrak zioen bezala.170 Bistakoa da B eta G-ren arteko etena, neurri handi batean, bataren eta bestearen ezberdintasunei haize emateak eta berdintasun eta antzekotasunak euskalkien “eredu kanonikotik” ezabatzeak dakarrela; alabaina, ezberdintasun horiek usuenik oso berankorrak eta soilik herrixkaren batzuetan erabiliak dira (ez lurralde osoan ez gehienean). Gainetik, hogeigarren mendearen bigarren zatian Landucciren hiztegiaren argitalpenarekin —eta hogeitabatgarrenean Lazarragaren eskuizkribuarenarekin— ohartu gara xix. mendeko egoera islatzeko asmoz egindako Bonaparteren kartetan ezin ikus litekeenarekin: hots, Bizkaiko eta Gipuzkoako hizkerez kanpo, —eta garai historiko luzean, ez 167 Aurreko urteetan ere badira egile beraren ohar politak, esaterako Lekuonak Axularren edizioari jarritako hitzaurreko hizkuntzazko bitxikeriei buruz (“Guipuzcoano y vasco” deitzen da hori, bidebatez). Uhlenbecki Tovarrek ere (1959) erantzun zion, zehaztasun filologiko handiz izan ez arren. 168 Interesgarria zen, hasikin gisa, Etchebarne (2006); alabaina, ez dirudi bilakabide diakronikoen azterketa finkatzeko haren metodoak baliabide sendorik duenik (cf. §8.4). 169 Egin-en gramatikalizazioaren zenbait alderdi ikertzeko abiapuntu gisa, Lakarra (2012c)-n Arrasateko Erreketaren testua eta RS-ena erkatu ditut, biak B ipar-mendebalekoak izanik. Diren ezan eta egin laguntzaileen formak ikusmiratu ditut eta baita aditz enbor eta partizipioak perifrasi irrealetan: AErr-ek %100 du bietan eta RS-ek, aldiz, %50 (lo egin eta gainerako aditz arinak kendu ondoren) eta 2/3 edo, hurrenez hurren. Nabarmena da AErr-aren lehentasuna (1448ko gertakarietarik oso hurbilekoa bide da), —X-ekin Y koordinazio zaharra edo TOGEN-en bat ere badu— nahiz RS-ren hizkera argitalpen data baino hainbat hamarkada —beharbada, mende oso bat— zaharrago den, ezagun denez (ikus Lakarra 1996). Orain Zuloagak (2013) 1603ko armarri bat argitaratu du, RS-eko bi errefrau ezagun eta Darmstadteko alean ez gainerakoetan (Oihenartena, Larramendirena) agertzen ez zen enparatuko bat erantsiaz. 170 Ikus Lakarra (1986b) eta (1996a)-ko taula, zeinetan BZ, GZ, B eta G erkatzen diren; bistan da horko ezaugarri gehienak arkaismoak direla baina horrek ez du kentzen beren balioa B eta G urrunduaz joan direla erakusteko. Orduan hori aski eta sobera zen orain besterik iruditu arren. 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 235 31/10/13 08:37:32 236 JOSEBA A. LAKARRA soilik urruneko historiaurrean—, bazela Araban euskara aski beregaina, dela fonetikan, dela morfologian, dela lexikoan; gogora dagoeneko Larramendiren lekukotasuna. Arabako euskara honek —eta horren buztana dugu hein handi batean gorago aipatu Oñati aldean eta “G-ko bizkaieran” (!)—, ezaugarri propioez landa, inguruko dialektoekin komunean zituen ezaugarrien bitartez, berebiziko zubi-lana egiten zuen B, G eta are GN-rekin ere. Ez da zeresanik dialektoak talde estanko gisa hartzen dituen eta Arabako euskara kontuan ez duen analisiak171 are urrutiago ikusten dituela B eta G, batez ere erkaketan ez benetan lekukotuak baizik eta “hiperbizkaiera” eta “erdi-gipuzkera”, hanpatuak eta zikiratuak, erabiltzen baditu; cf. Lakarra (1986b), (2004) eta Lakarra & Mounole (2010). Dela leinuen jarraipen gisa, dela AE-aren zatiketaren emaitza legez, dialektoen historia eta dialektalizazio prozesua bera xix. edo xx. mendeetako euskalkietatik abiatu ohi da, nahiz eta ikerketaren helburu edo ondorio mota honi buruzko adierazpen garbiak exkaxak diren, izan. Alabaina, egoera modernotik abiatutako hurbilketa oker honek lor lezakeen bakarra egungo egoera modu tautologiko batean aldarrikatzea baino ez da eta ezin ordezka litzake ez aldaketaren teoriaz dakiguna, ezta bost mendetako lekukotasun aberatsek —edo, gutxienez, bere urritasunean bazter-ezinek— dioskutena ere. xix. edo xx. mendeetako mapek —egoki hautatutako isoglosen gainean eraikiak badira, noski— ezin dute une jakin bateko fotografia baino eman ahal, gehienez ere. Ez dugu inongo segurantzarik uste izateko 100, 300, 500 edo gehiago urtez fotografia hori baliagarri izan litekeenik eta usu bai alderantzizko froga argiak. 8.2. Dialektologia diakronikoaz eta filologia ukronikoaz 1897an Euskalzale-ko irakurleentzat argitaratu zuenean, Refranes y Sentencias-en Orozkoko hizkeraren oihartzunak entzun uste zituen Azkuek.172 Zenbait urte beranduago, Garaibairen errefrauen edizioaren hitzaurrerako Julio Urkixo ere arduratu zen RS-en jatorriez.173 Bere burua ez zuen inoiz hizkuntzalaritzat hartu174 eta aurreko ikertzaileek (Van Eysek, Vinsonek, Azkuek) ziotena bildu eta konbinatu zuen, B eta G artekotzat zuelarik RS: Ahora bien: dada esta mezcla de ambos dialectos [B eta G-rena, alegia] en el texto en cuestión y teniendo en cuenta que aun cuando el pueblo en que nació Garibay forma parte de Guipúzcoa pertenece por su habla al dialecto vizcaíno, ¿sería temerario suponer que los Refranes y Sentencias estuvieran redactados en su mayoría en el vascuence que se hablaba en Mondragón en el siglo 16? Suposición es ésta que a mi entender no debe ser echada en olvido (…) Nadie está quizás en mejor situación para 171 Akats hau dagoeneko Mitxelena (1981a)-en markatua zen; beti iruditu zait aipagarri ez eze harrigarri —diakronisten artean bederen—, FHV eta Sobre el pasado-ko dialekto sailkapen argi eta garbia (“hegoaldekoarekin” edo “araberarekin”, alegia) sailkapen estandartzat ez erabiltzea. Ez da zeresanik, euskalaritzatzen bi lan nagusion oinarrietan da sailkapen hau, ez ondoko xelebreren baten bapateko burutazioen artean. 172 Alabaina, haren Hiztegia (1905-6) hartu eta RS-ko hitzei jatorriak bilatzerakoan ez da horrelakorik ateratzen: ikus Lakarra (1996a) eta (2002)-ko emaitzak. 173 Berdintsu Mitxelenak 1960ko bere sarrera-hitzaldian baina soilik Larramendiren Hiztegitik jasotako ukuzka bitxia daraman errefrauaz (RS 560 Seyacaz echun dina ucuzca jaigui d[o]a; ikus haren (1970a). 174 Mitxelenak “filologotzat” dio nonbait, baina zerbait izatekotan hori zela gehituaz. 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 236 29/10/13 09:25:17 DIALEKTOLOGIA DIAKRONIKOAZ ETA EUSKARA BATU ZAHARRAZ 237 averiguar lo que en ella pueda haber de cierto que el genealogista mondragonés y colaborador de esta revista sr. de Guerra (Urkixo 1908: 603 [apud Lakarra 1996a: 10]). RIEV-eko hurrengo alean zetorkion zalu Guerra jaunaren ihardespena: Considero muy plausibles las suposiciones de V. al atribuir a Garibay la colección de Refranes y Sentencias (…) He formado el juicio de que fueron en su mayor parte recogidos en Oñate, Mondragón, Aramayona, Ochandiano y sus comarcas limítrofes de Arratia y Villareal, sobre todo en estas dos últimas. El lenguaje no difiere en su general sabor, del que oigo todos los días en mi bufete a los caseros de las comarcas apuntadas (Urkixo 1909: 144-145 [apud Lakarra 1996a: 10-11]). Ez da esan beharrik, Guerraren belarria ez zela zoliegia hizkera zahar nahiz berrien berezitasunak antzemateko orduan;175 nolanahi ere den otorrino kontu hori, corpus zaharra pixka bat ezagut dezanarentzat, testu bikote gutxi da beren artean hain urruti nola diren RS eta Garibairenak. Grafian nabarmenak dira G-ren < ^ > eta < sh > eta RS-en < hu-, hi- >, aditz morfologian G-ren dabe/eben eta RS-en daude/euden, lehenaren lehenaldietako -n erabat iraunkorra eta bigarreneko erorkor xamarra (baina ez erabatekoa) eta horrezaz gainera RS-en lexikoko dozenaka hapaxak, G-ren ia hutsaren hurrenaren parekoen aurrean (ikus, zabalago, Lakarra 1986a: passim eta 1996a: 17-26). Urkixoren jokabidean aurkitzen duguna ez da Menéndez Pidalek Bonaparterengan salatutakoaz oso bestelakorik: euskalkiak talde estankoak izateaz gainera, betidanikoak eta betirakoak edo ziren, eta xx. mendearen hasieran xvi. akabuan bezalatsukoak (ik. 149. oh. kitxueraz).176 8.3. Dialektoak eta konparaketa Euskalaritzan, zehatzago, hizkuntzaren ahaideak bilatzeko saioetan, gutxienak dira kognado zehatz eta sistematikoak biltzera iristen direnak. Kognado horien kalitatea arrazoi asko dela bide —analisi-zatiketa okerrak, itzulpen okerragoak, maileguak jatorrizkoak direlakoan…— , ez da batere egokia izan eta ez dute gutxieneko iragazkirik ere gainditzen Traskek (1997: azken atala) ederki erakutsi bezala. Aipatu “erkaketa” horien artean usu gertatzen da, AE-ren berreraiketa erabili beharrean —edo euskarazko lekukotasunik zaharrenak bederen—, han-hemengo (dialekto eta hizkera 175 Egia esan, geroago Urkixo (1924) ere ongi ohartu zen Guerraren ezagutza filologiko exkaxaz haren Cantares Antiguos-en iruzkina egiterakoan. 176 Ez gara hemen aitzindariei eman konfidantzaren oinarriez arituko; halere, ezin isilik utzi B bilduma eta gainerako Garibairen zuzeneko lekukotasunak RS-ko hizkerarekin ez erkatua. Bestalde, bitxi da ikustea Lafon (1943) Bonaparte bera baino bonapartistago dela testu zaharren (Leizarraga, Garibai) euskalkiak esleitzean. Hainbat urte geroago (1984) Ibon Sarasolak “EH-tik kanpoko euskara batua”-ren ekoizpentzat aurkezten zuen Iturberen 1659ko poesia; kontrakoa —hots, Arabako euskaran zela— defendatu nuen Lakarra (1986b)-n eta beste zenbait lanetan. Badirudi orain (cf. Zuazo 2007) bestek ere antzeko iritzia duela. Atera berri du Koldo Ulibarrik Sebillan (1619) argitaraturiko poema bat zeinetan ematen den antzeko “hizkuntza nahasketa” B, G eta GN-ko zenbait ezaugarrirekin: Iturberen edo Lazarragaren testuaren edo beste arabar lekukotasunen ezaugarri markagarria da hau eta gogoratzen digu euskalki batek ez duela nahita nahiezko hainbat ezaugarri bereizle euskalki izaera aitortzeko: ezaugarri ezagunen konbinazio ezberdina aski da (cf. Camino 2008a). Azkenik, ezaugarri guztiek ez dute balio bera eta Portalek, demagun, badu baten bat (Aldaik FLV 2012 ikusi ez arren) testu hori GZeko izatea ezinezko egiten duena. 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 237 29/10/13 09:25:17 238 JOSEBA A. LAKARRA ezberdinetako) forma moderno eta zahartasun aukerarik gabeak plazaratzea, uneanuneko ustezko kognadotik hurbil-antxean agertzeko (cf. Mitxelena 1950a Boudaz, nahiz Lakarra 1997b Schumaher eta Seto-z). AE-ren ezinutzizko laguntza gabe egindako saioen artean ez da ahazteko inolaz ere Federico Krutwig jaunak177 1978an argitaratutako Garaldea-ren bigarren zatiko zortzigarren atalean egindako euskara-guantxe erkaketa.178 Beharbada, saio honek gainditzen ditu aurreko eta ondoko gisa berekoen marka guztiak eta hemen txokotxo bat ematea merezi du, ez soilik konparaketan egindako xelebrekeriengatik, baizik eta euskalkiez zabaldu ustekizun zenbaiten aparteko adierazle den aldetik (Gu = guantxera, E = euskara): 143. or. 144. or. Gu. Gu. Gu. Gu. -kebe aalmene hau gama, gama : : : : E. E. E. E. -gabe ahalmen(a) hal [al] hamai! hamai! 177 Jauna-rena ezin zaio ukatu, noski, baina bai gainerakoak, nik dakidala ez baitzen ezertan doktore (eta lizentziadun?) izatera iritsi —are gutxiago hizkuntzalaritza historiko eta konparatuan— bere idazmolde hanpatu xamarrak gora-behera: Por otra parte, bien es sabido que lo que se llama en la investigación un “Fachmann”, es decir, un erudito en la materia, no tienen mayormente más cerebro imaginativo y creador que un simple “robot”… y no hacen todos ellos otra cosa que seguir las líneas de fuerza que les imponen otros hombres. Si de los periodistas se puede decir que son “hombres que hablan de todo y no saben nada de nada”, de un Fachmann se puede decir que “es un hombre que habla de una sola materia, que conoce una sola materia y que supone que todo el mundo es la materia que él en su limitación conoce”. Si los unos pueden ser peligrosos por su chabacanería, los otros son redutables por su arrogancia (1978: 81). Badira gehiago ere eta betekada on bat nahi duenak jo lezake haren Vasconia Computer Shock 2000-ra. Dagoeneko Krutwigi buruz bada bere garaikideen zenbait juzku, hizkuntzalaritzaz landako egilearen bestelako alor kuttunez, haren ikuspegi zabalago osoagoa emanaz, jakina: «Vasconia es el libro de un diletante con un tupé extraordinario: el necesario para no sólo hablar de lo que no sabe, sino decidir sobre cuestiones complejas que dividirán a los entendidos in saecula saeculorum» (J. Ugarte, apud Azurmendi 2012: 48). Hortxe bertan eta Ugartek berak, «¿es que las piruetas de Krutwig merecen comentario? (…) ¿Cómo se pueden decir las mamarrachadas de Marc Legasse, comparando [a Krutwig] con [J.] Paul Sartre a quien ha demostrado tener como único bagaje cultural los tomitos de Que sais-je? y un estilo desordenado hasta la anarquía? “Amasijo dialéctico” debía haber titulado Federico su libro, pues de la dialéctica marxista no muestra tener ni idea. No hablemos de economía del País, ya que ni siquiera ha sabido copiar estadísticas que están al alcance de su mano». 178 Ez dut hemen tokirik aipatzeko Krutwigek egiten duen testu kanariarren erabilera; nahi duenak jo lezake Wölfel-en Monumenta Linguae Canariae-ren berrargitalpenera (gaztelaniaz itzulirik, Tenerife 1996, bi lib.). Jakingarriak, ikusgarriak eta harrigarriak dira Garaldea-ren bigarren parteko “los textos caledonios” eta “otros estudios garaldetanos” edo lehenbizikoko “la población megalítica y la división de las lenguas románicas”, baina gainerako atalak oro ere ahaztezinak dira, bereziki “el cientifismo” (§7; zientzia proletarioaz eta antzeko kutixiez hornitua eta “egokitua”). Bitxia da euskararen jatorriekiko edo konparazioarekiko Krutwig jaunaren “ideiak” erabiltzerakoan zein gutxi aipatzen diren —ofiziokoek erabili ohi duten bibliografia estandarraz landa (hor, zorigaitzez, ez da Krutwig inoiz ageri)— aldameneko ataletako “lore” hain adierazgarriak, nahiz eta jende mota horrek “interdisziplinarietatea” eta antzekoak ahotan darabiltzan txitean-pitean. Ikus Lakarra (1999) eta lan honi Uztaro-n Martinez Lizarduikok emandako “erantzuna”, batere kiroltasunik gabekoa, bidenabar (cf. Iriondo 2002). 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 238 29/10/13 09:25:17 DIALEKTOLOGIA DIAKRONIKOAZ ETA EUSKARA BATU ZAHARRAZ 145. or. 146. or. 149. or. 151. or. 155. or. Gu. Gu. Gu. Gu. Gu. Gu. Gu. Gu. baka guare : ze hukar guaiok : abett : aben : asten : etxe : fai : fanda : E. E. E. E. E. E. E. E. 239 buka(tu) gura ze eho zak eban (naf. zaben) hemen, heben haitzen etxe jai fanda, joanda . . .179 179 Maltzurregi bide dateke aipatzea zeinen gutxi aldatu diren morfemak, esanahiak eta funtzioak aitzinhizkuntzatik euskara modernora eta baita horien distribuzioa egungo euskaratik hainbat mende lehenagokora, hau baita Krutwigen “euskarazkoek” egindako bidea eta ez kontrakoa: mailegu bikoteak (bukatu, gura), berrikuntza fonetiko (etxe, fan, jai), morfologiko (-en genit. plurala, artikulua, -gabe ez -bage) eta sintaktikoak (al galdetzailea, partiz. + eta ‘burutua’); eta zer esan inoiz euskaraz izan ez diren formak (hamai, ze eho zak ez *eho ze zak edo *ze zak eho)… Krutwigen saioak ezer adieraztekotan haren proposamena aldaketa-lege sendoen gainean baino llillura hutsetan oinarritua dela adieraziko luke eta, batez ere, elite askatzaileentzat ez dela hizkuntzalaritza konparatu aspergarriaren oinarrizko legeak bete beharrik. Alabaina, Krutwigen euskara-guantxearen erkaketaren erpina aitzin-euskara-guantxearen berreraiketan dakusagu, zehatzago aitzin-euskara-guantxearen aditzaren ondoko paradigman eta haren iruzkinean: A partir de estos esquemas [bizkaierazko izan-en nor-nori] resultaría la confección del esquema gwanche (sic): natgwai hatgwai gwai gatgwai zatgwai gwai t t t t k,n k,n k,n k,n o o o o o o gu gu gu gu zu zu zu zu e e e e e e Por otras formas verbales, como tamaraz (ellos vienen), plural de tamara = él viene, parece que las formas canarias se asemejan más a las vizcaínas, por lo que en vez de poner el pluralizador delante del dativo, se debería colocarlo detrás (1978: 158-159). Baliteke zeresanik izatea euskararen aldetik —nik zerbait begira nezakeen alde bakarretik, alegia—, eta zehatzago AE eta goragoko suposatzen duen aditz-sistemari dagokionez, baina bego hori hurrengo baterako.180 Gaurkoan besterik da lehenesteko: Krutwigek aitzin-euskara-guantxeari datarik jartzen ez diolarik ezin sar naiteke zehazta179 Gutxienekoa bide da aspalditik —baita Garaldea baino 30 bat urte lehenago ere— guantxea bereberearen dialektotzat hartu izana; cf. J. Hayward, “Afroasiatic” in B. Heine eta D. Nurse (arg.), African Languages. An introduction. C.U.P. 2000: 77. 180 Cf. Trask (1977: Krutwigek ez du hori aipatzen, ezta besterik ere, egia esan), Gómez & Sainz (1995) eta Lakarra (prest.-1). 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 239 29/10/13 09:25:17 240 JOSEBA A. LAKARRA sun handitan; ez dakit, bada, euskaldunak —barka, bizkaitarrak— Kanarietara K. aurreko I. ala V. milurtekoan joan ziren, baldin eta hangoak Bizkaiko Golkora —Mutrikuren mendebalera zehatzago— garai bertsuan etorri ez baziren, jakina. Nolanahi ere, argi dago Krutwig jaunaren teoria eusko-guantxea onartzeko, xix. mendeko Bonaparteren euskalkien betierekotasuna behar dugula onartu lehenik;181 bizkaiera, bada, ez Erdiaro goiztiar edo berantiarreko sorkuntza, ezta Antzinateko karistioen hizkera, baizik eta are lehenagokoa genuke, ez jakin Santimamiñe ala Isturizko garai loriotsuetatikoa. Bitxi da, zinez, Krutwig eta bere segiziokoak politikoki hainbat gorrotatu Sabino Aranak bizkaierari eta gainerako dialektoei emandako antzinatasun berarekin edo bertsuarekin ikustea “berreraiketa” jardunean.182 8.4. Hitz bat metodo kuantitatiboez Ironiaz beterik, Juha Janhunenek (2008) glotokronologiak “soilik” bere helburuak nahasi zituela diosku, hots, hizkuntzen arteko denbora distantzia neurtzen saiatu beharrean, horien arteko lotura genetikoak frogatzen aritu dela edo, hobe, frogatutzat ematen.183 Alabaina (cf. Heggarty 2005, 2006, McMahon & McMahon 2005, 2006) glotokronologiak —are bertsiorik sofistikatuenean ere—, ez zuen balio ezer datatzeko eta ez da aurkitu (ez aurkitzeko esperantzarik ere) hizkuntza ezberdinetan eta bakoitzaren garai ezberdinetan gertatutako aldaketa konstanterik, C14 berria bailitzan. Horrezaz landa, “oinarrizko lexikoa”-k ere arazo gaindiezinak dituela dirudi, nahiz eta sei hamarkadatan askok, askotara, asko landu arren, eta glotokronologia —gehi hurbileko konparaketa masiboak, hilik dautza hamarkadaren hamarkadetan ofizioko hizkuntzalarien artean, bederen.184 Alorraren historiaz gehiegi jakin beharrik ez da glotokronologiak eta konparaketa masiboaren hondamenak (cf. Lakarra 1997b, 1999) nolako atzerakada, oztopo eta aurreiritziak ekarri zizkieten hizkuntzalaritza diakronikoan metodo kuantitatiboei (cf. Heggarty 2005: 75). Alabaina, ez da zer pentsatu metodo kuantitatiboak eta formalizazioa berez txarrak direnik; baliteke horien bidez ohartzea “begi hutsez” —metodo konparatuaren erabilera soilaz, hobe— ikus edo antzeman ezin ditugunez.185 181 Edo Lacombe eta Uhlenbecken “Bizkaiera/Gainerakoak” euskalkien banaketa. Nire (1999)-ko lanaz gainera, genetikaren ikuspuntutik guantxeen eta euskaldunen (euskotarren?) ustezko erlazioez Krutwigek eta Martinez Lizarduikok bildutako txepelkeriez ikus Iriondo (2002). Esaterako, “Euskal Zibilizazioa, bai populazio-genetikan, bai beste arlo batzuetan (arkeologian edo hizkuntzalaritzan kasu), egun gainditu diren ondorio zientifiko zaharkituak berreskuratzean oinarritzen delarik, garrantzi zientifikorik ez duen hipotesia da” (lanaren lehen orriko laburpenaren amaiera), edo “[Moral eta lankideek] zeharo frogatzen dute, kanariarren eta euskaldunen artean ez dagoela antzekotasunik, areago, kanariarrek antzekotasun gehiago dituztela espainol edo portugaldarrekin euskaldunekin baino. Hortaz, Martinez Lizarduikoari ozenki samar gogoratu behar diogu, zientzian ez dela zilegi gezurrak esatea” (Iriondo 2002: 35). Ikus halaber Lopez, Izagirre & Alonso (2013). Irakurgai interesgarria da, orobat, Jurgi Kintanarena (1998). 183 Cf. «este método [glotokronologia eta lexiko-estatistika] se basa fundamentalmente en la noción de cognación y, por lo tanto, sólo tiene sentido aplicarlo a lenguas entre las cuales ya sabemos que existe una relación genealógica comprobada» (Heggarty 2005: 17); ez da hori, noski, Tovar et al. (1961)-en eta beste antzeko ia guztietan aurkitzen duguna. 184 «Método que nosotros seguimos considerando «muerto y enterrado» (¡y que en eterna paz descanse!)» (Heggarty 2005: 71); gogora Dixonek 1997an esanak (apud Lakarra 1997b, 1999). 185 Traskek zioenez (1996: 370) «computter programming may well be a necessary skill for the next generation of historical linguistics». 182 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 240 31/10/13 08:37:33 DIALEKTOLOGIA DIAKRONIKOAZ ETA EUSKARA BATU ZAHARRAZ 241 Halere, aldekoek eurek aitortu legez (cf. Heggarty 2006: 193-4), nabarmena da metodo filogenetikoen ezarpena hizkuntzaren historiaren azterketan zeinen arazotsua den eta ongi jakin beharra dago zeintzuk diren helburuak eta zeintzuk mugak eta lilurak ez badira errepikatuko lehenagoko akatsak: En conclusion, la glottochronologie nous paraît être une technique mal fondée, fause et même théoriquement absurde. Et de par sa facilité même —et superficialité— elle nous paraît représenter un danger pour la linguistique contemporaine. Un danger encore plus grave que ne l’est la glottochronologie en elle-même: c’est celui qu’implique la quantification de ce qui n’est pas quantifiable, la prétention de remplacer la méthode comparative et l’histoire par les mathématiques et le calcul. On a souvent l’impression qu’en employant des symboles et des chiffres, l’on est exact et cohérent. Mais l’exactitude réside en réalité dans la pensée et dans sa correspondance aux faits, et non pas dans les symboles et les chiffres, qui sont de simples instruments, parfois commodes, pour l’expression de la pensée. Si la pensée est fausse ou absurde, les symboles et les chiffres ne nous permettent pas de la rendre exacte et cohérente en elle-même: ils nous permettent seulement d’être d’une fausseté et d’une absurdité mathématiquement parfaites (Coseriu 1972 [1965]: 452, apud Lakarra 1997b). Heggartyk eta McMahondarrek uste dute glotokronologiaren akats larrienak ezabaturik,186 —ohiko metodo historiko konparatuaren oinarriak eta hatsarriak gordeaz—, dialektologiak lexiko-estatistika berriak eta lexikoaz landako (batez ere fonetikan oinarritutako) konparaketa kuantitatiboek ikertzailea asko lagundu lezaketela bere lanean; hala biz, noski. 186 Ez diote ezer, ordea, kognadoen ezagutzaz; pentsatzekoa da, nolanahi ere, honelakoak askozaz arazo apalagoak liratekeela hizkuntza ezagun baten hizkera ezagunekin eta aldaketa ezagunekin aritzean; ikus testuan 4. figura (bantuaz), 5.a (iranieraz) eta 6.a (grekeraz). 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 241 29/10/13 09:25:17 05 Lakarra Euskal dialektologia LXIX (asju).indd 242 29/10/13 09:25:18